Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

egitarau 1 iz ospakizun edo ikuskari bateko zatiak aditzera ematen dituen izkribua; programa.

Donibaneko besten egitaraua.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 226. orr.

Musika Hambostaldiko Ziklo Garaikideko egitaraua.  Berria - Kultura   2004-08-17

Bertsolariek, antzerki emanaldiak, umeentzako jokoek, erakusketek eta Oreka TX, Gatibu eta Barricada taldeen musika emanaldiak osatuko dute egitaraua.  Berria - Harian   2005-10-29

Zuzendaria: Juanjo Mena. Egitaraua: Ramon Lazkano, Haydn eta Beethovenen obra bana.  Berria - Kultura   2004-05-30

Egitaraua: Beethoven, Copland, Holst.  Berria - Kultura   2004-05-15

Egitarauan: goizeko 9etan, Plaza-Etxeberria etxaldearen bisita; 10etan, biltzar nagusia Herriko-Etxean, Roger Gamoy auzapezaren ongi-etorriarekin; 11etan, Maryse Cachenaut laborarisaren mintzaldia, laborantzaren bilakaeraz; eguerditan, bazkaria Elizaldea ostatuan, "Basaburu" taldearen ekoizpenekin.  Herria   2002-11-28

Egitarauan: nekazaritza ekologikoaz hitzaldi, artisauen erakusketa, ardi ile-moxte xapelgoa, artzain xakur xapelketa, Irunberriko arroilan gaindi ibilaldi, arno ekologikoaren jastatze, dantza eta abar.  Herria   2003-05-08

Inaugurazio festarako, On Camillok egitarau polita prestatu zuen: abesbatzaren kantaldia, atletismo lehiaketak eta futbol partida.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 147. orr.

Gisa honetako hitzaldiak, bestalde, herriko festen egitarauaren barruan joan ohi ziren, jendearen erakargarri.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 177. orr.

-Festibalaren egitaraua finkatu duzu?  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 182. orr.

Egitaraua goizeko hamarretan abiatuko da, Mauleko Herriko Etxean.  Berria - Harian   2005-05-14

Harrituta zegoela egitarauan ez zegoelako sartuta eraztun jokorik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 149. orr.

Poesia, ardoa eta biolinak izango direla dio egitarauak.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 47. orr.

Afari aurretxorako programatutako emanaldirako egitaraua, zehatzago esanda.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 195. orr.

Komunikazioak; urteko bazkaria, 1932ko kuota, martxoko txangoen egitaraua; bestelako gaiak; kide berriak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 261. orr.

Han-hemen bilatuz, egitaraurik gabe, txoriburu batek bezala jokatua zen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 351. orr.

Nahi ote dute nik ikasketen egitaraua finkatzea?  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 134. orr.

Etzidamu egitaraua errepikatuko dute.  Berria - Kultura   2004-04-29

Harreman sexuala -hoberenera jota ere halabeharrez- zinema-dantza-merienda egitarauan sartzen zelako onartzen zuten.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 94. orr.

Eguneroko egitaraua zereginez beterik, lana edo ikasketak, aisialdiak, leku batetik bestera mugitzea, etxetik lantokira, lantokitik etxera, bazkaltzera joan, berritz jin, hau ikusi, hura ikusi, berriak hartu, erosketak egin, janaria prestatu...  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 57. orr.

Egitarauko 26 film laburretatik bakarra izango da euskaraz jarraitzeko moduan.  Berria - Kultura   2004-08-20

Ponentziez gainera, egitarautik kanpo 5-10 minutu iraungo duten 20 komunikazio irakurriko dira.  Berria - Euskal Herria   2004-11-07

Zer da, Frantziako erresuman, hautetsien egitaraua?  Herria   2004-02-26

Egitaraua urratsez urrats beteta eta kalterik gabe lurreratu zen igandean Stardust zundak espaziotik askaturiko kapsula.  Berria - Gaiak   2006-01-17

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Aurtengo festen egitarau ofizialak dioenaren kontra, Gargantua ez dago han. Egitarau ofizialaren ondoan, estaturik gabeko herrien ordezkariek zein hizkuntza gutxituen alde diharduten elkarte eta egiturek egitarau osagarria prestatu dute.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 42. orr.

Mahai izkinan jarri nintzen, Xiberoko Botzako iluneko egitarau musikala entzuten.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 180. orr.

Gazte orkestretan musikari oso handiak daude eta horiekin egitarau originalak eta berritzaileak prestatzea da egun benetan interesgarriena, egitarau ezagunak egin beharrean.  Berria - Kultura   2004-08-31

Egitarau mamitsua dakar aurtengo jazzaldiak.  Berria - Kultura   2004-03-25

Gogoan harturik Frantzian 2000 urtea handikiro ospatzen dihardutela, egitarau berezi baten bidez hain zuzen, ez nengoke lar oker aristokrata aireko emakume gaztea ekimen horren arduradunetakoa dela esango banu.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 67. orr.

Egitarau «trinkoa» eta «askotarikoa» izango dute aurtengo Eibarko Antzerki Topaketek.  Berria - Kultura   2004-02-22

Hitzetan ez, baina egitekoaren egitarau zehatza soakoetan iltzatua zuten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 188. orr.

Hala ere, ez du beti egitarau osoa betetzen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 75. orr.

Aurtengo egitarauan Murderball filma nabarmentzen da.  Berria - Kultura   2006-03-22

Dena den, aurkeztutako egitaraua ez da behin betikoa.  Berria - Kultura   2006-03-18

Betiko egitarau ezaguna.     «Bizia lo», 2003 - 120. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Telebistetako egitarau muntatzaileek ontsa dakite estresak gatibatu sozietate "kitzikatu" honetan loa gehiengoaren kezka bilakatua dela.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 150. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Herriaren Etxea inauguratzeko ekitaldirako gonbidapena zen, ospakizun egitarauarekin batera.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 156. orr.

Astekari horrek telebista egitarauak nahi lituzke zabaldu Euskal Herri osoan.  Herria   2003-12-18

Bilboko kultur egitaraua osatu nahi dute antolatzaileek MEM 2004 jaialdiarekin, «makro ikuskizunen aurrean alternatiba bat» eskainiz.  Berria - Kultura   2004-11-25

Hurrengo astean, bi gertaerak atera ninduten nire ikasketa-egitarau zorrotzetik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 144. orr.

Ez baita formakuntza egitarau ederragorik eta sanoagorik haurren baitan izpiritu eta bihotz berri baten moldatzea baino.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 53. orr.

Gure entrenamendu-egitarau berriaren parte da hau.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 92. orr.

Galdera esplizituen multzo baten arabera subjektu galdetzailea da, eta informazio egitarau baten arabera subjektu entzulea da.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 62. orr.

Nagusiaren eta sindikatuen artean hitzartu likidatze egitarauaren arabera hogeita lau hilabete bazituen lan baten atzemateko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 196. orr.

Pentsa zitekeen bere bizi-egitaraua diktatu ziola hil aurretik aitak mutil gazteari.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 329. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

da egitarau (3); egitarau aberats (11); egitarau aberats bat (3); egitarau aberats batekin (5); egitarau aberatsa (11); egitarau bat (7); egitarau batean (3); egitarau berezi (3); egitarau eder (5); egitarau eder bat (5); egitarau edo (8); egitarau edo programa (5); egitarau eta (7); egitarau guziz (3); egitarau herrikoia (3); egitarau hori (4); egitarau mamitsua (4); egitarau nagusia (4); egitarau nasaia (5); egitarau ofiziala (3); egitarau oparoa (5); egitarau osagarria (3); egitarau oso (4); egitarau osoa (8); egitarau zabala (18); egitarau zabala prestatu (8); egitarau zehatza (3); egitarau zinez (3); eta egitarau (5); zuen egitarau (3); zuten egitarau (3)

antolatzaileek egitaraua (3); aurtengo egitaraua (13); bere egitaraua (5); besten egitaraua (5); da egitaraua (7); den egitaraua (5); du egitaraua (8); duen egitaraua (7); duen egitaraua aurkeztu (3); dute egitaraua (8)

egitaraua abian (3); egitaraua apirilak (4); egitaraua aurkeztu (7); egitaraua aurkeztuko (3); egitaraua betetzeko (3); egitaraua bihar (5); egitaraua da (3); egitaraua ekainak (3); egitaraua ekainaren (3); egitaraua ere (6); egitaraua eskainiko (4); egitaraua eskainiko du (3); egitaraua eta (4); egitaraua ez (3); egitaraua gaur (12); egitaraua goizeko (4); egitaraua hauxe (6); egitaraua hauxe izanen (4); egitaraua irailak (5); egitaraua maiatzak (4); egitaraua maiatzaren (4); egitaraua martxoak (3); egitaraua osatzeko (4); egitaraua osatzen (4); egitaraua prestatu (8); egitaraua prestatu du (3); egitaraua prestatu dute (4); egitaraua uztailak (5); egitaraua xeheki (3)

egun horren egitaraua (3); egun hortako egitaraua (3); egun osoko egitaraua (3); egunaren egitaraua (10); egunen egitaraua (3); eta egitaraua (8); gaurko egitaraua (10); hautetsien egitaraua (3); hemen egitaraua (5); hona egunaren egitaraua (4); horren egitaraua (5); hortako egitaraua (4); huna egitaraua (26); huntako egitaraua (4); igandeko egitaraua (6); ikus egitaraua (7); jaialdiaren egitaraua (3); jardunaldien egitaraua (3); lan egitaraua (3); musika egitaraua (4); osatuko dute egitaraua (3); osaturiko egitaraua (3); osatzen dute egitaraua (3); osoko egitaraua (3); z egitaraua (73); z egitaraua bihar (3); z egitaraua ekainak (3); z egitaraua gaur (9); z egitaraua irailak (5); z egitaraua maiatzak (4); z gaurko egitaraua (6); zabalduko du egitaraua (5); zuten egitaraua (3)

atzoko egitarauan (3); aurtengo egitarauan (7); beren egitarauan (3); da egitarauan (3); dira egitarauan (5); ditu egitarauak (3); ditu egitarauan (4); dituzte egitarauan (3); du egitarauan (4); egitarauak ere (3); egitarauan donapaleun (3); egitarauan donapaleun txomin (3); egitarauan ere (6); egitarauan eta (4); egitarauan sartzen (3); eta egitarauan (3); gaurko egitarauan (5); ostegunak egitarauan (4); ostegunak egitarauan donapaleun (3); otsail ostegunak egitarauan (4)

aste nagusiko egitarauaren (3); aurtengo egitarauaren (4); egitarauaren arabera (5); egitarauaren aurkezpenean (3); egitarauaren barne (3); egitarauaren barnean (3); egitarauaren barruan (42); egitarauaren berri (3); egitarauaren xehetasunak (3); egitarauari amaiera (3); egitarautik kanpo (3); eta egitarauaren (6); eta egitarauko (3); holako egitarauarekin (3); nagusiko egitarauaren (3); zubiak egitarauaren (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus