Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Dagoena pitzatuak dira, pitzadurak, artesiak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 15. orr.
Aitak zoruko estalki plastikoa altxatu, eta zementuaren pitzadurak zerrenda itsasgarri zabal eta sendo batez estali zituen. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 23. orr.
Glaziarretako pitzadurak: berdeak, garagardo-botilen beiraren antzera. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 296. orr.
Meniskoan pitzadura bat du. Berria - Kirola 2006-02-18
Hondoratu zenean ontziak pitzadura bat -bost metro luze, bi metro zabal- zuen alde batean. Berria - Gaiak 2006-02-02
Gai hauskorra da beira, pitzadura bat egiten bazaio (gainazalean kolpe bat emanda, adibidez) berehalaxe hedatzen baita arrakala. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 23. orr.
Pitzadura bat ere egin zuen garezurrean. Berria - Kirola 2004-04-14
-Denok dakizue, jakin beharko luketenek izan ezik, elizako dorrean pitzadura arriskugarri bat agertu dela. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 76. orr.
Etxeari goitik beherainoko pitzadura handia azaldu zitzaion, eta une batetik bestera erortzeko zorian zegoen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 785. orr.
Koordinakundeak 2004ko ekainean salatu zuen urtegia betetzen hasi zirenetik "horma nagusian pitzadura gehiago" atera zirela. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 87. orr.
Lerroak eta pitzadurak ikus zitezkeen harkaitzetan. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 199. orr.
Ile pixka bat lortu zuen, eta ilunabarrean pitzadura barruan jarri zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 785. orr.
Bigarren hormaren inguruan aurkitutako pitzadura 20 zentimetro luze zen. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 168. orr.
Horretantxe du bere boterearen pitzadura bakarra, eta horrexek bihurtzen du jauntxo ikaragarria gizaki haragizko eta, aldez, bera ere biktima. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 15. orr.
Mc Quaidek akordioa lortzeko deia egiten du: «Haustura dago, baina pitzadura ixteko borondatea daukagu». Berria - Kirola 2006-01-04
Nahiago dute itsuak izan sistema zaharrari egiten ari zaizkion pitzadura, zirrikitu eta itoginen aurrean. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 168. orr.
Stéphane Mallarmé poetak aipatzen du badela pitzadura bat hitzaren eta haren erreferentzia den gauzaren artean. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 172. orr.
Hizkuntzaren bihotz-bihotzeko huts horren kontzientziak pitzadura bat ireki du haren esanahian, munduaren betetasunarekin hizkuntzak duen loturan. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 173. orr.
Hutsunearen pitzadurak sortzen zuen mesfidantza ezin gainditu. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 41. orr.
Do ut des jokabidearen logika pitzadurarik gabea da. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 91. orr.
Heroismoa, argitasuna, gizatasuna, bihotz-zabaltasuna, pitzadurarik gabeko elkartasuna, hona hemen maitaleak bere maitatuaren oinetan jarri beharko dituen tituluak. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 219. orr.
Higanotak, ordea, pitzadurarik gabeko prestutasun batez jokatzen du. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 42. orr.
pitzadura agertu (4); pitzadura gehiago agertu (3); pitzadura handi (5); pitzadura handi bat (3); pitzadura handia (5); pitzadura handitu (3)
pitzadurak agertu (4); pitzadurak eragin (3)