Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

orga 1 iz bi edo lau gurpileko ibilgailua, zamak eramateko erabiltzen dena eta zaldiek, idiek edo kidekoek higiarazten dutena. ik gurdi.

Errepidea leporaino betea zegoen, gurdi, orga eta omnibusekin.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 211. orr.

Kamioi, orga edota gurdirik ez zen sartzen kale itsu hartara.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 262. orr.

Hainbat berlina, orga eta lando zeuden atari aurrean, bata bestearen atzetik errenkan eta ilargitan zilartsu.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 205. orr.

Zaldi batek tiraka zeraman orga bat.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 235. orr.

Orga eta zaldia saldu zituzten eta, diru horrekin [...] Ziburuko portuan egoitza ttipi bat alokatu zuten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 280. orr.

Lau zaldiko orgak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1154. orr.

Orgaren gidaria baitzen, bide guzian aditu zituen arrebaren eta amaren otoiak eta aitaren isiltasun tematia.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 78. orr.

Llanstephan-era eraman ninduen aitonak pony txiki makal batek tiratzen zuen orga batean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 48. orr.

Orgetan zetozen, joan ziren bezalaxe, eta larrutik hurbil zituzten hezurrak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 295. orr.

Esnekien apalaren errebueltan, Ismael sumatu du, inoiz baino herrenago, eta orga erdi hutsik daramala.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 167. orr.

Gutxigatik saihestu dugu hot-dog saltzailearen orga.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 167. orr.

Hiramek brontzezko hamar orga egin zituen; bi metro luze ziren, bi metro zabal eta metro eta erdi sakon.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,27

Soldaduak eta peoiak organ kokatzen ari ziren azken kanoia.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 132. orr.

Joanttok ikusi ahal izan zuen beste preso batzuk zeramatzan orga Baionarantz abiatzen zela.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 288. orr.

Ohituta bazaude, zeu ere igo zintezke orga gainera.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 96. orr.

Kaxa orgaren zolaren zolan pausatu zuen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 173. orr.

Hilotzak orgetan kargatu eta arratsalde osoa Munhotarreko xaran iragan zuten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 180. orr.

Orgen karga lekua irauli eta barazkiak lurrera zetozen mantso.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 24. orr.

Inguru-uztai goriak jartzen zizkieten orgen gurpilei.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 67. orr.

Etxarte estuan bakarrik geratu nintzen, orgaren hagan eserita.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 14. orr.

Orgen lorratzak sakona eta zaharra dirudi, baina belarrez betea ageri da.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 46. orr.

-Hori ez al da orga idien aurretik jartzea?     «Kuskue tanden», 2004 - 43. orr.

2 (izenondoekin)

Bihitegiaren erdi-erdian hautsez betetako orga handi bat zegoen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 25. orr.

Griphookek txistu jo eta burdinbidean orga txiki bat etorri zen ziztu bizian haiengana.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 71. orr.

Haien orga ttipia zen neurriz, baina haga batzuen gainean finkatu oihal batek estaltzen zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 69. orr.

Martin eta Katalina beren orga itxian joan ziren Donibane Garazira.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 220. orr.

Uda hasi berriko egun batean [...] piztia hura heldu zitzaigun jauregirat, zaldi bik tiraturikako orga berezi batean, zeinak kaiola baten karantza baitzuen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 206. orr.

-Bihar, hortxe, karrikan, tenore berean, Enrieta Jaurenea ekarriko didazu orga estali batean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 267. orr.

Han ziren, eguerditan, astoek garraiatu orga kupeladunak.  Herria   2001-05-24

Griff jauna, harakina, Morgan arotza eta ni orga dardaratira igo ginen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 51. orr.

Bideko hautsa harrotuz orga jauzkarietan pasatzen ziren nekazariak.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 182. orr.

3 irud/hed

Errepublikaren orga aitzinarazten zuten jende horiek guztiek, premia-premian, geriza eta aterpe izanen zuten prest, legoa batera, iruinsemearen ardurapeko murruen atzean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 66. orr.

Azkenean, Pedro Filosofoak informatu zion: Orga Handia, Hartz Handia zen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 267. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hura entzun orduko, ukuilura eraman ninduen, eta bere aitaren orga-zaldia erakutsi zidan. zalgurdi eta orga atalak.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 153. orr.

Berriz ere azaldu ziren bide nagusiaren alde banatan mugarriak, posta-geltokietako arduradunak, putzuak, orga-ilarak, herrixka grisak beren samovarrekin eta beren emakumeekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 320. orr.

Orga lerro luzea Donibanerantz bideratu zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 246. orr.

Orga-toki bete-betearen teilatuaren maila bereraino iristen zen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 23. orr.

ik orgategi.

Halako batean, bururatu zitzaion Jardines del Moro deritzon parkean orga museoa zabalik egon zitekeela oraindik.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 90. orr.

Bigarren berriz ere Donamartiri 42 pondurekin, Lucien Betbeder-en lasto eta orga altxatzearekin.  Herria   2003-07-24

Bestako sarituen artean herritarrei lehen ohorea: Jean Zugarramurdi adintsua eta Jauregi 21 urteko orga altxaria. ik beherago 10.  Herria   2003-10-30

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gerrak hobeki egiteko, 1916an asmatu zuten gudu orga.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 60. orr.

Berrogei gerra orga eta misil-jaurtigailuak erakutsi zituzten.  Berria - Mundua   2006-02-28

Egunetik egunera, han eduki zuten kanoi-orgara uhalez lotuta, egiten zuen eguraldia egiten zuela.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 166. orr.

Zaldi orga bat baratu berri da atarian. ik zalgurdi.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 40. orr.

Erosketa-orga hartu eta izoztuen sailetik abiatu da ziztu bizian.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 169. orr.

Ordu batean, janari-orgarekin ibiltzen zen andre potoloa konpartimentuko atera iritsi zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 68. orr.

Bidaltzen dizute ikatz orga bat, ehun pood-eko pisua izan behar lukeena, eta laurogeita hamar baino ez du izaten.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 176. orr.

Hil orga bat beraren aldamenetik pasatu eta Hennek tu egiten zion.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 38. orr.

Agure kalpartsua burugabekeriak esaten ari zen oraindik, hileta-orgako morroia azaldu zenean, kapela luzea alde batera zuela, zigorra eskuinean eta zigarrokina ezpainetan.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 282. orr.

Atzealdean, beste bederatzi iraulki orgak, beren aza eta ilar metak eramanez, beren orburu, uraza, apio eta porru pilak garraiatuz, Laster-orga kulunkari bati tiraka zetorren zalditzar bat belauniko jausi zitzaion, brasta, aurrez aurre.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 23. orr.

6 (neurri gisa) ik orgatara.

Orroit gira joanden urtean, zazpi orga zikinkeria bilduak izan zirela.  Herria   2003-02-20

7 gurdia.

Bizkaiko orga ttipia esan nahi dut, bi idi eta bi gurpil sendokoa, ardatzarekin batean itzulikatuz mendian legoa bete barne entzuten den soinu ikaragarria ateratzen duena.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 71. orr.

Kanpoan, aidaka ari ziren itzainak, negarka orga zamatuak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 133. orr.

Zurrunbiloek edonor eroan zezaketen, idi parea uztarrean, orga hutsa eta itzain trebe eta harroa.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 23. orr.

Laborari batek errepidea zeharkatzen du gosturik hoberenean, behi bakar batek tiratzen diola belarrez mukurru betea den orga zaharra.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 227. orr.

Bidarte eta Donibane Lohizuneren artean, ostatu xume baten ate aitzinean, idi orga zahar espainiarra ikusi dut berriro.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 71. orr.

8 esku orga ik eskorga.
9 orga bide ik orgabide.
10 orga-joko orga bat jiraraziz egiten den herri kirola.

Zazpi kirol izango dira ikusgai: ingude-altxatzea, harri-jasotzea, aitzurrez egurra ebakitzea, aizkora, lasto-altxatzea, trontza eta orga jokoa.  Berria - Kirola   2004-05-22

Orga jokoan sei dira aritzekoak 350 kiloko gurdiarekin, eta Xabier Urrestik du txapela.  Berria - Kirola   2004-07-31

Orga jokoan eta zakuak eramaten, Lapurdiko Jerome Lartzabal eta Beskoitzeko hirukoa nagusitu ziren, hurrenez hurren, 4 itzuli eta 6,60 metro eginda eta minutu bat, 32 segundo eta 8 ehunenekin.  Berria - Kirola   2004-08-22

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

esku orga (3); idi orga (4); iraulki orga (3); orga handi (3); orga joko (4); orga jokoa (5); orga jokoan (7); orga pare (5); zaldi orga (13); zaldi orga bat (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus