inf_curso_LS_prof_20

ZEINU HIZKUNTZA IKASTAROA IRAKASLEENTZAT MODALITATE PRESENTZIALA

Aurkezpena

UPV/EHUko irakasleei zuzenduta dauden ZEINU HIZKUNTZAKO hiru ikastaro presentzial antolatu dira, campus bakoitzean ikastaro bana.

Ikastaro honen helburua zeinu hizkuntzara hurbiltasun bat egitea da eta modu honetan jardunbide egokiak eta komunikazio-estrategiak bultzatzen ditu.

Hezkuntza komunitatearen sensibilizazioa ezinbestekoa da, gorren komunitatearen errealitatearen inguruan, komunikazio-oztopoak ikusaraziz, eta pertsona gorrekin komunikatzeko moduak ikasiz, zeinu-hizkuntzaren oinarrizko nozio batzuen bidez.

Ikastaroaren antolaketa

Ikastaroak 10 ordukoa da,  presentziala eta  bi ordu eta terdiko lau saiotan banatuta, saio bakoitza 2:30koa izango da. Ikastaroa Euskal Gorrak, Gorren Elkarteko Euskal Federakuntzarekin antolatu da.

Datak

  • Arabako Campusa: urtarrilaren 21, 23, 28 eta 30.  Ordutegia: 14:30-17:00
  • Bizkaiako Campusa: urtarrilaren 21, 23, 28 eta 30.  Ordutegia: 14:30-17:00
  • Gipuzkoako Campusa: urtarrilaren 21, 23, 28 eta 30.  Ordutegia: 14:30-17:00

Plaza mugatuak

Plaza kopurua mugatua da eta izena emateko ordenaren arabera eta campus bakoitzeko plazen banaketa bidezkoa jarraituz esleituko dira, 60 plaza osatu arte.

Parte hartzaile kopurua

Ikastaro bakoitzean 20 plaza daude eta guztira 3 ikastaro eskainiko ditugu.

Izen ematea epea

Urtarrilaren 13tik 15 arte, formularioa bete behar da. 

Formularioak zabaltzeko estekak:

Onartutako pertsonak

Baieztapen mezu elektronikoa bat bidaliko da onartutako partaide guztiei.