Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kattalinek ordulariari so egiten dio eta harriturik, xutitzen da. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 51. orr.
Tanpez zure gibelean jarriak dauden jendeak xutitu dira. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 305. orr.
Xutitzen naiz, anartean doi bat gogortua nintzelarik. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 104. orr.
Xutitu eta ateratzera noa baina zaintzaleak pasaia hesten dit. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 38. orr.
Behatzaile guziek jar lekuetan xutiturik agurtu dituzte zelai gainean beren izerdia gogotik eman duten mutilak. Herria 2003-01-09
Mahaitik xutitu nintzen, eta kanporat joan alegia eta deusez. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 34. orr.
Hauek sakreka xutitu ziren, soinekoak xukatzen zituztela. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 38. orr.
Lagun dezatela, guk ere parte hartuz, bizi mailean eta osasun mailean ere, berriz xutitzera doan herri pobre hori. Herria 2004-04-15
Ez baitzuten merezimendurik gabe xutitu trinket hori herriko arduradun suhar batzuek herritarrentzat. Herria 2004-09-02
Plazarat eremaiten dute zuhaitz edo arbola bat han xutitzeko eta han dituzte egiten beren rock kontzertu, karta joko eta guziak. Herria 2001-07-05
Ez batek ez besteak ez dute orai gobernamendu iraunkor baten xutitzeko ahalik. Herria 2005-09-22
Azkenean gobernu bat xutitzen ahalko dute eta ez dituzte laneko gaiak eskas. Herria 2004-07-22
Irakian munduko batasun haundi bat xutitzera entseatu zen George Bush amerikanoa duela bi urte pasa. Herria 2005-03-24
Geroztik beti bidean da Irakia berri baten xutitzeko lehia eta xedea. Herria 2003-07-03
Kony horrek nahi luke Kanpalan gobernu bat ezarri, jainkotiarra berak dionaz eta hamar manamenduen legea xutitu nahi duena, Liburu sainduetarik ateraia. Herria 2005-01-06
Nitan dagoen abere xutituak baitaki sortzez eta jitez mugimenduaren berri. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 35. orr.