Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arrakala (ETCn 3.894 agerraldi, horietatik 2.471 azken sei urteetan) 1 iz irekidura, eskuarki sakona eta luzea. ik artesitu; arraildura.

Sigi-saga zeharkatu dugu arrakala bat, eta artean hautemangaitz, etsaien lubakian beherantz jaitsi gara.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 133. orr.

Baziren harrizko lehoi batzuk toki jakin batean, bazen Qaphqa izeneko komunzulo sakratu bat, baziren arrakala batzuk akuedukto hautsez bete batean.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 51. orr.

Tamaina bereko hauts geruza zuten aulki guztien esertokiek, eta kotoi zikinezko bolez, kraka ilunez eta zurda beltz luzeez zeuden beteak sofaren arrakalak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 29. orr.

Txostenetan ageri da erreaktoreko ontziak arrakalak dituela.  Berria - Harian   2005-07-20

Txukun eta garbia gehienetan, baina edozein etxetan gertatzen den gisa, behin konponketa lanak egin ondoren, aldameneko gelan espero ez genituen arrailak eta arrakalak erakutsian uzten dituena.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 37. orr.

Elurrak berdindua zuen haran sakon guztia, arrakalak beterik, bi aintzirak ezabaturik, harkaitz muturrak betegarriz berdindurik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 281. orr.

Izotz zolako arrakalak direla eta 29 kilometroko itzulingurua egin beharko dela, arrakalak edozer irensteko gauza baitira.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 323. orr.

Atea arrakalez eta orbainez beterik zegoen; kanpaiaren katea zabuka zebilen, solte.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 374. orr.

Bakar-bakarrik zegoela ikusirik, gerrian zeraman aiztoa hartu, eta haren punta sartu zuen erretaulako arrakalan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 141. orr.

Argia itzali eta atea itxi aurretik argizko lerro eta puntuak ikusi ditu zoruko arrakaletan.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 73. orr.

Hotsa ateratzen zuen: plas, plas eta gero berriro plas, adreiluen arrakalan sarturik hantxe jira eta punpaka zebilen ereinotz orri baten erdian.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 30. orr.

Galdutako mendizalea onik atera dute, lau metroko arrakala batetik.  Berria - Euskal Herria   2004-01-04

Kraterrak, arrakalak eta dunak ageri dira [Marten].  Berria - Gaiak   2006-04-11

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ezkerreko eta eskuineko burmuin-hemisferioek osatzen dute aurreko garuna edo burmuina; arrakala sakon batek banatzen ditu partzialki bi hemisferioak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 219. orr.

Egun batean arrakala handi batek eragotziko dizue bidea, pitzadura saihesteko ibiltzen hasi eta bandera sobietiko apurtu bat topatuko duzue.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 313. orr.

Labanaren ahoa harrizko paretako arrakala txikiren batean sartzea neukan pentsatua, nire abiapuntua markatzeko.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 101. orr.

Kalezulotik Antiguako portalera ateratzen zen; portale hura malda batetik sigi-sagan errepidera jaisten zen harresiko arrakala estu ilun bat zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 41. orr.

Ezin zen haraino heldu, aurrean arrakala ikaragarri eta beldurgarria baitzegoen harkaitzean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1083. orr.

Lurra eta alboetako horma biak arrakala sakon batek gurutzatzen zituen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 275. orr.

Lurra alde guztietatik arrakalatzen hasi zen, eta arrakala eta putzu sakonetatik ke eta lurrun uholdeak sortzen ziren.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 282. orr.

Haien azpian, neurri gabeko zulo batean, amildegi beldurgarri baten hondoan, Loëche ikusi zuten, etxeek goitik Gemmik ixten eta burutzen duen eta behetik Rodanok zabaltzen duen arrakala erraldoi horretan botatako hondar bikorrak ziruditela.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 277. orr.

Haren masail grisaren arrakala luzeak eta haren aho ertzean hasten zen izur sakonak halako angelu bat osatzen zuten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 339. orr.

3 irud/hed

Inork ezin du determinatu ea zein maila gorenean gelditu beharko den gizatasuna eta ea zein handia den halabeharrez ideiaren eta bere egikaritzaren artean geratuko den arrakala.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 145. orr.

Kontua da gorrotatu egiten duela ordaintzen dion inperioa; eta bi aldeen artean irekitako arrakala morala ezin dela etengabe konpondu merkataritza-tratu baten bidez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 152. orr.

Distira hori iheserako tunel bat da, arrakala bat orainean, bururatzen zaio komedianteari.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 28. orr.

Joxek oraindik ere maite zuela sinistuagatik, denboraren poderioz bikotearengan arrakala galantak sortu zirela onartu behar izaten zion bere buruari.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 182. orr.

Arazo horrek arrakala sakon bat sortu bide dit gogoan, ideien ordenan eta logikan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 324. orr.

Ipurditik ematen karraitu zaio, bere nahikundearen indar guztiaz, esku bat potxotxeko arrakalan sartzen dion bitartean.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 53. orr.

Orduan beltzarana bizkarra ferekatzen hasi zaio; makurrarazi du haren gorputz atzealdea begi bistan izateko, arrakala igurtzi dio eta hatz bat zuloan sartzen saiatu da.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 48. orr.

Azaltzeko zailak izan arren nolabait desobedientzia garaile bat adierazten zuten espresioetan, horrekin -hala iritzi nion- lortu balute legez zerbait aldatzea, arrakala bat egitea, kalte egitea ezarritako ordenari, egunerokotasunaren berdintasunari.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 219. orr.

Edonola ere, toki arriskutsu honetatik, Patuaren Arrakala honetatik, ez dakit horrela deitzen den, apur bat urrun gaitezke.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 282. orr.

4 arrakala digital (corpusean ez dago; ETCn 48 agerraldi; horietatik 29 azken sei urteetan)

Arrakala digitala terminoaren erabilera pasa den mendeko 90ko hamarkadaren erdialdean AEBetan hasi zen Bill Clinton Clinton Administrazioan (1997-2001), teknologia berrien hedapenean teknologietara sartu aurreko aldea aipatuz, "konektatuak" eta "ez konektatuak" zirenei aipamen eginez.  ETC-entziklopedia   Arrakala digital, Wikipedia

2020rako arrakala digitala murriztea agindu zuen NBEk.  ETC-prentsa   Berria, 2016-09-27

Bigarren arrakala digitala gerta daiteke, emakumeekin.  ETC-prentsa   Berria, 2017-03-07

Arrakala asko ditu barnean arrakala digitalak.  ETC-prentsa   Berria, 2017-08-16

Larrea ere bat dator teknologia alor guztietara zabaltzearekin: Arrakala digitala eragotzi behar dugu.  ETC-prentsa   Berria, 2018-04-01

Arrakala digitalean daudenak abandonatu gabe, garai berrietara egokitu, eta ez diogu inori huts egin behar.  ETC-prentsa   Berria, 2018-04-25

Saltoki ertain eta txikien kalterako izaten den arrakala digitala ere murriztu egin beharko litzateke, eta baita sektorearen gaineko zerga sistema berrikusi ere.  ETC-prentsa   Berria, 2018-09-12

Ezin da zuzenean estrapolatu, baina han ohartu dira arazorik handiena ez dela adineko jendeak izan dezakeen arrakala digitala, baizik eta hizkuntza teknikoa.  ETC-prentsa   Berria, 2019-12-11

Arrakala digitalaren ondorioa da hori. ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2018-07-27

5 genero arrakala (corpusean ez dago; ETCn 82 agerraldi; horietatik 69 azken sei urteetan)

Kultur diziplinetan dagoen genero arrakala aztergai .  ETC-prentsa   Berria, 2019-12-01

Baina aldarrikapen zerrenda luzea daukate oraindik esku artean: KPI bidezko gaurkotzea, gutxieneko 1.080 euroko pentsioa, iraunkortasun faktorea desegitea, gutxieneko 1.200 euroko soldata, genero arrakala desagertzea pentsioetan eta soldatetan, pentsio sistema publiko propioa sortzea...  ETC-prentsa   Berria, 2019-01-12

Donostian, Gasteizen eta Iruñean ere elkartu ziren pentsiodunak, urtebetez egindako aldarrikapenak errepikatzeko: hala nola KPIaren araberako eguneraketa, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa, sistema propioa, eta genero arrakala ezabatzea.  ETC-prentsa   Berria, 2019-01-15

Euskal Herrian geroz eta gehiago dira DJ lanetan aritzen diren emakumeak, nahiz eta oraindik genero arrakala handia izan.  ETC-prentsa   Berria, 2016-05-05

Esparru zehatz horretan genero arrakala hagitz nabarmena da: gizon bakoitzeko hiru emakume daude depresioak jota.  ETC-prentsa   Nafarroako Hitza, 2019-06-07

Bestalde, esparru digitalean dagoen "genero arrakala" murriztera ere bideratuta daude ikasketa horiek.  ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2019-07-19

Lehenik eta behin, langabezi tasen eboluzioari erreparatu diogu: tasek erakusten digute 2008 urtea arte emakumeen langabezi tasak altuagoak zirela gizonen tasekin alderatuta eta 1993-2003 urte bitartean tasen arteko genero-arrakala altua zela.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Ikergazte-2017. Gizarte-zientziak eta Zuzenbidea, Askoren artean, UEU, 2017

Genero arrakala edo eten digitala interneterako sarbide zein erabilera mailan gizonen eta emakumeen arteko aldea da.  ETC-entziklopedia   Genero arrakala digital, Wikipedia

Esparru akademikotik genero-arrakala ikusarazteko konpromisoa duen emakumea da, bereziki euskal publizitatean edo zineman, non oro har, zinemagintzan emakumezko zuzendari gutxi ikusten jarraitzen dugun. ETC-entziklopedia   Pilar Rodríguez Pérez, Wikipedia

6 genero arrakala digital (corpusean ez dago; ETCn 10 agerraldi)

Hirugarren genero arrakala digitalak teknologia digitalen eta interneten erabilera aurreratuarekin du zerikusia.  ETC-entziklopedia   Genero arrakala digital, Wikipedia

Genero arrakala digitalaren egituraketan bat egiten du, halaber, YouTubek, ikerketak jasotzen duenez. ETC-prentsa   Berria, 2019-11-28

7 sexu arrakala (corpusean ez dago; ETCn 7 agerraldi)

Txostenean, azpimarratu dute lotura zuzena dagoela herrialde bateko sexu arrakalaren eta garapen ekonomikoaren artean.  ETC-prentsa   Berria, 2015-12-02

Soldaten sexu arrakala publiko egin beharko dute Erresuma Batuan .  ETC-prentsa   Berria, 2018-01-20

Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko antzerkiaren, dantzaren, musikaren eta literaturaren alorretako sexu arrakala aztertzen duen diagnostiko bat argitaratu du Eusko Jaurlaritzak.  ETC-prentsa   Berria, 2019-09-18

Sexu arrakala sakondu egin da, langabezia batez ere gizonezkoen artean ari baita murrizten .  ETC-prentsa   Berria, 2019-07-03

Elkarrizketatuek Eustaten datuak aipatuta sexu arrakala zegoela aipatu dute, baina INEren datuek hori azaltzen ez zutenez, erreportaje honetan ez dira kontuan hartu.  ETC-prentsa   Berria, 2019-09-29

8 soldata arrakala (corpusean ez dago; ETCn 352 agerraldi; horietatik 346 azken sei urteetan)

Ontzat ematen da bertso munduan ez dela soldata arrakalarik existitzen, baina interesgarria litzateke aztertzea nola banatzen diren sosak bertso saioetan.  ETC-literatura, saiakera   Kontrako eztarritik, Uxue Alberdi, Susa, 2019

Pribilegio horiek materialak zein immaterialak dira: maiz aipatzen da, esaterako, gizonen eta emakumeen arteko soldata arrakala, hau da, emakumeek gizonek baino ia laurden bat gutxiago kobratzen dutela batez beste.  ETC-literatura, saiakera   Nik sinesten dizut, Samara Velte, Jakin / Berria / Elkar, 2019

Europar Batasuneko soldata arrakala handienetakoa da, Batasuneko batez bestekoa %17koa baita.  ETC-prentsa   Argia, 2010-03-14

Edozein arazo konpontzeko errezeta da, baita lan merkatuan emakumeen eta gizonen artean dagoen soldata arrakala ezabatzeko ere.  ETC-prentsa   Berria, 2015-12-02

Soldata arrakalen amaiera ekoizpena egiturazko erreformekin indartuta iritsi behar dela deritzo.  ETC-prentsa   Berria, 2016-07-08

Gure azalean pairatzen dugu ezegonkortasuna, lanaldi partzial inposatuak, soldata arrakala, sexu jazarpena...  ETC-prentsa   Berria, 2016-03-04

Horren adibide, emakume eta gizonen arteko soldata arrakala, batez beste %25-30 ingurukoa dena.  ETC-prentsa   Berria, 2016-06-17

Danimarkako selekzioko jokalariek grebara jo behar izan dute gizonekiko soldata arrakala hautsi eta eskubide berdintasuna aldarrikatzeko.  ETC-prentsa   Berria, 2017-09-26

LABek politika feministak eskatu ditu, %33,6ko soldata arrakala kentzeko.  ETC-prentsa   Berria, 2017-02-21

Soldata arrakala, handia izanagatik, txikiagoa da EB Europako Batasunekoa baino.  ETC-prentsa   Berria, 2017-06-29

Soldata arrakala txikitzeko plan bat aurkeztu du EBk, aurrerapauso faltagatik.  ETC-prentsa   Berria, 2017-11-21

UGT-Euskadi sindikatuko idazkari nagusi Raul Arzak gaur argituko du Eusko Jaurlaritzak bultzatu eta babestutako Elkarrizketa Sozialerako Mahaia eta Soldata Arrakalaren Mahaiak utziko ote dituen.  ETC-prentsa   Berria, 2018-04-24

CCOOk ez bezala, UGTk ez du utziko generoen arteko soldata arrakala aztertzen ari den mahaia.  ETC-prentsa   Berria, 2018-04-25

Zuzenean zerbitzuko langileei ezarritako erabakia planean xehatutako bi helbururen kontra doa, sindikatuen arabera: kontziliazio erantzukidearen aurka, eta soldata arrakala gutxitzearen aurka. ETC-prentsa   Berria, 2018-06-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arrakala bat (6); arrakala batetik (3); arrakala sakon (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus