Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Maximo generala, Bretainiako tropen buruzagia, matxinatu egin zen eta Graziano enperadorea garaitu zuen. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 117. orr.
Uztaila bukaeran, Loiolako kuartelak matxinatu zirelarik, [...]. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 73. orr.
Hiria matxinatu da, denak dira errudunak hiri matxinatuan, denak behar dira zigortu. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 261. orr.
Hiriko biztanleak ez ziren matxinatu okupatzailearen kontra. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 36. orr.
Juduek lehenik seleukotarren eta gero erromatarren gobernuaren aurka [...] hirurehun urteetan egindako hainbat matxinadarekin kontraste bizian, kristauak sekula ez ziren armaz matxinatu erromatar jazarleen aurka gutxi gorabehera luzera bertsuko denboraldi batean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 81. orr.
Urik ez zen han herriarentzat, eta, hori dela eta, matxinatu egin ziren isareldarrak Moises eta Aaronen aurka. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 210. orr.
Kedorlaomerren mende hamabi urtez egon ondoren, hamahirugarrenean haren kontra matxinatu ziren. Elizen arteko biblia Has 14,4
Berak berariaz sortarazitako autokrata mendebaldartzaileen aurka arrakastaz matxinatu zelako iritsi zen agintera. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 214. orr.
-Ez zenigun hori eskatu -matxinatu zen Jonathan. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 210. orr.
Ezkerrekoa matxinatu zitzaion, ordea, ez baitzuen logika zorrotzari irain egiten zion kontraesanik onartu nahi. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 317. orr.
Matxinatu egin zaizkizue zangoak eta muzin egiten diete garunak igorri manuei. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 153. orr.
Florentzian matxinatu ere egin nintzaion, esanez bere Fra Angelico hura, egia esan, apur bat pinpirina iruditzen zitzaidala. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 161. orr.
Goizean goiz amak esan zizkion hitzak matxinatzen zitzaizkion, antsiaren antsiaz, trumilka bizian: "Juanita nirea, diotenez, galdu da zure bihotzeko Antonio Maria". Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 161. orr.
-Thainak landa osoa matxinatu du -esan zuen-, eta albistea lau haizetara zabaltzen ari da suaren abiadan. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 370. orr.
Gizabanakoa eramankorra bada, ordea, nekez matxinatuko du inork. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 514. orr.
Hiria matxinatzera joan ziren zein bere aldetik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 275. orr.
· Zalantza horrek animoak matxinatu egiten ditu, doilortu baino gehiago. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 47. orr.
Tito jeneral erromatarrak gainditu egin zituen judu matxinatuak. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 143. orr.
Katoliko matxinatuen burua. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 311. orr.
Askoz amiltze handiagoa izan baitzen aingeru matxinatu horiek, gero deabruak, erori zirenekoa, matxinadarena gertatu zenean. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 34. orr.
Garai batean, borroka gogor eta latza egin behar izan zuen bere gorputz matxinatuaren kontra, baina, arian-arian, abstinentzia ohitura bilakatu zitzaion eta emakumeekiko jokaera bare eta erabat gogogabea garatu zuen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 114. orr.
Auschwitzeko lanpara zanpatuak, haizezko instrumentu akastun eta herdoilduak, erlojuen orratzen kontrako norabidean zihoazen erloju matxinatu eta matxuratuak. Berria - Kultura 2004-10-26
Komunako matxinatu batek egina da, Bouvillen bizi izan zen amnistia eman zuten arte, ganbara batean ezkutaturik. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 182. orr.
Maria Cristina hotelean izan ziren matxinatuen kontrako gudu gogorrenak. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 73. orr.
Hoberena gudu-lerrotik barrena matxinatuen lerroetara pasatzea izango zela esan zidan. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 119. orr.
Don Karlosen armadak hogeita hamar mila gerlari erregular zeuzkan, eta berrehun eta berrogeita hamar mila matxinatu laguntzaile, ordokian, basoan eta mendian zabalduak. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 99. orr.
-Horrela hitz egiten ditek matxinatu madarikatuek, eta isiltzen ez bahaiz alderik alde zeharkatuko haut. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 249. orr.
Matxinatu faxisten aldeko frankotiradorea. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 105. orr.
Bizi ziren gizartea ukatzen zuten matxinatuak izan zirela eremutarrak. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 161. orr.
Matxinatuaren sugarrez lotu nintzaion neure testu preziatua zuzentzeari: adjektibo desegoki bat hemen, komunztadura okerra hor, esaldiaren barne antolamendu traketsa han. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 36. orr.
aurka matxinatu (16); aurka matxinatu ziren (4); kontra matxinatu (7); kontra matxinatu ziren (4); matxinatu dira (4); matxinatu ziren (19)