inf_guía_alumnado_nuevo_nee

Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen arreta. Sarbide probetarako gida. 2024-2025

Gida hau BERRITZEGUNEKO Hezkuntza Premia Bereziko Aholkulari eta BIGARREN HEZKUNTZAKO Ikastetxeko Orientatzaileei zuzenduta dago. Bere helburua Unibertsitatean Sartzeko Ebaluazio-probetan egokitzapenak eskatzeko prozeduraren berri ematea da.

1. UNIBERTSITATE SARRERARAKO DESGAITASUNAK, ETA ORO HAR, HEZKUNTZA PREMIA BEREZIAK DITUZTEN PERTSONENTZAKO ARRETA

1.1. Helburuak

Unibertsitatera sartzeko eta sarrera probetarako orientabidea, argibideak eta aholkuak emateko komunikazio-bideak finkatzea.

Ikasleek Unibertsitatean izango dituzten behar berezien ebaluaketa egitea eta baliabideen gestioak gauzatzea.

1.2. Jarduerak

  • Sarrera probetan egokitzapenak egiteko prozedurari buruzko informazioa ematea Berritzeguneei, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondoko Zentroei eta Helduentzako Irakaskuntza Zentroei.
  • Berritzeguneek, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondoko Zentroek eta Helduentzako Irakaskuntza Zentroek eginiko kontsultak erantzutea.
  • Unibertsitate-aurreko desgaitasunak eta, oro har, premia bereziak dituzten ikasleen egokitzapen-eskaerak kudeatzea, unibertsitatera sartzeko  batxilergoaren ebaluazio probetan.
  • Unibertsitatera sartzeko  batxilergoaren ebaluazio probetako epaimahaikideei desgaitasunak eta, oro har, premia bereziak dituzten ikasleen arretarako aholkularitza ematea.
  • Desgaitasunak eta, oro har, premia bereziak dituzten ikasleek egin nahi dituzten tituluei buruzko informazioa, aholkularitza  eta orientazioa ematea.

1.3. Unibertsitatera sartzeko probetarako egokitzapenak

Entzumen urritasuna duten ikasleentzako egokitzapenak:

  • Denbora gehitzea (15 minutu gehiago).
  • Eserlekuaren erreserba lehen ilaran.
  • Argibide pertsonalizatuak.
  • Zeinu Hizkuntzako Interpretea.
  • Gorreriari buruzko jarraibideak zuzentzaileentzat.

Ikusmen urritasuna duten ikasleentzako egokitzapenak:

  • Denbora gehitzea (15 minutu gehiago).
  • Azterketaren testua arial 16 formatuan eta lerroartean 1,5.
  • Ordenagailua (posible diren ikasgaietan) eta azkeneko ilaran jesarlekua
  • erreserbatzea.
  • Azterketak braillez eta/edo Word fitxategian (IBTk egokituak)
  • Ekipamendu espezifikoa: IBTaren ordenagailua, programa espezifikoak, braille teklatua, lupa, etab.
  • Aparteko ikasgela, salbuespeneko egoeretan.

Desgaitasun fisikoa (motore-urritasuna eta gaixotasun organikoak) duten ikasleentzako egokitzapenak

  • Denbora gehitzea (15 minutu gehiago).
  • Altzari egokitua.
  • Espazio irisgarriak.
  • Ordenagailua (posible diren ikasgaietan)
  • Transkripzioa
  • Hezkuntza laguntzarako espezialista.
  • Komunera joateko edo gelatik ateratzeko baimena.
  • Krisi-kasuetarako jarraibide espezifikoak.
  • Elikagaiak hartzeko, medikazioa edo neurgailu eta aparatuak edukitzeko baimena.
  • Aparteko ikasgela, salbuespeneko egoeretan. 

Ikasteko Zailtasun Espezifikoak dituzten ikasleentzako egokitzapenak (Dislexia, disortografia, disgrafia, diskalkulia eta Hizkuntzaren Nahaste Espezifikoa):

  • Denbora gehitzea (15 minutu gehiago).
  • Irakasleek azterketa ozen irakurtzea, ikasleak, soilik ikasleak azterketa egitean eskatzen badu bakarrik.
  • Azterketaren amaieran idatzitakoa ulergarria dela egiaztatu, soilik ikasleak azterketa egitean eskatzen badu bakarrik.
  • Azterketaren amaieran ozen irakurtzea ikasleak idatzitakoa berrikusteko, soilik ikasleak azterketa egitean eskatzen badu bakarrik.
  • Ordenagailua (posible diren ikasgaietan) eta azkeneko ilaran jesarlekua
    erreserbatzea.
  • Dislexiari buruzko jarraibideak zuzentzaileentzat.

Arreta Gabezia eta Hiperaktibitate Nahastea (AGN-H) dituzten ikasleentzako egokitzapenak:

  • Denbora gehitzea (15 minutu gehiago).
  • Eserlekuaren erreserba distrakzioak ekiditeko.
  • Azterketaren egituraren berri eman eta argibideak modu pertsonalizatuan azpimarratu ikasleari, soilik ikasleak azterketa egitean eskatzen badu.
  • Azterketaren amaieran idatzitakoa ulergarria dela egiaztatu, soilik ikasleak azterketa egitean eskatzen badu.
  • Azterketaren amaieran galdera guztiak erantzun dituela egiaztatu.
  • Aparteko denbora amaitzeko 30 minutu falta direnean abisatzea.
  • Arreta-dei diskretuak, arreta galtzen bada.

Autismoaren Espektroko Nahasmenak (AEN) dituzten ikasleentzako egokitzapenak:

  • Denbora gehitzea (15 minutu gehiago).
  • Azterketaren egituraren berri eman eta argibideak modu pertsonalizatuan azpimarratu  ikasleari, soilik ikasleak azterketa egitean eskatzen badu.
  • Ordenagailua (posible diren ikasgaietan) eta azkeneko ilaran jesarlekua
    erreserbatzea.
  • Erreserbatutako eserlekua edo aparteko gela.
  • Komunera joateko edo gelatik ateratzeko baimena.
  • Aparteko denbora amaitzeko 30 minutu falta direnean abisatzea.
  • Azterketa egingo den instalazioa aldez aurretik bisitatu.
  • Aparteko ikasgela, salbuespeneko egoeretan

Nahaste psikikoak dituzten ikasleentzako egokitzapenak:

  • Denbora gehitzea (15 minutu gehiago)
  • Eserlekuaren erreserba
  • Ikasgelatik irteteko baimena antsietate-krisiak edo nahasmenduarekin lotutako beste egoera batzuk izanez gero.
  • Krisi kasuetarako argibideak
  • Aparteko denbora amaitzeko 30 minutu falta direnean abisatzea
  • Aparteko ikasgela, salbuespeneko egoeretan

1.4. Beharrezko dokumentazioa

Diagnostiko txostena:

Desgaitasun mailaren aitorpen agiria, eta agiririk ezean, mediku txostena edota txosten psikopedagogikoa, honako hauek barnean hartuta:

  • Ikaslearen izen-abizenak
  • diagnostiko argia eta esplizitua
  • profesionalaren datuak eta sinadura (elkargokide-zenbakia barne)
  • bidalketa-data osoa.

Dokumentu horiek gaur egungoak izan beharko dute, gehienez 2 urteko antzinatasunarekin, Ikasteko Zailtasun Espezifikoak dituzten ikasleen txostenetan izan ezik, horietan 10 urtetik aurrera eginda egotea eskatuko baita.

Egokitzapen txostena:

  • Ikasleek batxilergoko ikasketetan izan dituzten egokitzapenen eta/edo baliabideen berri eman behar da berariaz.
  • Eskatu beharreko egokitzapenak adierazten direnean eta aukera bat baino gehiago dutenean, batxilergoan berariaz behar dituenak bakarrik aukeratu behar dira, eta ikaslearekin adostuta egongo dira.
  • Egokitzapen txostena egiteko zerbitzuko web atarian eskuragarri dagoen 2025eko formularioa erabili:  www.ehu.eus/discapacidad
    • Berritzeguneko Hezkuntza Premia Berezien zerrendetan dauden ikasleen kasuan: Berritzegune, IBT edo Gorren Koordinazioak egindako egokitzapen txosten bat ikastetxera bidali behar da.
    • Berritzeguneko Hezkuntza Premia Berezien zerrendetan ez dauden ikasleen kasuan: Ikastetxeko egokitzapen txosten bat

1.5. Egokitzapenak eskatzeko prozedura

URTARRILAREN 1etik 31ra

Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeak pertsona bat izendatu behar du egokitzapen eskaera kudeatu eta jarraipena egiteko arduratuko dena.

Ikastetxeak formulario bat beteko du Zerbitzuaren webgunean, arduradunaren datu hauekin: Izen-abizenak, NAN zenbakia, jaiotze data, helbide elektronikoa (konpartitu gabeko kontua), ikastetxearen izena, kodea eta telefonoa.

OTSAILAK 7

Zerbitzuak ikastetxeko arduradunari sarbiderako kodeak eta egokitzapenen eskaerak egiteko argibideak bidaliko dizkio. Kode hauek espezifikoak dira USEko egokitzapenak bideratzeko.

OTSAILAREN

12tik 28a

Egokitzapen eskaerak egiteko epea. Eskaera egiteko ikasleak USEko aurrematrikula egina izan behar du.

Arduradunak eskaerak bideratzeko behar den dokumentazioa, pdf formatuan eskaneatuta behar izango du.

MARTXOAREN 3tik MAIATZAREN 9ra

Zerbitzuak eskaerak baloratuko ditu eta GAUR aplikazioaren  bitartez onarpenaren berri emango da. Beharrezkoa den kasuetan soilik zerbitzua ikastetxeko arduradunekin jarriko da harremanetan.
MAIATZAREN 12tik 21era Ikastetxeko arduradunak emaitzak jakin bezain laster discap@ehu.eus helbidera email bat bidali behar du, ikasleak ikasketak gainditu dituen edo ez adieraziz, egokitzapen eskaera zein deialdian kudeatuko den zehazteko.

 

OHIKO DEIALDIA

MAIATZAREN 28 Sarbide Probarako Zuzendariak probak egingo diren lekuen eta epaimahaien osaeraren  berri emango dio zerbitzuari.

MAIATZAREN  

29 eta 30
Zerbitzuak egokitzapenen berri emango die epaimahaiei.

EKAINAK 2

Zerbitzuak Ikastetxeko arduradunari epaimahaiko jarraibideak  baieztatuko dizkio.

 

EZ OHIKO DEIALDIA

EKAINAREN

11tik 20ra
Ikastetxeko arduradunak emaitzak jakin bezain laster discap@ehu.eus helbidera email bat bidali behar du, ikasleak ikasketak gainditu dituen edo ez adieraziz, egokitzapen eskaera kudeatuko behar den zehazteko.

EKAINAK

25
Sarbide Probarako Zuzendariak probak egingo diren lekuen eta epaimahaien osaeraren  berri emango dio zerbitzuari.

EKAINAREN

26 eta 27
Zerbitzuak egokitzapenen berri emango die epaimahaiei.

EKAINAK 30

Zerbitzuak Ikastetxeko arduradunari epaimahaiko jarraibideak  baieztatuko dizkio.

 

HARREMANETARAKO PERTSONAK:

Araba: Natalia Ortiz 945 014343

Bizkaia: Kepa González 946 012258 / / Itziar Zubiaur 946013709

Gipuzkoa: Mamen López 943 015184 / Ane Amondarain 943 018137

discap@ehu.eus

www.ehu.eus/discapacidad

2. DESGAITASUNAK DITUZTEN PERTSONENTZAKO ZERBITZUA

2.1. Eginkizuna

Desgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuak desgaitasunak dituzten ikasleak eta, oro har, hezkuntza premia bereziak dituzten  ikasleen aukera-berdintasunaren printzipioa bermatu, ikasketetarako sarbidea erraztu, unibertsitateko zerbitzuak jaso eta  unibertsitateko bizitzan parte hartzea errazteko eginkizuna du.

2. 2. Araudia

Atal honetan zerbitzuaren lana gidatzen eta zuzentzen duen erreferentzia dokumentalak eta araudia jasotzen dira. Zerbitzuko web atariaren bitartez jaso daitezke guztiak.

UPV/EHUko ESTATUTUAK

17/2011 DEKRETUA, otsailaren 15ekoa, Universidad del País Vasco/ Euskal Herriko Unibertsitateko Estatutuak onartzen dituena.

Desgaitasunak dituzten ikasleak eta, oro har, hezkuntza premia bereziak dituzten  ikasleen aukera-berdintasunaren printzipioa bermatzeko beharrezko neurriak jasotzen ditu.

Lehenengo Titulua. UPV/EHUren izaera eta helburuak

4. art -

2.- UPV/EHUk honako hauek sustatuko ditu:

b) Premia bereziak dauzkaten pertsonak unibertsitateko kideen artean izatea.

3.– UPV/EHUk emakumeen eta gizonen ber­dintasuna bermatuko du bere baitan eta beharrezko neurriak hartuko ditu inor diskriminatua izan ez dadin arrazoi hauengatik: jatorria, etnia, sexua, erlijioa, iritzia, hizkuntza edo bestelako egoera pertsonal edo sozialen bat. Beraz, UPV/EHUk aintzat hartuko ditu honako printzipio hauek: aukera berdintasuna, aniztasunaren eta diferentziaren errespetua, genero ikuspegia txertatzea, ekintza positiboa, sexuari lotuta­ko rolak eta estereotipoak baztertzea, eta gizonen eta emakumeen ordezkaritza parekatua.

II. Titulua Unibertsitateko kideak

V. Kapitulua. Premia bereziak dauzkaten pertsonak
67. art –

UPV/EHUk ekintzak bultzatuko ditu premia bereziak dauzkaten unibertsitateko kide­ek eta gainerako kideek aukera berdintasun berberak dauzkatela ziurtatzeko. Beraz, beharrezko baliabideak, informazioa, laguntza eta bitartekoak jarriko ditu premia bereziak dauzkaten pertsonen eskura

68. art –
  1. UPV/EHUk bermatu egingo die aukera berdintasuna ezintasunak dauzkaten ikasle­ei eta unibertsitateko gainerako kideei. Beraz, debeka­tu egingo du edozein diskriminazio mota eta ekintza positiboa bultzatuko du, aipatutako pertsonen parte hartzea erabatekoa eta eraginkorra izan dadin unibertsitatean.
  2. Ezintasunak dauzkaten ikasleak eta unibertsitateko gainerako kideak ezin izango dira izan diskriminatuak beren ezintasunagatik, ez zuzenean ez zeharka, unibertsitatera sartzeko prozesuan, bertan ari direnean, eta titulu akademikoak edo onartuta dauzkaten bestelakoak baliatzean.
  3. Ezintasunak dauzkaten ikasleek horrelakorik behar balute, unibertsitateko ikastegiek eta sailek esanguratsuak ez diren egokitzapen curricularrak egingo lituzkete eta ikasleen beharretara moldatutako tutoretza espezifikoak ezarriko.
  4. UPV/EHUk egokitu egin beharko du bere ingurunea, legeriak xedatutakoari jarraiki, ezintasunak dauzkaten pertsonak oztoporik gabe ibili ahal izan daitezen bertan.
  5. UPV/EHUk kontuan hartuko du ezintasunak dauzkaten pertsonei lana emateko arautegietan xeda­tutakoa, eta aplikatu egingo du langileak hautatu eta kontratatzean.

 

HEZKUNTZA PREMIA BEREZIAK DAUZKATEN UPV/EHUKO IKASLEEI AUKERA BERDINTASUNA BERMATZEKO ARAUTEGIA

AKORDIOA 2015eko apirilaren 30ean UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak onartua, hezkuntza premia bereziak dituzten UPV/EHUko ikasleei aukera berdintasuna bermatzeko (eta 2023ko uztailaren 20ko UPV/EHUko Gobernu Kontseiluaren Erabakiaren bidez aldatua.)

Arautegi honen helburua da desgaitasunak eta, oro har, hezkuntza premia bereziak dituzten UPV/EHUko ikasleen arretarako ekintzak arautzea, unibertsitateko gainerako kideek dituzten aukera berberak bermatuko dizkieten ikasketetarako sarbidea erraztu, ikasketak egin eta erabateko parte hartzea izateko aukera izatea unibertsitatean egongo diren bitartean. 

Hurrengo informazioa aurki dezakezu:

  • Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen eskubideak eta erantzukizunak.
  • Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuko jarduera prozedurak.
  • Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen aukera berdintasuna bermatzeko baliabideak.
  • Erreklamazio prozedurak.
  • Datuak babestu.

Dokumentu osorako esteka

2.3. UPV/EHUko IV. Inklusio Plana 2024-2027

UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak 2023ko abenduaren 14an onartua.

I. ARDATZA: Informazioa gizarte eta hezkuntza inklusioaren ikuspegitik ematen dela bermatzea, unibertsitate aurreko ikasleek unibertsitate ikasketak aukera erreal gisa ikus ditzaten eta beren egoerara egokitutako erabakiak har ditzaten.

1.1. Unibertsitatera sartzeko bideak, ikasketen eskaintza eta UPV/EHUn inklusioa babesteko neurriak eta baliabideak ezagutzera ematea.

1.2. Erabakiak hartzeko erraztasunak ematea, ikasleak beren aukerez kontzientziatuta.

II. ARDATZA: Aukera berdintasuna bermatzea, unibertsitate ikasketen sarreran.

2.1. Unibertsitatera sartzeko probak egiteko aukera bermatzea ikasle guztiei.

2.2. Unibertsitatera sartzeko administrazio tramiteak erraztea.

2.3. Aniztasuna aintzat hartuko duten prozesuak egitea, ikasleei unibertsitatean kokatzeko orduan lagunduko dietenak.

III. ARDATZA: Unibertsitate bizitza inklusioaren ikuspegitik garatzea.

3.1. Ahultasun egoeran dauden pertsonei unibertsitate ikasketak egiteko erraztasunak ematea.

3.2. Ikasleen parte hartze aktiboa bultzatzea unibertsitate bizitzan, eta UPV/EHUko kide izatearen sentimendua indartzea.

3.3. Ahultasun egoeran dauden ikasleek naziokoak nahiz nazioarteko mugikortasun programetan parte har dezaten sustatzea

3.4. Kultura inklusiboa UPV/EHUko unibertsitateko kideen artean zabaltzea, eta gizartearen sentsibilizazioan laguntzea.

3.5. Ikasleen enplegagarritasunaren alde egitea

IV. ARDATZA: Bizitza aktiborako igarobidea erraztea

4.1. Unibertsitate ikasketak amaitu ondoren erabakiak hartzeko

4.2. Hedabideetan presentzia eta sareko lana indartzea, ikasle egresatuen gizarteratzea errazteko.

V. ARDATZA: Arreta sistema integral eta jasangarria finkatzea

5.1. Arreta sistemaren osotasuna bermatuko duen inklusio kontzeptu konprometitu eta global batetik lan egitea.

5.2. Neurriak hartzea esklusio eta ahultasun arriskupean dauden kolektiboei arreta emateko sistema jasangarria izan dadin.

 

2.4. Lan taldea

  • Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko Errektoreordea

    • Ikasleen Zuzendaritza

      • Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzua

        • Arabako Arreta Unitatea

          • Orientazio Teknikaria

        • Bizkaiko Arreta Unitatea

          • Orientazio Teknikaria

        • Gipuzkoako Arreta Unitatea

          • Orientazio Teknikaria

          • Desgaitasunetan Teknikari Arduraduna

            • Administrazio Laguntzailea

            • Hezkuntza Laguntzaile Espezialistak

            • Zeinu Hizkuntza Interpreteak

 

2.5. Ikasleak zifratan

Taula 1. 2023-2024 ikasturtean premia bereziak dituzten erroldatuta dauden ikasleak

 

  ARABA BIZKAIA GIPUZKOA GUZTIRA
Entzumen desgaitasuna Emakumea 4 13 2 19
Gizona 0 4 1 5
Guztira 4 17 3 24
Ikusmen desgaitasuna Emakumea 4 4 0 8
Gizona 3 5 5 13
Guztira 7 9 5 21
Desgaitasun fisikoa (1) Emakumea 17 34 17 68
Gizona 8 28 11 47
Guztira 25 62 28 115
Ikasteko Zailtasun Espezifikoak (2) Emakumea 15 48 38 101
Gizona 8 21 13 42
Guztira 23 69 51 143
Arreta Gabezia Nahastea-Hiperaktibitatea Emakumea 11 28 26 65
Gizona 13 29 25 67
Guztira 24 57 51 132
Autismoaren Espektro Nahasmena Emakumea 4 7 4 15
Gizona 7 22 3 32
Guztira 11 29 7 47
Nahaste Psikikoak Emakumea 7 25 17 49
Gizona 4 9 9 22
Guztira 11 34 26 71
GUZTIRA Emakumea 62 158 104 324
Gizona 43 117 67 227
Guztira 105 277 171 553

 

(1) Motore urritasunak eta gaixotasun organikoak

(2 )IZE: Dislexia, disortografia, disgrafia, diskalkulia eta Hizkuntzaren Nahaste Espezifikoa

Taula 2. Desgaitasunak edo/eta hezkuntza premia bereziak dituzten aurreunibertsitateko ikasleen bilakaera

 

  2020 2021 2022 2023 2024
  EM GI GU EM GI GU EM GI GU EM GI GU EM GI GU
Jasotako egokitzapen eskaerak 189 218 407 203 222 425 236 297 533 314 291 605 410 310 720
Sarbide probetan egokitzapenak dituzten ikasleak 190 206 396 180 224 376 223 256 479 272 247 519 373 260 632

 

3. GLOSARIOA

HEZKUNTZA INKLUSIBOA: ikasle guztien  berdintasun aukerak bermatuko dituen irakaskuntzaren diseinua, antolaketa eta garapena ikasketetako sarbidea, aurrerapena eta partaidetzan.  Hezkuntza interbentzio prozesu moduan ulertu behar da pertsona guztien ezaugarriak kontuan hartuz eta aniztasunari erantzuteko egokitzeko gaitasuna duena.

*AUKERA BERDINTASUNA: ikasketetan dauden oztopoak hautsi behar dira ikasleentzako guztientzako bideratua dagoen irakaskuntza prozesuan, ikasle guztiak beraien ezaugarriaz gain curriculumera sarbidea izan dezaten, egokitzapen indibidualak egiteko beharrik egon gabe eta modu honetan hezkuntza inklusiboago bat  lortuz.

HEZKUNTZA PREMIA BEREZIAK: ikasle batzuk desgaitasun baten ondorioz edo/ta ikasteko zailtasun espezifiko, nahaste edo gaixotasun baten ondorioz ikasketak egiteko eta garatzeko dituzten premiak dira. Hezkuntza testuinguruan ezarrita dauden ikasketetan sartzeko eta garatzeko gradu handi edo txiki batean dauden zailtasunak dira.

* DISEINU UNIBERTSALA: guztientzako diseinurako printzipioen aplikazioan (Mace, 1985; Preiser y Ostrosff, 2001; Story, 2011), bere ingelerazko jatorrizko hitza, Universal Design, eskola, institutu eta unibertsitatean ematen diren irakaskuntza ikaskuntza prozesuetarako saiakera lortu nahian, ikasle guztiak kontuan hartzea beraien ezaugarri edota egoera pertsonalaz gain.

*IDU=IKASKUNTZARAKO DISEINU UNIBERTSALA: IDU-aren definizioa curriculumari marko berri bat ematea da, hezkuntzarako hobekuntzak egitea ekarriko duena ikasle guztien aldetik eta batez ere desgaitasuna duten ikasleen aldetik (Hitchcock, Meyer, Rose y Jackson, 2002). IDU-ak ikasleen aniztasuna kontuan hartzen du curriculumean jasota dauden helburu, eduki, material eta ebaluaketan malgutasuna emanez. Egoera honek hezkuntza adituei ikasgeletan irakasteko modu desberdinak ezartzea  baimentzen du.

GJH- GARAPEN JASANGARRIRAKO HELBURUAK: 4.GJH= guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa bermatzea eta 10. GJH= desberdintasunak murriztea. Garapen jasangarrirako 2030 EHUagendak 2019-2025 jasotzen ditu aipatutako helburuak.

  

*Ingrid Sala Bars, Sergio Sánchez Fuentes, Climent Giné Giné y Emiliano Díez Villoria. Análisis de los distintos enfoques del paradigma del diseño universal aplicado a la educación. Revista Latinoamericana de Educación Inclusiva. 8 bol, zª 1, orri. 143-152