Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

programa 1 iz ondorio edo emaitza bat iristeko eman asmo den urrats ordenatuen segida; pertsona, talde, alderdi... baten asmoen adierazpen ordenatua. ik egitarau; egitamu.

Rio'92k eta bere kontzeptu, programa eta gauzatze lanabesak baliozkoak zaizkigu orain ere.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 36. orr.

Erromaraino autostopez joateko asmoa, berriz, ezin hari burutik kendu inola ere; are, programa zehatza zeukan egina.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 151. orr.

EAJk bere egin du ETAren programa, esana du PPko buruzagiak.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 94. orr.

Razionalista da Lockeren programa: ideien analisi edo adimenaren azterketaren bidez "giza ezagutzaren jatorria, ziurtasuna eta hedadura ikertzen" ditu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 81. orr.

NBGP Nazio Batuen Garapenerako Programa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 9. orr.

Eta haren programa irakurtzen baduzu, ideia sozialista anitz aurkituko dituzu.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 217. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Programa sozialak, eta ez bestelako programa batzuk, hala nola militarrak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 63. orr.

Herrialdearen beharrei aurre egiteko programa koherente bat.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 264. orr.

Era guztietako programa eta proiektu terapeutikoak jarri ziren martxan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 82. orr.

Bazen aukera, zoritxarreko egunen batean, programa komunistak bere bidea egiteko Indiako gobernuaren aztergai-zerrendaraino.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 193. orr.

"Utopiak" orokorrean gainbehera doazen zibilizazioen produktu direla eta, programa praktiko bat duten neurrian, gainbeheratze hori gerarazteko ahaleginak direla.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 427. orr.

Programa berezien finantzaketaren bidez herrialdeen arteko errenta aldeak murrizteko asmoz.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 262. orr.

Zerrendak eta programa politikoa zehazten ari dira koalizioa osatzen duten alderdiak.  Berria - Euskal Herria   2006-02-08

PSOEk programa propiorik ez duenez, PPko gobernuak eraikitako guztia suntsitu nahi du.  Berria - Euskal Herria   2004-06-10

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Oinarri horiek maila ezberdinetan deskriba daitezke, hau da, fisikoki, funtzionalki eta programa-mailan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 192. orr.

Orain arte ezagutu dugun programa-lanabesik garrantzitsuena da.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 24. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bazituzten irakasleak eta bazuten lan-programa, bidenabar esan badaiteke, gauza askotan guztiz orijinala eta berritzailea.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 153. orr.

Garapen-bideko herrietan eta Europa Ekialdean, pribatizazio-programak zabaldu izana, inbertsio-erregimenaren liberalizazio etengabearekin batera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 73. orr.

Paristik bertatik, ekin zion Bonabenturak bere gobernu-lanari, erreforma-programa zabala aurkeztuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 733. orr.

Lauzpabost orriko txosten bat zen, errehabilitazio programa bateko mediku psikiatrak sinatua.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 78. orr.

Birgaitze-programatik atera nintzenean, Davidek eta biok Kaliforniatik alde egin genuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 303. orr.

Dena iaz udaletxeko teknikari hark bizimodua aldatzeko aukera neukala esan zidalako, "Bergizarteratze programa".  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 41. orr.

Frantziskok bizi-programa labur bat, orientabide praktiko batzuekin, eman zien Klarari eta honen lagunei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1169. orr.

Beste filosofo batzuek ikerketa-programa edota ikerketa-tradizio bezalako kontzeptuak erabili dituzte teoria zientifikoa ezaugarritzeko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 164. orr.

Agenda-21 toki mailako aplikazioa duen garapen iraunkorrerako ekintza programa bat da.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 24. orr.

Egun, zerrenda osatzeko eta hauteskunde programa prestatzeko lanean ari da bere lantaldearekin batera.  Berria - Euskal Herria   2004-02-20

Euskal ingurumen politika gauzatzeko Ingurumeneko Esparru Programa bat izango da lau urterako.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 32. orr.

5 ikastaro bateko ikasgaien edo azterketa baten gai ordenatuen adierazpena; ikastaro baten erakusten diren eta azterketa batean eskatzen diren gai ordenatuen multzoa.

Euskara ere ematen ziguten ikasgai gisa, ez dakit askorik ikasiko genuen baina, ez programarik ez antzekorik egonda.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 83. orr.

Irakurketa behartu akademikoak zatika hautatuak ziren; antologietan-eta zeudenak; programa bat bete beharrez gidatuak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 181. orr.

Beharko programa osoa landu, ikastaroaren amaieran Selektibitatea gainditu beharra zegoen eta.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 97. orr.

Hezkuntzak unibertsala behar duela dio, baina, jakina, ezin du ikusezina zaion hori -euskal hizkuntza eta kultura, bizimodua- programan sartu.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 48. orr.

Bere gaiaren programa klasean azaltzeko luzeegia zela-eta, Mitxelenaren lan mordoa irakurrarazi zigun.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 74. orr.

Programa akademikotik aske ibili zale, ikasleokin kolega gisa jokatzea gustatzen zitzaion.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 109. orr.

Ikasturte osorako programa estandarra prestatzen dute.  Berria - Euskal Herria   2004-04-24

Badira eskolan gaizki dabiltzanentzat programa bereziak.  Berria - Euskal Herria   2004-09-11

· Psikologian, adibidez, konduktismoak bat egiten du, oro har, Positibista Logikoen programarekin.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 189. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bi liburu horiek Euskal Filologia ikasketen programa ardatz bikain lirateke.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 132. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hezkuntza Sailak ezarritako kalitate programa betetzen ari diren zentroetakoak «oso gustura» daude.  Berria - Euskal Herria   2004-04-24

Ikaskuntza programa bat Frantziatik pagatua.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 202. orr.

Zein diren unibertsitate hoberenak ikasketa jakin batzuetan, edo ikerketa mota batean, edo doktorego programa batean, etab.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 171. orr.

8 emanaldi, zeremonia edo kidekoetako egitaraua edo egitarauaren zatia.

Programa entzuten ari nintzen, nola hala, eta norbait ari zen giza Existentziaz hitz egiten.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 118. orr.

Chavezen irratiko programara joan nintzenean.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 117. orr.

Etxekoandreak, telebista ikusten ari zelarik, nire izena ikusi omen zuen ez dakit zein programatako kreditu-tituluetan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 23. orr.

Telebistakoak gustura nonbait nirekin, eta beste programa baterako kontratatu ninduten.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 36. orr.

Hilean programa bat egiteko konpromisoa sinatua neukan telebistarekin.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 112. orr.

Joan den astelehenean abiatu ditu programa berriak France Bleu Urdin irratiak.  Herria   2005-09-01

Espainiako telebista kate pribatu bateko programa ospetsu batean barrabarra egin zen "Cacao Maravillao" izeneko txokolate baten promozioa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 84. orr.

Programan: King Mafrundi, Skunk eta Speizurdiak...  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 189. orr.

Telebista piztu nuen, baina ez zegoen gauza entretenigarririk ikusteko, ordaintzekoa zen programa pornografiko baten iragarkia izan ezik.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 163. orr.

Arratsaldeko 18: 00etan errepikatzen dute berriro programa osoa.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 57. orr.

Programan jarrita zaude.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 218. orr.

9 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Azkona Estudioko programa-arduraduna zen Koldo, eta oso gutxitan kontatzen zuen nirekin.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 174. orr.

Mauka bat, programa-zuzendariaren hitzetan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 185. orr.

Hanka batez programa-aretoko ateari bultza egin, eta erredakzioan sartu ginen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 185. orr.

10 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Irratia piztu, musika programa bat bilatu eta eserlekuan jarri zen egunkariekin.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 133. orr.

Hitzetik Hortzera bertso programa zuzendu eta aurkezten.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 13. orr.

Bertso programa zuzenean etenarazi zuen gauean bertan.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 114. orr.

Tertuliaren osteko kirol programa hasia zen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 35. orr.

Chavezek irrati programa amaitu zain daudenetako batzuek.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 119. orr.

Garai bateko telebista programa jasanezin hartakoak ematen zenuten.     «Bizia lo», 2003 - 118. orr.

Urteroko abonu-programarekin batean esku-paper bat eman ohi digute Euskadiko Orkestrakoek.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 126. orr.

Zarauzko Euskal Jaien esku-programa, 1925.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 79. orr.

Esku-programak dioenez, giza ahotsaren antzeko tesitura omen du biolontxeloak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 147. orr.

11 konputagailu bati edo makina automatiko bati kalkukuak egiteko edo eginkizunak betetzeko ematen zaizkion agindu kodetuen multzoa.

Ordenagailuko programa bat bezalakoa, behin betiko konfigura dezakezun horietakoa.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 168. orr.

Ordenadoreko programa automatiko bat, duela bost urte EEBBetan erosia.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 10. orr.

Programa informatikoek, 800 konputagailu erabiliz, elkartzen dituzte ondoren zatiki guztiak modu automatiko batean muturrak bat egiten duten bakoitzean.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 90. orr.

Konputagailu eta programa konplexuak erabiliz 25.498 gene aurkitu dituzte landare honetan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 94. orr.

Habe erakundeak eskainitako Hezinet programa informatikoa eta bertzeleko programa didaktikoak.  Herria   2003-10-23

Microsoftek ez du nahi formatu hori irakurtzeko gai den programa librerik, eta edozer egingo du hori eragozteko.  Berria - Gaiak   2004-04-30

Ertzaintzak hamar lagun auzipetu ditu, ustez programa piratak saltzeagatik.  Berria - Euskal Herria   2004-10-17

12 (hitz elkartuetan)

Bizitza..., bizitza ordenagailu-programa bat baino ez zen.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 15. orr.

13 irud/hed

Azkenik, azpimarratu nahi dute genotipoaren eta fenotipoaren arteko erlazioa ez dagoela programa batek determinaturik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 290. orr.

Nolatan ez ziren gai izan semearentzat hilezkortasun programa genetiko bat ordaintzeko.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 109. orr.

14 azpi-programa ik azpi.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

aberasteko programa (9); aurre egiteko programa (4); bere programa nuklearra (7); bertso programa (4); doktorego programa (6)

egitarau edo programa (5); egiteko programa (11); ekintza programa (6); errehabilitazio programa (4); euskalduntzeko programa (4); gobernu programa (5); gure programa (11); hauteskunde programa (23); hezkuntza programa (6)

ikerketa programa (8); iranen programa (15); iranen programa nuklearra (6); iranen programa nuklearraren (4); irango programa (23); irango programa nuklearraren (10); izeneko programa (10); media player programa (4); nazioarteko programa (5)

ordenagailu programa (4)

programa aberatsa (4); programa abian jarri (4); programa abiatu (4); programa arduradunak (7); programa aurkeztu (16); programa aurkeztu zuen (8); programa berezi (6); programa berezi bat (5); programa bereziak (12); programa berri (10); programa berri bat (4); programa berria (4); programa berriak (7)

programa informatiko (4); programa informatikoen (4); programa izan (4); programa jarri (10); programa nuklear (7); programa nuklearra (65); programa nuklearrak (20); programa nuklearrarekin (6); programa nuklearraren (30); programa nuklearraren auzia (7); programa nuklearraren inguruan (4); programa nuklearrari (14); programa nuklearrari buruz (4); programa nuklearrari buruzko (5); programa nuklearraz (5); programa nuklearren (4)

programa osoa (6); programa pilotua (5); programa politiko (6); programa politikoa (10); programa prestatu (5); programa prestatu du (4); programa sortu (5); programa sozialak (5)

programa zabala (5)

teheranen programa (9); teheranen programa nuklearra (4); telebista programa (10); telebistako programa (12); uranioa aberasteko programa (8); zuzendutako programa (4)

beren programak (5); elikagai programak (7); elikagaien munduko programak (6); elikagaien programak (4); euren programak (6); garapenerako programak (5); hauteskunde programak (5); hezkuntza programak (4); izeneko programak (4); munduko elikagai programak (6); munduko elikagaien programak (4); munduko programak (7)

saihesteko programak (4); segurtasun programak (4)

errehabilitazio programako (11); hies programako (4); programako arduraduna (4)

gobernu programan (4); gure programan (5); hauteskunde programan (10); programan parte hartzen (4); programan sartu (7)

bere programaren (8); elikagai programaren (4); gure programaren (6); hauteskunde programaren (8); irale programaren (5); munduko elikagai programaren (4)

programaren arabera (8); programaren ardatz (4); programaren arduradunek (4); programaren barnean (8); programaren barruan (25); programaren berri (6); programaren bidez (6); programaren bitartez (4); programaren helburua (4); programaren ildo nagusiak (5); programaren inguruan (4); programaren inguruko (4); programaren oinarria (4); programaren xedea (5)

programari buruz (4); programari esker (7)

programatik kanpo (4)

programei esker (4)

programen bidez (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus