Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gurdi (ETCn 4.258 agerraldi; orobat burdi ETCn 52 agerraldi) 1 iz baserritarren orga.

Orgak eta gurdiak, kotxeak eta karrozak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 31. orr.

Ortuzainen gurdiak Paris aldera igotzen ari ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 17. orr.

Itzain batzuek urez beterik zeuden upela batzuk ekarri zituzten hainbat gurditan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 159. orr.

Familia baserritik kalera gurdi gainean jaisten zela jardun zitzaigun kontatzen.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 140. orr.

Zabu egin eta gurdiaren endaitzari nola oratzen zion ikusi zuen laborariak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 19. orr.

Gurdiaren gurpilak abatzetaraino sartu zitzaizkion lokatzetan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 193. orr.

Gurdiaren atzeko ohola altxaturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 23. orr.

Gurdiaren kartolak egiteko balio zuten hesitto horiek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 314. orr.

Gurdiaren atzealdea betetzen zuten arbi pilen artean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 20. orr.

Aurreko gurdien ipurtaldearen kontra.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 18. orr.

Bere burua gurdiaren astinaldi moteletara jarri besterik ez zuen egin behar.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 22. orr.

Idiak uztarriarekin mantso zeudela, belarra gurdietara kargatzen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 100. orr.

Ezin zara hemen geratu, gurdiren batek azpian hartuko zaitu.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 18. orr.

Mugazainek gurdien miaketan ziharduten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 23. orr.

Gurdiei loturiko abereen errenkada amaigabeak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 54. orr.

Gurdia kotxetegira daramadan bitartean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 24. orr.

Mezulariarekin batera gurdian zihoalarik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 297. orr.

Traktorearen gurdi gainean nengoen.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 37. orr.

2 (izenondoekin)

Kamioietan, autoetan, orgetan, gurdi aulkidunetan, haur, koltxoi eta sukaldeko tresnen nahaste bat.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 95. orr.

Ez dirudi, ordea, orga edo gurdi perrilduna baino zaharragoa izan denik, gurpil gabeko lorketa kontua.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 173. orr.

Bi gurpileko gurdi txiki luze batzuen aurrean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 56. orr.

Bankudun gurdi karrankariak aldirietarantz abiatzen ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 54. orr.

Gurdi kirrinkarien gidariek garrasi egiten zigutela.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 32. orr.

· Eligio Pereisson, gurdi neska-mutikoz bete baten gainean zutik.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 19. orr.

3 orga.

Bi zalditako gurdi dotore batean eraman gintuzten Gernikara.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 261. orr.

Parte-hartzaileek 12 itzuli eman behar zizkioten zalditegiari, lau zaldik tiratutako bi gurpileko gurdian.  Berria - Kirola   2004-08-10

Zer ote da ostatuaren borta aitzinean dagoen gurdi luze berdez margotu hau?  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 81. orr.

Posta-mutila hil, mandoak eraman, gurdia hustu eta bidaiariak atrakatu dituzten ohoin batzuek.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 81. orr.

Telega izenekoa gurdi hutsa da, lau gurpilekoa, estali gabea eta zurezkoa oso-osorik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 130. orr.

Gurdiaren estalkia haize bolada batek erraz eraman zezakeen airean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 141. orr.

Merkantzi tren batek esnezalearen gurdia harrapatu zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 304. orr.

Faraoiaren gurdiak, zaldunak eta gudaloste osoa.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 172. orr.

Hilkutxa gurdi handi batean jarri zuten, alboan Rohango Zaldizkoak eta aurrean Zutoihala zituela.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 315. orr.

Zerraldoa hirugarren klaseko gurdi apaindugabeko batean kargatu zuten.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 336. orr.

Atzeraxeago orkestinaren gurdia zihoan.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 209. orr.

Gurdi eskegiaren beheko plataforman zegoen automobilari.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 143. orr.

Eta azkenik, santutasunaren maila gorenera iritsirik, suzko gurdian zerura eramana.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 738. orr.

4 gurdi betearen edukia. ik gurdikada.

Hartu gurdi bete musu, eta erreparatu zure leihoan paratzen den txori horri, ni neu bainaiz, zu zelatatzen, zu zaintzen.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 142. orr.

Gurdi bete lan.  Berria - Kirola   2004-10-28

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kopel gurdi gidariak Henneren etxea erosi zien haren alabei, eta ukuilu bat egin zuen. Bazekien gurdi zaldi errusiarrek ez dutela ezer saihesten bidean.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 47. orr.

Ostatuko gurdi-atetik zaldi-kotxe txiki eta nahikoa polit bat sartu zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 19. orr.

Gurdi-ardatzaren jabeak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 115. orr.

Plazako habe bati loturiko gurdi-gurpil baten gainean ezartzen zituzten eta hiltzen uzten.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 170. orr.

Bakar bat zegoen bere gurdi-haga gora.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 102. orr.

Ikara die gurdi hots kirrinkariei.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 171. orr.

Bide hartan, ondoko bideetan, aurrean zein atzean, gurdi kirrinka urrunek antzeko ilarak iragartzen zituzten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 17. orr.

Gurdi ilara gelditu, eta ahots lodi batzuen mintzoa entzun zuten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 23. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Posta-gurdia da.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 81. orr.

Garraio-gurdi lakatzak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 139. orr.

Garai hartan, zama-gurdiak iristen ziren, are hilean bat ere.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 27. orr.

Lo, berriz, idi-gurdietan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 242. orr.

Sakonduretan karranka egiten duten idi gurdiak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 118. orr.

Maleta-gurdia bultzatzen.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 23. orr.

"Aitatxoren" ordenuz Sivakumar eskolara joaten hasi zen, elbarri-gurditxo batean.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 130. orr.

Simaur gurdi batean ezkutatu izan balitz ez zuten berehala harrapatuko, esan zidan amak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 41. orr.

Ni hantxe bakarrik hartxintxar-gurdian utzita.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 193. orr.

Herri osoa ibili zen kanoi-gurdi baten gainean ipinitako zerraldoaren atzetik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 94. orr.

30 tanke eta gerra-gurdi blindatuekin.  Berria - Mundua   2004-12-23

Jarraitzen diote haren garaipen-gurdiari.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 198. orr.

Beti joango duk buhame gurdi baten aurretik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 121. orr.

Arreo-gurdi bat Zarautzen, Bigarren Mundu Gerraren hondarren gainetik...  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 29. orr.

7 gurdi zesto (corpusean gurdizesto soilik)

Zenbat saski eta otarre klase, eta astozesto eta gurdizesto, eta zenbat lera, are, bostortz edo goldettikiren karela...  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 186. orr.

8 gurdia idien aurrean/aurretik jarri

Baina ez dezagun gurdia idien aurrean jarri, eta geldi gaitezen erromatarren garaian.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 148. orr.

Hau da, gurdia idien aurrean jartzeko joera dugu.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 205. orr.

Gurdia idien aurretik jartzea bezalakoa baitzen halako erabaki bat hartzea.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 128. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere gudu gurdi (3); den gurdi (3); eta gudu gurdi (4); eta gurdi (15); gerra gurdi (4); gudu gurdi (38); gudu gurdi batek (4); gudu gurdi beren (3); gudu gurdi eta (13); gurdi ardatza (3); gurdi ardatzaren (4); gurdi armatu (4); gurdi atetik (3); gurdi bat (33); gurdi bat sartu (3); gurdi batean (20); gurdi batek (7); gurdi batek zilarrezko (3); gurdi baten (10); gurdi batera (3); gurdi beren (3); gurdi beren zaldiekin (3); gurdi bete (3); gurdi eta (41); gurdi eta guzti (5); gurdi eta zaldunak (3); gurdi eta zaldunen (3); gurdi gainean (15); gurdi handi (3); gurdi hura (3); gurdi kooperatiba (4); gurdi txiki (3); haien gurdi (3); mila gudu gurdi (3); ostatuko gurdi (3); ostatuko gurdi atetik (3); suzko gurdi (6); suzko gurdi bat (3); zebilen gurdi (3); ziren gurdi (5); zuen gurdi (4); zuen suzko gurdi (3)

bere gudu gurdian (4); bere gudu gurdira (5); burdinazko gudu gurdiak (3); eta gudu gurdiak (8); eta gurdia (8); eta gurdiak (8); eta gurdiaren (6); eta gurdietan (4); faraoiaren gurdiak (3); gudu gurdia (7); gudu gurdiak (25); gudu gurdiak eta (10); gudu gurdian (5); gudu gurdien (6); gudu gurdietan (4); gudu gurdira (6); gudu gurdira igo (3); gudu gurdiz (4); gurdia bete (3); gurdia eta (4); gurdia hartu (3); gurdia idien (3); gurdiak eta (20); gurdiak eta zaldiak (4); gurdiak iristen (3); gurdiak iristen ziren (3); gurdian eta (3); gurdiari tiraka (3); gurdien gurpilak (4); gurdira igo (7); gurdira igo eta (3); gurdiren bat (4); gurditik jaitsi (5); gurditik jaitsi eta (3); suzko gurdian (3); zen gurdia (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus