Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zutiarazi, zutiaraz, zutiarazten du ad zutitzera behartu. ik xutiarazi;

Eskutik heldu, eta zutiarazi egin zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 101. orr.

Pedrok zutiarazi egin zuen, esanez: "Altxa zaitez, gizaki hutsa naiz ni ere".  Elizen arteko biblia   Eg 10,26

Lehen solairutik zetorren oihu batek jauzi batez zutiarazi zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 188. orr.

Gero berriz ere zutiarazi nau; eta emango didan lezioarekin [...] inoiz ez omen dut atzera zaku bat jausten utziko.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 172. orr.

Aldarrilariak, ederrenaz aurrera, banan banan zutiaraziz, hasten zuen bere eskaintza, eta mutilik aberatsenek elkarren lehian sekulako dirualdiak botatzen zituzten neskatxik ederrenak berenganatzeko aiherrez.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 317. orr.

Aitatxik inoiz ez zuen han etxerik zutiarazi, baina lehen harria eman zuen bederen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 88. orr.

Urkabea ere luze gabe zutiarazi zuen dorre gainean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 65. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus