Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ongi iruditzen al zaizu ni gogor hartzea, zeure eskuen lana mesprezatu eta gaiztoen egitamua ederrestea? Elizen arteko biblia Jb 10,3
Zientzia-ikerkuntzaren garrantzia aitortuz, ikerkuntza-ordezkaritza bat sortu zuen, hainbat urtetarako egitamu baten arabera gehituz zihoan aurrekontu batekin. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 26. orr.
Estatu Batuetan martxan jarri zen egitamu baten barruan, hainbat milaka pertsonak esterilizatu zituzten, "buru-motel"tzat jota. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 155. orr.
Jaurlaritzaren dekretuak, bestalde, Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa Arautzeko Egitamuaren barruan oraindino indarrean diren hainbat arau urratzen dituela azaldu du Terceñok. Berria - Euskal Herria 2004-03-03
Atzerakako neure bidaia-egitamu ezkutuan, beste helbururen batzuk banituen. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 95. orr.
Badira hainbat mila urte posible dela hautespen-egitamu bat martxan jartzea gizakien artean, eta pekindar txakurrak eta artzanor alemanak edo daniarrak eta bassetak bezain leinu beren artean desberdinak sortzea. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 151. orr.