ZEINU HIZKUNTZA IKASTAROA IRAKASLEENTZAT MODALITATE PRESENTZIALA
Aurkezpena
UPV/EHUko irakasleei zuzenduta dauden ZEINU HIZKUNTZAKO hiru ikastaro presentzial antolatu dira, campus bakoitzean ikastaro bana.
Ikastaro honen helburua zeinu hizkuntzara hurbiltasun bat egitea da eta modu honetan jardunbide egokiak eta komunikazio-estrategiak bultzatzen ditu.
Hezkuntza komunitatearen sensibilizazioa ezinbestekoa da, gorren komunitatearen errealitatearen inguruan, komunikazio-oztopoak ikusaraziz, eta pertsona gorrekin komunikatzeko moduak ikasiz, zeinu-hizkuntzaren oinarrizko nozio batzuen bidez.
Ikastaroaren antolaketa
Ikastaroak 10 ordukoa da, presentziala eta bi ordu eta terdiko lau saiotan banatuta, saio bakoitza 2:30koa izango da. Ikastaroa Euskal Gorrak, Gorren Elkarteko Euskal Federakuntzarekin antolatu da.
Datak
- Arabako Campusa: urtarrilaren 21, 23, 28 eta 30. Ordutegia: 14:30-17:00
- Bizkaiako Campusa: urtarrilaren 21, 23, 28 eta 30. Ordutegia: 14:30-17:00
- Gipuzkoako Campusa: urtarrilaren 21, 23, 28 eta 30. Ordutegia: 14:30-17:00
Plaza mugatuak
Plaza kopurua mugatua da eta izena emateko ordenaren arabera eta campus bakoitzeko plazen banaketa bidezkoa jarraituz esleituko dira, 60 plaza osatu arte.
Parte hartzaile kopurua
Ikastaro bakoitzean 20 plaza daude eta guztira 3 ikastaro eskainiko ditugu.
Izen ematea epea
Urtarrilaren 13tik 15 arte, formularioa bete behar da.
Formularioak zabaltzeko estekak:
Onartutako pertsonak
Baieztapen mezu elektronikoa bat bidaliko da onartutako partaide guztiei.