Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zutitu eta ate aldera abiatu zen. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 81. orr.
Zutitu eta egun bereziren baterako gordeta zeukan botila ardoa atera du. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 155. orr.
Kuleroak jazteko zutitu den istantean neskari agerian geratu zaizkio izter zuriak. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 47. orr.
Gerri ukaldika saiatu nintzen, baina alferrik, ezin zutitu nintzen. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 46. orr.
Ondorioz, gauak bazterrak setiatzen zituela, mahaitik zutitu ziren gizonak. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 188. orr.
Romani deitu, eta, aulkitik zutituta, esan zion: [...]. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 53. orr.
Emaztea aulkitik zutitu zen, elkarrizketa bukatutzat emanez. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 25. orr.
Batzuek zutitu eta gezurrezko testigantza hau egin zuten Jesusen kontra: [...]. Elizen arteko biblia Mk 14,57
Ai, dama gazte, zuti zaitez. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 22. orr.
David erregeak, zutiturik, esan zuen: [...]. Elizen arteko biblia 1 Kro 28,2
Zergatik dago lurrean zure idi sakratu hori? Zergatik ez da zutitzen? Elizen arteko biblia Jr 46,15
Emaztea batzuetan zutitzen zen eta esku-ahurrak gerrian pausatzen zituen aiaiaika. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 17. orr.
Gizona zutitu egin zen. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 160. orr.
Bat-batean, amona zutitu egin zen, lanean hasteko presa sentitu izan balu bezala. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 158. orr.
Joantto zutitua zen, Domengari beha. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 73. orr.
Hogeita hamar segundoren buruan, mugimendu bat eginez polliki-polliki zutitzera entseatu zen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 99. orr.
Harryk zutitzea pentsatu zuen, baina gero ezetz erabaki zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 232. orr.
Elbarri nago eta ezin naiz inola ere zutitu. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 266. orr.
Aitak seinalea egin, eta kanabera botatzera zutitu ginen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 110. orr.
Edan eta edan aritu zen, zutitu gabe. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 24. orr.
Uhinen jauzietan barna bultzatzen baikaitu denborak, itsaso haserretuaren esku, eroriz eta zutituz. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 10. orr.
Zutitzearekin, Ximurrak mugikorra bildu zuen mahai gainetik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 78. orr.
Sagua zutitu egin zen. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 11. orr.
Bizkor zutitu eta osaba Vernoni jarraitu zion etxeko atera. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 22. orr.
-Tira, Petunia -esan zuen osaba Vernonek, baldar zutituz-, geltokira noa, beraz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 21. orr.
Isilik zutitu, eta argiaren giltza jiratu zuen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 136. orr.
Berriro zutitua zen, sasiartetik zelatan jarraitzeko. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 176. orr.
Raimundok boligrafoa pausatu du, poliki zutitu da [...] bat-batean bizitzeko gelditzen zitzaizkion urte guztiak gainera erori izan bailitzaizkion. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 409. orr.
Larri eta pozik zutitu nintzen, eta bidea irekitzen hasi nintzen berriz arantzetan barrena. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 34. orr.
Halako barne-ximikoa sentitzen nuela, eta urduri antzean paratzen nintzela, eta ttentteago zutitzen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 56. orr.
Haserre zutitu zen gizona, liskarrerako prest. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 277. orr.
Telefonoa hoska hasi zen hotelaren inguruko txoriak ere izutzeko moduko indarrarekin, eta kolpetik zutitu nintzen ohean. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 189. orr.
Deliberatuki zutitu zen, eztei tradizio zaharreko urratsak konplitzekoak zituela oroituz. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 98. orr.
Horra gizon oinutsetan zutitua bere oinuts zintzilikatuei begira. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 236. orr.
Kristinak eten zuen josteta, ezustean zutituz. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 366. orr.
Adieraz diezazukedana baino askoz hunkituagoa, itsumustuan zutitu naiz. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 396. orr.
Black saltoan zutitu zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 290. orr.
Gandalf salto batean zutitu zen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 99. orr.
Salto batez zutitu eta ibiltzen hasi zen. Elizen arteko biblia Eg 3,8
Zutitu, zurbil-zurbil, eta bere makila magikoa atera zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 282. orr.
Neke handiz zutitu nintzen. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 78. orr.
Braust zutitu eta orria atzitu nuen mahai gainetik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 289. orr.
Zaldiak, brau, zutitu eta jendetzarengana oldartu ziren. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 96. orr.
Artega, bertan erreko ninduela edo hormaren kontra zutitzeko agindu eta fusilatuko ninduelakoan. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 87. orr.
Esku bat mahai gainean bermatuz zutitu zen agurea. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 28. orr.
Pilotuaren ondora zutitu zen Laxaro. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 232. orr.
Holandarrak, ez zaitezte pasiboak izan, zuti zaitezte! Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 95. orr.
Haren seme garenoi eskatzen digu tiraniaren kontra zuti gaitezen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 46. orr.
Guri balitz bezala basa hizkuntza horien bizirik atxikitzea, alta Iraultzaren aurka zutitzen direlarik. Herria 2002-12-26
Patioaren erpinean zutitzen zen dorre nagusirantz jo genuen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 273. orr.
Zubiak gora zutitzen ziren. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 12. orr.
VIII. mendean zutitutako meskita toki sakratua da musulmanentzat Meka eta Medina ondoren hirugarrena. Berria - Mundua 2004-11-13
Pianoaren notak soilik zutitzen ziren, itsas-uhinen gisako itxura bat harturik. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 106. orr.
Lurralde palestinar okupatuetan zutitzen ari diren banaketa hesiaren eraikuntza bertan behera gelditu behar da, Jerusalem ekialdean zutitzen ari den zatia barne. Berria - Mundua 2004-07-10
Ikara batek zutitu ninduen aulkitik. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 48. orr.
Anaia txikiak itsuak argitu, konkortuak zutitu, deabruak jaurti eta gorrei entzunarazten badie ere [...] idatz ezazu ez dagoela hor poz betea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 957. orr.
Haizexka arin batek ilea zutitu zien. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 226. orr.
-Printzea -esan zuen bere soin karratu eta bere karratuan biribil hura nekez zutituz-, betarik ba al duzu nirekin fiskeria batez mintzatzeko? Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 159. orr.
Haurrak, oihal, adar eta makilaz zutituriko denda barruan zeuden eta beren aurretik etxerantz pasatzen ikusi zuten. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 32. orr.
Zutitzera egin du, eta, istant horretan zaztada bat sentitu du bizkarrean. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 12. orr.
Ejerzito guztia zegoen mahaian eta Mariolino sartu zenean aurpegia atzaparkadaz betea zuela, aitak zutitzera egin zuen, baina Ciro zaharrak keinu batez josiarazi zuen aulkira. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 265. orr.
-Gizagaixoak! -zutitzera egin zuen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 265. orr.
Zutitzera egin du, baina bidaiantak bi ostikada jo dizkio saihetsean eta goardia, berriro oihu egin, mosketoia utzi eta luze-luze geratu da lurrean. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 123. orr.
zuti zaitezte (3)
abel zutitu (3); alde egiteko zutitu (3); ama zutitu (6); andereñ astiro zutitu (4); aulkitik zutitu (9); aulkitik zutitu zen (3); bat batean zutitu (12); bazterretik zutitu (3); berehala zutitu (9); berehala zutitu zen (6); berriro zutitu (4); berriz zutitu (5); bezala zutitu (7); bezala zutitu zen (3); bizkor zutitu (5); brau zutitu zen (3); burua zutitu (3); demba zutitu (5); denak zutitu (3); oa zutitu (3)
eginez zutitu (6); eginez zutitu zen (3); egiteko zutitu (3); emakumea zutitu (6); erdian zutitu (3); eserlekutik zutitu (3); gisa zutitu (3); gizona zutitu (7); guztiak zutitu (5); harry zutitu (13); hartu eta zutitu (3); hermione zutitu (4)
jauna zutitu (4); jauzi batez zutitu (11); jendea zutitu (3); joateko zutitu (3); joxe zutitu (3); kolpetik zutitu nintzen (3); lockhart zutitu (3); mahaitik zutitu (4); mentxu zutitu (3)
orain zutitu (3); raimundo silva zutitu (6); salto batean zutitu (9); salto batez zutitu (5); salto eginda zutitu (4); saltoan zutitu (16); saltoan zutitu zen (9); sam zutitu (3)
zutitu da (16); zutitu denean (4); zutitu egin da (21); zutitu egin nintzen (23); zutitu egin zen (187); zutitu egiten (19); zutitu egiten da (10); zutitu eta esan (3); zutitu eta harengana (3); zutitu eta ibiltzen (6); zutitu eta jarraitu (3); zutitu ezinik (3); zutitu gabe (4); zutitu ginen (10); zutitu nintzen (28); zutitu nintzenean (3); zutitu ondoren (4); zutitu zaitez (3); zutitu zen (167); zutitu zenean (14); zutitu ziren (24); zutitu zirenean (3)
zutitua zen (4)
erdi zutiturik (3)
zutitzeko agindu (4); zutitzeko keinua egin (4)
lockhart zutitzen ari (3); zutitzen ari (16); zutitzen ari zen (4); zutitzen da (15); zutitzen hasi (3); zutitzen ikusi (3); zutitzen lagundu (11); zutitzen lagundu nion (3); zutitzen saiatu (6); zutitzen saiatu zen (4); zutitzen saiatzen (4); zutitzen saiatzen da (3); zutitzen zen (27); zutitzen ziren (4)
zutitzera egin (3)