Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zapi 1 iz ehun zatia, gehienetan lauki itxurakoa, jantzien osagarri edo norberaren txukunketarako erabiltzen dena. ik oihal.

Zapi guztiak neurri berekoak izango dira: hamalau metro luze eta bi metro zabal.  Elizen arteko biblia   Ir 26,2

Zapiaren ordez izara bat astintzen azaldu zen atarian.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 51. orr.

Buruko estalkian zapi bat, bere maitasunaren seinale.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 27. orr.

Lehenengo ekar ezazue mesedez ura eskuak garbitzeko eta zapi batzuk, xukatzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 935. orr.

Lepo-bueltan zapi bat lotu dio.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 92. orr.

Zapi batez lotua zekarren Stillek eskua.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 199. orr.

Ahoa zapiaz garbitzen du.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 91. orr.

Tamarrek alargun-soinekoa erantzi eta zapi batez estali zuen aurpegia.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 90. orr.

Ezin zitzaion igarri nor zen, begiak zapi batez estaliak baitzituen.  Elizen arteko biblia   1 Erg 20,38

Zapia kendu eta berak garbitu dio muki arrasto hori, xuabe-xuabe.     «Bizia lo», 2003 - 89. orr.

Jira eta buelta begiradak, zapia toles eginda.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 91. orr.

Leihoa itxi zuen eta beti gerritik zintzilik zeraman zapia pasatu zuen kristaletan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 59. orr.

Lurrean belauniko, zapi batez estutzen zion berak zauria, hilzoria betiko luzatu nahian, dizipulu hark Senekari bezala.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 159. orr.

Eskuburdinak jarrita eta begiak zapiz estalita atera zuten atxilotua autotik.  Berria - Euskal Herria   2006-04-25

Mihura ebakitzen du urrezko igitai batez, eta zapi zuri batean biltzen.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 52. orr.

2 (izenondo edo izenlagunekin)

Itsuak poltsikotik zapi zuri fin bat atera zuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 57. orr.

Mutil taldeak, buzoz eta zapi gorriz jantzita, edo behinolako partisano uniformez.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 110. orr.

Berehala xukatu zuten izerdia zapi gorriez.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 87. orr.

Baziren emakume errusiarrak, marta larruzko berokietan sartuak, zetazko zapi ñabarra buruan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 274. orr.

Amari zetazko zapi dotore bat erosi nion, eta aitari atorra koadrodun bat.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 65. orr.

Lepoan zapi koloretsuak daramatzate.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 173. orr.

Burua zapi ilun baten bildua zeukan.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 51. orr.

Amari zetazko zapi dotore bat erosi nion, eta aitari atorra koadrodun bat.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 65. orr.

Manifestariak bandera beltzak, zapi palestinarrak eta buruzagiaren argazkiak eraman zituzten dolu ikur gisa.  Berria - Mundua   2004-11-14

Hirugiharra eta ogia, zapi garbi batean bildurik.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 45. orr.

Kutsaturik gaude guztiok, gure egintzarik onenak ere zapi zikinen antzeko.  Elizen arteko biblia   Is 64,5

Andreas oharkaren ertzean eseri zitzaion, zapi busti bat eskuan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 120. orr.

Ni arduratzen nintzen [kimu] hura zaintzeaz, inguruko belar txarrak kentzeaz, izotz beltza egiten zuenean zapi saretu batez estaltzeaz.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 30. orr.

Bere zapi handi koadroduna atera eta harekin mahaiak eta aulkiak jotzen hasi zen, euliak uxatzen ibiliko balitz bezala.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 137. orr.

Txanoari begi parean josia artile eta lihozko zapi bat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 595. orr.

Ertz brodatuekiko zapi batistazkoa estutu zuen gero.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 48. orr.

Bere buruko zapi loredun koloretsua zegoelako esekita.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 353. orr.

Eguzkitako bat, eskularruak eta sakelako zapi bat ere aurkitu zituzten.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 143. orr.

Jantzi dotore, mantu, lepoko zapi eta poltsak, gona fin, durbante eta mantilak.  Elizen arteko biblia   Is 3,22-23

Paperezko zapi garbitzaileak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 187. orr.

Parpailazko zapi apaingarriak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 199. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

-Zapi mutur bat eman zidaan Garner andreak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 224. orr.

Hatz-puntaz lehortu da, anaia nagusi Felixek busti gabe utzi dituen zapi-muturrekin.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 55. orr.

Eskuak oihal zarpailez estalirik, aurpegia zapi zatiez gorderik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 178. orr.

Ipini purpura morezko lokarriak bi zapi-sailen ertzetan.  Elizen arteko biblia   Ir 26,4

Luzaz lagundu zioten beren diosalekin eta zapi-astinduekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 63. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hau amaitzean, ezkontza zapi bat erostera joango gara.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 38. orr.

Hauts-zapia gelako bazter guztietan pasatu genuen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 52. orr.

Buruko txano bat, lepo zapi bat eta beste gauza pila bat neraman.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 33. orr.

Artilezko sorbalda-zapi bat hartu eta lurrean zabaldu zuen, arrautza hantxe eror zedin.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 63. orr.

Txori bat bordatu behar zuela lerde-zapi batean.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 42. orr.

5 irud/hed

Moisesen liburuak irakurtzen dituztenean, zapi hark adimena estaltzen die israeldarrei.  Elizen arteko biblia   2 Ko 3,15

Elur gisan ari du oroimena: milaka orratz ixil ziztaka gogoan, denbora josten bihotza, irudimeneko zapi zurian.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 127. orr.

6 haize oihala.

Mastetan bildurik ziren zapiei begiratu nien.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 83. orr.

Zapia puztea,ez zen besterik falta Ánimas karraka nabigatzen has zedin.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 129. orr.

Aingura igo, haizeari zapi bat eman, eta hantxe abiatu ginen, astiro, airos eta uraren gainean harro.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 33. orr.

Ea gizonak, zapi bat gora!  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 127. orr.

-Behera zapiak, prest aingurak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 47. orr.

Berba haiek entzutean, aparailuak jaisten izan ginenok haietako trapuak, alegia, lehenago zapi harro izanak ziren oihalak, bizkar-gainean taxuz apailatzen geniharduen eta, trapu haietako batzuk norbaiten gorpuarentzat beztidura bihur zitezkeela begitandu zitzaidan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 174. orr.

-Zapiak mendebaldean! -oihu egin genuen pilotu biok, pozezko aldarri bakarrean.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 197. orr.

7 aho zapi ik ahozapi.
8 buru zapi ik buruzapi.
9 esku zapi ik eskuzapi.
10 ezpain zapi ik ezpainzapi.
11 mahai zapi1 (28 agerraldi, 19 liburu eta 2 artikulutan; orobat mahaizapi g.er.) jatorduetan mahaia estaltzeko eta babesteko ipintzen den zapia. ik zamau; dafaila.

Zerbitzaria mahai-zapiak kentzen hasia zelako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 278. orr.

Mahai zapiari begiratzen zion, eta dudazko mugimenduak egiten zituen labana eta sardearekin.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 88. orr.

Hemen ez dago ez mahai-zapi, ez aizto, ez taiel, ez plater, ez etxe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 966. orr.

Nire senideek edo nik mahai-zapiaren gainera baso bat irauli edo labana bat lurrera erortzen uzten bagenuen, aitaren trumoi-ahotsa aditzen zen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 9. orr.

Zuloan egunero kartara jaten duk, mahai-zapi, ezpain-zapi eta guzti, eta funtzionarioek zerbitzatuta.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 36. orr.

12 mahai zapi2 (orobat mahaizapi) mahaian erabiltzen den eskuzapia.

Neskak berak luzatu zidan eskua garbitzeko mahaizapia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 128. orr.

-Beno, zer moduz Mexikon, hire bakantzetan? -galdetu zion mahai zapia belaunen gainean ezartzen zuen bitartean.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 43. orr.

13 muki zapi ik mukizapi.
14 musu zapi ik musuzapi.
15 sudur zapi (17 agerraldi, 4 liburutan; orobat sudurzapi 7 agerraldi, 6 liburutan) mukizapia.

Sudurzapia atera eta mukiak kendu dituk.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 112. orr.

-B-b-barkatu -esan zion Hagridek negar-muzinka, motadun sudur-zapi handi bat atera eta aurpegia han ezkutatuz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 20. orr.

Horra iritsirik, malko bat xukatu zuen sudur-zapiaz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 61. orr.

Zamau baten tamainako sudur-zapiaz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 179. orr.

Hagrid jiratu eta bere etxolara abiatu zen presaka, aurpegia sudur-zapiaz estalita zuela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 238. orr.

Ez nuen izan ukatzerik bere sudur zapia erabil zezan, muturrean estutuz odoljarioari eusteko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 384. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

begiak zapi batez (3); buru zapi (4); burua zapi batez (3); buruan zapi bat (4); buruko zapi (10); esku zapi (4); ezpain zapi (15); ezpain zapi bat (5); lepoko zapi (9); lepoko zapi bat (4); mahai zapi (9); musu zapi (4); paperezko ezpain zapi (3); paperezko zapi (5); sudur zapi (4)

zapi bat atera (4); zapi bat eman (4); zapi bat hartu (4); zapi bat ipini (3); zapi batean bildu (5); zapi batean bildurik (3); zapi batez estali (8); zapi batez estalia (3); zapi batez estalirik (3); zapi batez estalita (3); zapi batez estaltzen (3); zapi batez garbitu (3); zapi beltz (10); zapi beltz batez (4); zapi beltza (4); zapi beltzaren azpian (3); zapi berde (3); zapi busti bat (3); zapi bustiak (4

zapi garbi (4); zapi gorri (18); zapi gorri bat (9); zapi gorria (8); zapi gorriak (5); zapi gorriko (3); zapi gorriz (4); zapi handi (9); zapi heze (3)

abarra (3); zapi ñ zapi koloretsu bat (3)

zapi puska (3); zapi txuri (3)

z2pi urdin (6); zapi urdin bat (3); zapi zahar (5); zapi zuri (34); zapi zuri bat (10); zapi zuri batean (6); zapi zuri batez (4); zapi zuria (8); zapi zuriak (11); zapi zuriz (5)

zetazko zapi (14); zetazko zapi bat (4)

aho zapia (3); buru zapia (10); buruko zapia (13); ezpain zapia (8); gaineko zapia (3); lepoko zapia (7); mahai zapia (4); muki zapia (3); sudur zapia (8)

zapia atera (6); zapia buruan (6); zapia eraman (3); zapia eskuan (4); zapia hartu (3); zapia jarri (3); zapia kendu (10); zapia lepoan (3); zapia pasatu (4)

ezpain zapiak (6); mahai zapiak (6); paperezko zapiak (3); sukaldeko zapiak (3)

buruko zapiarekin (4)

buru zapiaren (5); buru zapiaren gainean (3)

ezpain zapiaz (7); sudur zapiaz (5); zapiaz estali (3)

zapiz estalita (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus