Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pitzatu2 1 iz gainalde bateko ebaki edo haustura. ik pitzadura; arrakala; artesi.

Ezinezkoa zen halako pitzatu izugarri bat behin ikusi eta gero aurpegi hura ahaztea.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 112. orr.

Han eta hemen ikusten da oraindik zuhaitzen bat, eta baita sastraka edota hainbat belar zerrenda ere; baina, guztiarekin, elementu nagusia karaitza da, ebaki eta pitzatuz markatutako harri txuria.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 52. orr.

Mikel Strogoff, aldiz, lurzoruak zaldiaren ferrei eutsi ala ez, arrapaladan zihoan beti inon gelditu gabe, ohol ustelen artean zabaltzen ziren pitzatuen gainetik jauzi eginez.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 216. orr.

Horrenbeste lagunetatik, ez da zaila oroimenaren pitzaturen batetik bat edo beste galdu izana.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 131. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus