Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

artesi 1 iz gauzakietan gertatzen den tarte arrakala edo pitzadura. ik arteka1, arrail.

Kupularen zerusabaian bazen artesi bat, eta tanta batzuk zerizkion handik, tanta hala ere ez urezkoak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 141. orr.

Dagoena pitzatuak dira, pitzadurak, artesiak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 15. orr.

Artesiak zentimetro bateko saltoa zuen, eta 1, 6 zentimetro zen zabal.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 169. orr.

Urtegiko langileak agertutako artesiak porlanez betetzen ari zirela jakinarazi zuten koordinakundeko kideek.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 87. orr.

Artesiz josia zeukan azala.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 93. orr.

Harkaitz-artesi eta arbola-zuloetan egin ohi zituzten beren erresumak erle zuhur maratzek, edozeini doan eskainiz beren lanbide goxoaren labore joria.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 46. orr.

2 irud/hed

Zela hargatik, zela beste zerbaitengatik, senarra urruntzen zihoakiola igartzen zuen Angelak; bien arteko artesia egunetik egunera zabaltzen zihoala.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 181. orr.

Zeremoniaren artesiak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 89. orr.

Dendaren inguruko berri eta nobedade guztiek estali egin baitzituzten Sergio eta Sararen arteko harreman zartatuen arraildurak eta artesia guztiak.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 66. orr.

Nor arduratzen zen oroitzapenak eta disgustuak eta heriotzak eta lezio injustuak burutik ateratzen zizkigutenean, zanga horiek hondarrarekin betetzeaz, ura zirrikituetatik sartu eta azpiraino eror ez zitezen gure buruko artesiak, gure arrazoimena lurperatuz?  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 31. orr.

Artesirik gabeko adorearekin heldu zion euskara gizarteratzeari, euskara duina erabiltzeko bidea erakusteari, euskara ikertzeari... hala jarraitu zuen bizitza osoan.  Berria - Kultura   2006-01-21

3 (buruko ilean)

Ilea beltza zuen pikea bezala, artesia erdian egina, sarri-sarria, bekokia estu laburra, eta bibotea txiki-txikia, gora kiribildua.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 37. orr.

Ubel eta triste jarri zen, eta ilean artesia egiten hasi zen abilezia txalogarriz.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 24. orr.

Ilea gaztaina-kolorea eta sarria zuen, alde batean artesia egina, mugimendu eta ibilera jauzkariak, eta pertsona osasuntsu eta bizkorraren itxura.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 160. orr.

Ile-gogortzailea emana zuen; ileko artesia xuxen-xuxen egina; traje iluna, marra argiz ildaskatua.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 204. orr.

Neskari traba ez egitearren, ardura handiz jantzi zen, eta txistua bota zuen eskuetara ilean artesia egin aurretik.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 58. orr.

Ile beltz distiratsua zuen, erdian artesiaz erdibitua eta kurba luze batean belarrien atzera orraztua.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 265. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus