Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Axola gutxi du jakitea nor izan ote zen, osotara edo zatika, eleberriko Lulu hori, Andres Hurtadorekin ezkontzen den neska. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 14. orr.
Ez nuen osotara erdietsi. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 130. orr.
Gorputza osotara uzkurtu zitzaidan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 403. orr.
Bizimodu osotara berri bati ekitean otordu erregularrak eta osasungarriak egin behar direla ez gogoratzea ere! Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 76. orr.
Baritono-ahots gozo durunditsuak bakarrik gutxitzen zuen haren itxura osotara biguna. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 67. orr.
Militar jende hura nazka eginda zegoen osotara, leporaino benetan. Txillardegi «Putzu», 1999 - 208. orr.
Gauzak diruditena dira, osotara, eta haien atzean... ez dago deus ere. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 164. orr.
4.000 gizon, osotara, Lüküzeren nafar eta zuberotarrekin eta biarnes errebelekin bat egin ondoan. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 216. orr.
Zazpi ipuin ziren osotara, kontakizunaren ikuspegitik begiratuta kronologikoki antolatuak. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 95. orr.
Ohea alde batetik bestera betetzen zuen, hankak eta besoak zabalik, ohea berez den esparru autonomoa osotara harturik. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 207. orr.
Zeharoko eta osotarako jakite hartan, izan ere, ez dago bizirik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 264. orr.
Hamar peniketako te joko batek egun osotarako egiten zuen Cam zoriontsu. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 62. orr.
Taula hau Filosofiaren zati teoretikoan erabat baliagarria dela, areago, ezinbestekoa ere badela adigaietan funtsatzen den zientzia baten osotarako plana konplituki marrazteko. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 65. orr.