Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Osoki asmatu duzu. Txillardegi «Putzu», 1999 - 211. orr.
Suak osoki erre du Apeztegia. Herria 2005-04-28
Biok genekien ez zela berriro osoki sendatuko, aurrerantzean bizitzan ongi moldatu arren, iragan hura beti egongo zela berarekin. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 333. orr.
Urte bat ez du menturaz aski izanen euskarazko egunkari berriak bost milioi euroko kapitalaren osoki eskuratzeko. Herria 2003-06-05
Urte bat ez du menturaz aski izanen euskarazko egunkari berriak bost milioi euroko kapitalaren osoki eskuratzeko. Herria 2003-06-05
Hautsi-mautsi iduriko erabaki horrek harritu zuen Azpilkueta, zinez uste baitzuen berak hobengabea zeukan gizona, osoki zuriturik aterako zela. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 25. orr.
Munduko bekatuak ezin nehork osoki ikuzi. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 82. orr.
Bere soak osoki kosk egin zion estreinakoz nire begiradaren amuari. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 35. orr.
Mutilekin osoki bat eginda jokatu nahi omen dik Erregek. Txillardegi «Putzu», 1999 - 74. orr.
Garaitua izan nintzen, osoki garaitua, Prévan geldiarazteko edo neure burua defendatzeko hitzik erran ahal izan baino lehen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 278. orr.
Zeren hau sarrera eta eredu bat ematea baita, gero hobeto eta osokiago kontenplatzeko. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 105. orr.
Nola, zein bidetatik eta zer jarreraz lortuko zuen Jainko Jaunari osokiago itsastea, beraren asmo eta nahiaren arabera. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 239. orr.
Tirriatzean eta erresumintzean banatzen den sentsualitate berak obeditzen diola arrazoimenari, batzutan osoki eta bestetan hein batean. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 76. orr.
Konturatzen ote gara nola eta zergatik aldatu den osoki, urte guti barne, euskaldun gaztearen estereotipoa? Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 138. orr.
Nork ere bere Herria osoki maite baitu, hunek bakarrik maita lezake mundu osoa! Herria 2004-11-25
Hari nagokio osoki. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 402. orr.
Israelgo juduen alderdia hartua du amerikano Bushek kasik osoki. Herria 2003-05-29
Gaia osoki ederki erabilia izan da baina ororen buru nehor ez zagon prest abentura horren segitzera. Herria 2005-12-15
Katolikoak dira menturaz beren katolikotasunaren barnean hertsiegiak, beren Elizaren unibertsaltasunean osoki arrotz egonak. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 9. orr.
Nagusi agertu dira osoki nagusi. Herria 2004-12-02
Adiskideak Mai aipatua zidan, baina nitaz osoki segur agertzeko elementu anitz eskas zitzaizkidan. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 92. orr.
Nondik nola jakin hori, osoki segur izateko gisan? Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 139. orr.
Bide hori harturik jeneralari beti osoki leial egon zirenetan azkenetarik ginuen Olivier Guichard. Herria 2004-01-29
Gela erdian emakume bat agertu zitzaien, zutik eta osoki larru gorrian. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 280. orr.
Erran dautzut segurki konfidantzaz sendi dutala hemen zuekin ene burua, osoki konfidantzaz... Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 123. orr.
Osoki batuaz idazten dut, baina ez batuera zentralean. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 145. orr.
Baina unibertsaltasunak aurpegi osoki positiboa duen bitartean [...] progresoak jada garai honetan Unamuno-rentzat zentzu anbiguoa dizu, negatiboa ez denean. Xalbador osoki fededuna zen. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 118. orr.
Prefetaren erabakia osoki politikoa da. Berria - Harian 2005-07-27
Bai, adiskidea, nirea da, osoki nirea. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 405. orr.
-Hau ez duk osoki hire gustukoa. Txillardegi «Putzu», 1999 - 354. orr.
Emazte ohiak -zuzendu nion, nahiz eta datua, zorrozki begiratuta, osoki egiazkoa ez izan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 235. orr.
Zure erabakia, bene-benetan, txalogarria da osoki. Txillardegi «Putzu», 1999 - 63. orr.
Ezen ekintza hauek deitzen ahal badira ere partez borondatezkoak, basaberenak bezala, ez dira osoki horrelakoak. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 89. orr.
Oso-osoki fabrikatu egin duten dosier batean oinarrituta akusatu dute. Berria - Harian 2006-04-13
Esan dezakegu, beraz, orden honetako erregelak ezegonkorrak direla, eta lege sinkronikoaren definizioaren barnean oso-osoki sartzen direla. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 199. orr.
Ni barruan nengoenean estreinatutako Ertzaintzaz Lorenzok idatzi dituenak neure egiten ditut oso-osoki. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 117. orr.
eliza osoki betea (3); meza osoki euskaraz (3)
osoki agertzeko (3); osoki ahantziak (3); osoki aldatu (10); osoki aldatu dela (3); osoki aldatzen (4); osoki argitu (4); osoki atxikia (4); osoki atxikiak (3); osoki bere gain (6); osoki beregain (3); osoki beren gain (4); osoki berritu (5); osoki berritua (6); osoki berritua izan (4); osoki bete (17); osoki betea (6); osoki betetzen (6); osoki determinatua (3); osoki determinatzen (3)
osoki egin (3); osoki egiten (4); osoki emana (10); osoki erre (5); osoki euskaraz (35); osoki fededuna (3); osoki fida (3); osoki hartua (7); osoki herritar (4); osoki jakin (3); osoki suntsitu (5); osoki suntsituak (6)