Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gabon esateko orduko besarkada ematerakoan ikusi zuen gure aita ilehoriaren izterretan gora zebilela eskuekin ilehoria azpi horretan nola zegoen jakin nahian. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 129. orr.
Eta gero azpi horren azpian. Txillardegi «Putzu», 1999 - 330. orr.
Plateren eta azpilen artean, paper puska urdinez egindako azpi baten gainean botata, foie-gras ontziak eta kolore aldakorreko atun eta sardina latak ageri ziren, bai eta saltsak, boilur kontserbak, barazki beratuez egindako ongailuak ere, botila lepamotz aho-zabal batzuetan sarturik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 63. orr.
Abiatzean bide bazterreko legarrak Dodge-aren azpiak jo ditu. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 44. orr.
Txorrotadaren azpian sartu-irtena egin eta segituan txizerrekatxo horixka botatzen hasi zen. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 94. orr.
Eta hauspoaren mugimenduek ez gastatzeko, beste zapi bat soinuaren azpitik. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 27. orr.
Zure itxura ikusita, esango nuke auto azpian ibili zarela. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 131. orr.
Ohean kiribilduta eta tapakiekin burua eta guzti estalita, linterna elektriko bat ateratzen nuen koltxoiaren azpitik eta gero irakurtzeari eta irakurtzeari eta irakurtzeari ekiten nion atseginez. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 85. orr.
Erradiazioaren eta beroaren poderioz dena salda bizia bilakaturik, lurrintzen hasi zen, bakterio frangok, lur azpian gorderik, bizirauten zuten bitartean. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 28. orr.
Ez daramagu pijamarik ez bestelako arroparik, biluzik nago izaren azpian. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 83. orr.
Arratsaldeko ikasgaiak haginaren azpian hartzen ditut beti. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 100. orr.
-Ez duk jendea azpian hartu behar -esan zuen, gurdi gainetik jauzi egiten zuela. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 18. orr.
-Batzuek diotenez, Luthek paktu bat egin omen zuen Azpimunduarekin, eta geroztik bere izpiritua han azpian bizi da, bere gorputza lur azalean dabilen bitartean. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 27. orr.
Platonentzat, adimenaren gainetik edo azpitik bada zerbait gizakiagan, adimena erabili gabe zerbait ezagutu, gogoratu egiten duena, adibidez. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 28. orr.
Buruzagiek bezala, baten bat behar dute azpian, nor sentituko badira. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 45. orr.
Behean dagoena, behean ez ezik azpian ere bai-baitago jeneralean. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 156. orr.
Kabroi hark azpian hartuta zeukan Garbiñe logelan bertan, eta Amaia txoko batean zegoen negarrez, izterrak odoletan. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 172. orr.
Likido beltza botatzen du erlauntzak azpitik. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 136. orr.
Hankak ireki zituen, azpiak lurrean ozenaraziz. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 25. orr.
Baina Euskal Herrian aspaldi hautsi ditugu muga horiek, eta orain dela urte asko hasi ginen azen azpitik zopak jaten. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 105. orr.
Eta Marlenek azpiak ateratzen dizkio uste zabaldu horri: kapela erostearen ironiaz, Brooken aurreiritzia eraisten du. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 216. orr.
Baina, horrekin batera, ezin zen eztia bildu, ongarria egiteko azpiak atera edo artaldea belaira eraman. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 36. orr.
Gogoratzen naiz ukuiluetako azpiak ateratzen ari ginen goiz batean pazientzia galdu eta maldizio batean hasi zela, gure kide andaluziarrak harrituta uzteko moduan hasi ere, eta nik, giroa arintzearren, ez kexu izateko esan niola, arrosarena bezain ederra zela simaurraren usaina. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 408. orr.
-Baserrian animaliekin kontuz ibili beharra dagoela: gure aitonari behin lau saihets puskatu zizkioan etxeko zezenak, hari azpiak ateratzen ari zela. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 207. orr.
Hermannek, azpiak egiteko pala harturik, ukuiluko simaurretan sartu zuen kirtenaren barreneraino. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 85. orr.
Azpiak egiteko pala lana, eta asketako sarde lanak amaitu ondoren, Eligio, bere jokoko tokia hartu ordez, lasto pila batean etzatera joan zen; ez zen onik sentitzen, eguneko neke guztiengatik agian, eta parean harrapatu zuen ur harengatik guztiagatik. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 158. orr.
Ziur naiz, seme, erretoreak eta hura gure herrira bidali zuten gizonek bazekitela ezingo zizkiotela borroka garbian azpiak jan nire aginpideari. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 329. orr.
Izeberraren aipuak ekarri dit gogora pasadizo hori baina, orain ohartzen naiz, izozmendi bitxia da Itsasondokoa, ezkutuan materia ez baina zulo erraldoia daukana, Chillidaren Tindaya edo Oteizaren asmazio horietako baten antzera azpiak jandakoa, hutsartearen gainean dabilena. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 148. orr.
Sendo eta tente jarraitu zuen nire buru burdinazkoak; ez zegoen han nire sabelaren arrokari azpiak jango zizkion marinel ronik. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 190. orr.
Horiei esker, horien sabelkeriazko egoismoari esker, despotismoa nagusitu eta nazio oso bati azpiak jaten dizkio. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 229. orr.
Azpian naukan larrimin hau guztia kanporatzeko. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 137. orr.
Jariodunak azpian edukitako zernahi ukitzen duena kutsaturik geldituko da arratsera arte. Elizen arteko biblia Lb 15,10
Bat-batean barruan zeuden guztien gainera erori zen etxea, eta [...] gizon errukarri hura bakarrik hil zen, azpian harrapatuta. Berri horrek Lecœur andrea zanpatu zuela zirudien, urre guzti hark azpian harrapatu izan balu bezala. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 330. orr.
Erlijio edo sekta eldarniatu batek harrapatu dituela azpian gure lagun hurkoetarik asko eta asko. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 280. orr.
Besoz beso iristen ziren hara, kaleak gurdien artean zeharkatuz, barrez, azpian harrapatuak izateko beldurrik gabe. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 239. orr.
Hitzek dezaketena, hitzen zorrotza, kamusten baita ideien zapalak, erraztasun eta segurantzia arinak azpian harrapatzen dituelarik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 53. orr.
Orduan logika garbiak harrapatzen gaitu azpian, eta logika garbiaren arabera, zuria ez dena beltza da. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 131. orr.
Urak azpian hartu zuen herria. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 28. orr.
Itun-lagunek kanpora botatzen zaituzte zeure lurraldetik, zurekin bakean zeudenek iruzur egin eta azpian hartzen zaituzte, mahaikide zenituenek tranpa jartzen dizute hankapean. Elizen arteko biblia Ab 1,7
Garaiz hago zaldia azpian hartu eta hemendik ziztuan lekutzeko. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 260. orr.
Azpian hartzen asmatuko dute errusiarrek. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 277. orr.
Musulmanek India azpian hartu zutenean, tenplua desegin eta toki horretan mezkita eraiki omen zuten. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 185. orr.
Arkitrabearen zabalera, azpiko aldetik hartuta, sumoskapoko hipotrakelioaren araberakoa izango da. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1930. orr.
Aroztegia aldiz, bidearen azpiko aldean, errekaren ondoan. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 28. orr.
Basoan aurrera egindako bidea atzera egiteko ez ahal genuen etsi, halako batean, garrasi batzuk entzun genituen bidez azpiko aldetik. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 109. orr.
Ez dakit aitak gaizki begiratu eta azpiko aldean ote zegoen eta Isabelen pisuagatik lehertu ote zen artefaktua, ez dakit, eta ez nuen sekula galdetu. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 39. orr.
Euskal karlismoaren itoketa burutzeko, Madrilek azpitik dena ausarki koipeztaturik, giputx "giri" mordoska bat topatu nuen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 198. orr.
Ez zen oso harritzekoa ere zaletasuna baldin bazeukan behintzat, taberna hartan jokatzen ziren partida onenak, jakina zen dirua zebilela azpitik. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 22. orr.
Pasarte hauetan guztiotan bada azpitik ulertzen den eranskina. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 75. orr.
Denak azpitik dauzka eta ikusi behar da nola! Herria 2004-07-29
Ilusioak, alde batetik, eta egiten genuen hartan sinesteak, bestetik, gainditzen zituen oztopo guztiak, eta Everest bera sokarik gabe ere azpitik goiti igotzeko gai sentitzen ginen. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 52. orr.
Bon, eni, gainetik beheiti heldu den historio hori..., eta azpitik goiti joan ez dena, hori ez dut behinere biziki konprenitu. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 223. orr.
Alditxartu nintzen arte, zotinak erasan baininduen, azpitik gora, alderik alde, sukar bakarti baten gisa. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 155. orr.
Mastekatu egiten zituzten gero, gormant airean, azpitik gora begiratuz. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 29. orr.
Zintzoa zen, neska jatorra; zer esan nahi zuen orduan, aski usteko aire andre fatalaren hark, begi handi haiek, bekoki zuriaren azpian sartuta, artistenak bezala azpitik gora, eskean edo sotil begiratzen zutela; ile leun haiek, bizkar gainerainoko luzeek, zer esan nahi zuten? Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 196. orr.
Ez presiski igotzen doalako, baizik azpitik gora xurgatzen eta lurrintzen doalako baizik. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 330. orr.
Gizonak bere jokoa ezkutatu du sabelaren kontra eta so egin dit azpitik gora. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 54. orr.
Jalgi nintzen sekulan baino minberatsuago, milesker murritz bat erranik azpiz behatzen zidan andereari. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 148. orr.
Ene gaitzerraileek ustez, Errege Jaunak ni begietan hartua ninduela sinestarazteko, azpiz aitzinatu dituzten argudioak baztertu ondoan, iduritzen zait behar ditudala, beste askoren artetik, zenbait arrazoi agertu, uste horren kontrakoa erakuts dezaketenak. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 217. orr.
Egun batean, beso azpian egunkaria eta liburu lodi bat zekarrela itzuli zen aita. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 38. orr.
Gero maleta esku batetik bestera aldatu eta beso azpian jarri zuen bizarreko gauzen poltsa. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 168. orr.
Beso azpian hartu du eta etxera abiatu gara. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 56. orr.
Telebista beso azpian zuela, berarekin joateko esan zidan, eta saltzailearen etxera itzuli ginen; ohetik atera genuen. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 45. orr.
Gizonezko gazte bat azaldu zitzaion zirrituaren barruan, andreari beso azpitik indarrez heldu, eta herrestan eramaten hasi zena kioskorantz. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 14. orr.
Hori ere esku azpitiko tratuetarako aproposa. ETC-literatura, saiakera Ostadarrak lurra ukitzen duen lekua, Edorta Jimenez, Txalaparta, 2018
Zorigaiztokoaren familiak lehenagotik borreroaren patrika esku azpiz berotua baldin bazuen, ogi puska bat klikatzeko denboran iragaten zen ikusgarria. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 94. orr.
Trenbiderik ez dago harribitxizko meatzeetara iristeko, nahiz meatze horiengatik Siberiako alderdi handien lur azpia aberatsagoa izan lur gaina baino. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 40. orr.
Arabako lur-azpiak ez dituela bere sekretu guztiak azaldu. Berria - Kultura 2004-04-08
Bidaia hartan izan ziren lurrikarak [...] eta horiei esker Charles gazteak bere begiez ikusi ahal izan zituen lurrazpiak gora eginda. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 338. orr.
Zeruan, lur gainean, lur azpian eta itsasoan dauden sorkari guztiei. Elizen arteko biblia Ap 5,13
Duela urte batzuk pentsaezinak ziren tokietan ari gara orain bila, bai 2.500 metroko sakoneran itsasoetan zein 6.000 metrora lur azpian. Berria - Gaiak 2006-02-21
Lurrazpian baina azaletik gertu ur poltsak daudela iradoki dute ereduetako batean. Berria - Gaiak 2006-03-11
Lurrazpian ehortzi edo zeruraino igoez gero ere, berak ez ziola huts egingo. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 42. orr.
Mota guztietako bizidunez estali zuen lurgaina, eta lur azpira itzuli behar dute hiltzean. Elizen arteko biblia Si 16,30
Lur azpiko trena hartu eta azkenean hirira joan nintzen. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 57. orr.
Lur azpiko petrolio putzuak aurkitzeko. Berria - Gaiak 2004-05-23
Horiexek dira lurrazpiko etxera sartzeko zazpi ateak. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 88. orr.
Azkar, Tito, sar zaitez nire ohe azpian, mugi! Jon Maia «Riomundo», 2005 - 28. orr.
Lasterka gora joan eta ohe azpira sartu zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 30. orr.
Etxean norbait sartu zela iruditu zitzaidan, eta, jaikirik, armairuetan eta ohe azpian begira aritu nintzen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 26. orr.
Petrushkari, berriz, maleta ohe azpitik ateratzeko agindu zion. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 312. orr.
Gune txiki batzuk baino ez ditu gorputzak batere hilerik gabeak, hala nola oin azpiak eta esku ahurrak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 81. orr.
Brasildarrak oin azpia minberatuta daukalako iragan asteburutik. Berria - Kirola 2004-03-31
Eguzkiak jotzen zuen lekuetan egurrezko lurzorua bero zegoen, haren oin-azpiek sumatu zutenez. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 331. orr.
Zakurrek oin azpietan -horregatik beren urrats hezeak- eta muturrean bakarrik dituzte izerdi guruinak. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 68. orr.
Ez zuten sentitzen lurra oin azpian, ez denboraren joana, ezta beren burua ere. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 45. orr.
Zapal ezazue oin azpian, zatitxo bat ere gera ez dadin! Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 165. orr.
Euren oin azpitik, ibaiak piloteak milikatzen zituen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 404. orr.
Hatz, esku-ahur eta oin azpiko azal sendoa bero-isolatzaile ona da. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 68. orr.
Edozein egunetan lapurrek gure oin-azpiko lurra ere eraman dezakete. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 129. orr.
Gostu guziendako bazen hauta: ardi gasna, xingar azpi, urineko, gibelki, ezti, bixkotxa, Irulegiko arno, bazkal aintzineko, ondoko eta bertze. Herria 2002-07-25
Denetan bilatu bazuten ere, ez zuten xingar azpirik atxeman, ez eta ere lukainkarik, odolkirik. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 42. orr.
Keinka batez, urdeak hil dira aro eztiegia zelarik, batzuetan xingar azpiek ez dute gatza behar bezala hartu. Herria 2003-04-24
Aurten ere hogoita-hamar bat laborari, urde hazteari ari direnak, hor izanen dira xingar azpi eder batzuekin. Herria 2003-04-17
Txiroen beste egoitza trenbideko zubi azpia duzu. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 13. orr.
Erran dautate, Parisen zubi azpi horietan lo egiten dutenek ere berekin badutela [mugikorra], zer gerta ere. Herria 2002-10-24
Horietako askok beren borondatez aukeratu omen zuten kale bazter edo zubi azpietako bizimodua. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 195. orr.
azpi azpian zegoen (4); azpi azpiko (3); azpi azpitik (9); azpi espezieak (5); azpi joko (3); azpi jokoak (3); azpi oharrak (4); baina azpi (3); baionako xingar azpi (3); bi azpi (3); da azpi (3); edo azpi (3); hedabideetako azpi (3)
azpia jan (4); azpia jaten (4)
azpiak ateratzen (3); azpiak jan (4); oin azpiak (3)
oin azpietan (3)
azpiri landaburu (3); zunbeltz larrea azpiri (3)
aho azpiz (4); azpiz ari (3); azpiz ezker (3)