Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

osorik 1 adlag ezer falta ez zaiola, erabat.

Erabat debekaturik dago [...] zatika edo osorik obra hau birsortzea edozein bitartekoz edo prozeduraz, erreprografia eta trataera informatikoa barne direla.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 6. orr.

Beste espezieentzat, itxirik dago, partez edo osorik, mundu hori.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 178. orr.

Gortinak ez zuen gelako leihoa osorik hartzen, eta agerian geratzen zen tartean bi txori pausatu ziren.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 190. orr.

Ez zen egia aurreko milioi erdia osorik gastatua nuela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 114. orr.

Egoitzan doako apopilo izaten jarraitzen badut, irabazten dudan dirua osorik bidali ahal izango zioat andreari.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 60. orr.

Kargadorea osorik dauka.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 63. orr.

Ez du nirekin plazer osorik ezagutu.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 167. orr.

Ezin dugu perpaus bat osorik ulertu maila guztietan jasotzen duen analisia ezagutu gabe.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 123. orr.

Madame Lil ez zen osorik erantzi.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 45. orr.

"Zineko izarrak garaile greban", zioen izenburuak; artikulua osorik irakurri nuen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 193. orr.

Nire ustea osorik egiaztatu zen hurrengo egunean, aitak, labea husterakoan, estilografikoa finkatzeko klipa errautsetan aurkitu zuenean.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 157. orr.

2 hautsi edo puskatu gabe.

Pitzatua egotea ez da hautsia egotea; pitzatua egotea ez da osorik egotea ere.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 15. orr.

Nire bihotza ere pusketaz osatua dagoelako, eta osorik mantentzeko hutsune guztiak beteta izan nahi ditudalako.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 86. orr.

Hezurrik osorik ez geratzeko moduko ordaina, horixe emango diot!  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 192. orr.

Bi besoak osorik atxiki dituk hik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 257. orr.

Gorputz adarrak osorik zituela ziurtatu zuen atzamarrak eta behatzak banaka zenbatuz.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 119. orr.

3 eritasunik, gaitzik edo zauririk gabe.

Gerla bururaturik, etxera, bizirik eta osorik, itzultzen ari zen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 208. orr.

Eta dena nahasian dagoenean, batek ez daki zer egin sasitik larrutu gabe osorik ateratzeko.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 172. orr.

4 onik eta osorik

Poz handia hartu zuten Nadia eta Mikel Strogoff onik eta osorik aurkitzean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 457. orr.

Itzul zaitez etxera, onik eta osorik, eta aurki.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 163. orr.

Ontziratuta dagoen guztia onik eta osorik helduko da.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 25. orr.

Ozen mintzo zitzaion zerbait on eta ezustekoaz, hiltzat emandako adiskide min bat onik eta osorik, bizirik eta irribarretsu agertu balitz bezala.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 86. orr.

Jakob, berriz, onik eta osorik iritsi zen Kanaan lurraldera, Siken izeneko hirira.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 94. orr.

5 oso-osorik

Oso-osorik jaten omen zituen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 132. orr.

Hanley sarjentuaren ahotik aditu zitean kontakizuna, eta oso-osorik irentsi hark kontaturikoa.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 184. orr.

Erakarmen hilgarri horren eraginpean gertatuz gero, gaurko itsasontzi handiena ere luma bat urakanaren kontra bezain babesgabe legokeela, eta berehala desagertuko litzakeela oso-osorik.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 63. orr.

"Oso-osorik atera dugu kartzinoma alea", esan dit.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 39. orr.

Errusiak beretzat nahi zuen, oso-osorik, gure Polonia ederra, baina Prusia, Austria eta batez ere Ingalaterra ez zeuden horretarako prest.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 65. orr.

Basamortuak egiten zituen, ontziak hondoratzen, basoak oso-osorik suntsitzen zituen.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 201. orr.

Hil zenez geroztik ez zuen Lauaxetak Jaungoikoaren existentziaren frogarik izan, ezerez huts eta ilun batean emana baitzuen oso-osorik denbora tarte zehazgabe hura.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 10. orr.

Frantses liberak Bundesbankek Frantziako Bankuari eskainitako laguntzari zor zion oso-osorik bere erresistentzia.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 190. orr.

Erakarmen hilgarri horren eraginpean gertatuz gero, gaurko itsasontzi handiena ere luma bat urakanaren kontra bezain babesgabe legokeela, eta berehala desagertuko litzakeela oso-osorik.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 63. orr.

Oso-osorik daukat nik neure jendea.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 143. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus