Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Musuzapi bat atera zuen soinekoaren mahukapetik, eta zintz egin zuen. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 46. orr.
Sakelako musuzapi bat, Marie Rogêt izena brodatua zuena. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 176. orr.
Buruko musuzapia hobeki egokituta, txiskeroa atera zuen sakelatik. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 12. orr.
Zuzendariak musuzapia pixka bat zabaldu eta kopetako izerdia xukatzen du. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 158. orr.
Musuzapi koloretsu bati eragin zion beste emakume batek. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 52. orr.
Musuzapi zikin bat atera eta kopetako izerdia lehortu zuen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 102. orr.
Musuzapi bihurritu batez aurpegiko hautsa igurtzi zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 361. orr.
Ezin zuen kotoizko musuzapirik erabili, etxeko gainerako guztiek bezala, harizkoak eta zetazkoak baizik. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 35. orr.
Paperezko musuzapi batez xukatu zituen Léak begiak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 181. orr.
Denetik oparitzen zion Avigdorri: zetazko musuzapi bat, galtzerdi pare bat, lepoko bat. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 191. orr.
Usain sakona itsatsi zitzaion musuzapiari. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 108. orr.
Malkoz eta odolez beteriko musuzapi bat begian ipinita alde egin zuen sudur luzeak, estropezuka. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 61. orr.
Hozka egin dit! -esan zuen, odoldutako musuzapi batean bilduta zeukan eskua erakutsiz-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 214. orr.
Eta lasaitasunez uretara bota du musuzapi odolez zikindua. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 142. orr.
Ez nion esan nahi izan musuzapi bat bezain txikia dela Paris, mundua bera txikia delako. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 360. orr.
-Baina Patricia, agindu egin didan ordea... -musuzapi punta bat hartu zuen. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 66. orr.
musuzapi bat atera (4); musuzapi zuri (7); musuzapi zuri bat (3); musuzapi zuria (3); paperezko musuzapi (4); sakelako musuzapi bat (3)
musuzapia atera (13)