Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

osoro adlag osoki. ik osotoro.

Horrek ez nau osoro asetzen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 209. orr.

Ez nintzen arriskuaz osoro jabetu harik eta, minutu batzuk geroago, Lizarragaren etxe atariko zubiaren azpitik pasatu nintzen arte.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 45. orr.

Adimenaren legeekin osoro ados dagoen ezagutzan ez dago errakuntzarik.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 139. orr.

Koskabiloak, guztiz laxo, osoro zintzilik geratu zitzaizkidan eta taketa inoiz baino gogorragoa neukan.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 50. orr.

Izotz urtuak osoro makaldua zion lasto-zaporearen trinkotasuna.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 55. orr.

Bazookarena guztiz itxuragabea da, osoro neurriz kanpokoa.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 7. orr.

Fonologialariarentzat gauzak ez dira osoro berdinak.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 159. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus