Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskuzapi iz eskuak, aurpegia eta kidekoak xukatzeko erabiltzen den ehun edo oihal zatia. ik eskuoihal; xukadera; zapi.

Horietaz gainera, berekin zekartzaten eskuzapi, pitxar, katilu, baso eta halako jendetzak beharrezko zituen beste hainbat ontzi.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 977. orr.

Garbitu aurretik, eskuzapia prestatu lehortzeko.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 291. orr.

Ezinezkoa zen odol hura guztia garbitzea burkoaren ondoan zeuden gazak eta eskuzapiak erabiliz.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 117. orr.

Plater ertzaren azpira bildu zuen eskuzapia.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 108. orr.

Mutiko baten modura garbitu zituen eskuak, eskuzapian igurtziz zikina.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 178. orr.

Tabernako zerbitzaria bakarrik geratu da, eta salmahaia garbitzeari ekin dio eskuzapi batez.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 224. orr.

Hasieran kar-kar motel bat eta gero handiagoa, gero eta ozenago, harik eta Kitok sakelatik eskuzapia atera eta begiak lehortu zituen arte.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 356. orr.

Eskuzapia harturik, gerrian lotu zuen.  Elizen arteko biblia   Jn 13,4

Eskuzapiaren muturra pitxerrean sartu eta begiak freskatu zituen ur hotzarekin.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 100. orr.

-Hurrengoan zeuk ipiniko didazu, e Onan? -eskatu eta eskuzapiaz eskua lehortu zuen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 43. orr.

· Mirandek betaurrekoak xukatu zituen eskuzapi txiki batez.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 199. orr.

Patata bero irintsu batzuk, eskuzapi zuri batean bilduak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 294. orr.

Paul D makurtu egin zen, isuritako kafea garbitzeko bere eskuzapi urdinarekin.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 74. orr.

Betaurrekoak kendu eta sakelako eskuzapiarekin garbitu behar zituen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 95. orr.

· Bekokian zer ageri ote nuen egon nintzen,halaxe, zakutotik bere soinekoen aire bereko eskuzapi zati bat atera, mokanes deritzoten horietakoa, eta neuri eskaini zidan arte.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 385. orr.

Bere kapa marroi argiak eskuzapi lanak egiten zituen, nonbait.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 23. orr.

Julia eskuzapi pila batekin zihoan barrura, eta ahizparengana itzuli eta esan zuen, soilik, galderak harritu balu bezala: [...].  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 274. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus