Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zalgurdi 1 iz pertsonak garraiatzeko ibilgailu gurpilduna, zaldi batek edo gehiagok tiratua. ik kotxe.

Concordeko plazan zalgurdi bat hartu zuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 239. orr.

Zalgurdi edo kalesa bat ere eskuratu zuen Lázló-k.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 22. orr.

Alkatea ere orduantxe sartu zen, beste aldeko atetik, eta eskuaz zalgurdiko sabaia joz, abian jartzeko agindu zuen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 102. orr.

Bi gurpileko zalgurdia.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 16. orr.

Zaldi bakarreko zalgurdi hura hain zegoen modu logikoan egina, ezen, ehun urte ibili eta gero, batera hondatu baitzitzaizkion pieza guztiak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 241. orr.

Lau zaldi zurik tiratutako zalgurdi batean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 182. orr.

Abereak zalgurdiari berriro lotzeko lanaz arduratu zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 166. orr.

Josefek bere zalgurdia prestarazi zuen.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 181. orr.

Ez zen ohartu zalgurdi bat iristen ari zela jauregira, lau zaldi beltzek gidaturiko zalgurdi bat bazterrak zipriztinduz sartu zela jauregiko lurretan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 113. orr.

Zalgurdira igo behar izan zuen, eta, gorputz osoa dardaraka, gobernadore militarrarenera abiatu zen, jendarmea aldamenean zeukala.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 519. orr.

Eskua luzatu nion neskari, zalgurditik jaisten laguntzeko.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 15. orr.

Leihoak eta errezelak itxita zeramatzan zalgurdi batetik.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 43. orr.

Egunero bere paseoa egiten zuen zalgurdian.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 274. orr.

Luisa, Violette eta Egea bidaliko zituzten lehendabizi, zalgurdi batean Suitzako Baselera, neskameak balira bezala jantzita.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 147. orr.

Apain-apain jantzitako dama bati erreparatu zioten, bere baitan kiribildurik zegoen zalgurdi baten txokoan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 45. orr.

Montmartre kalean sartzen ziren zalgurdien kirrinka entzuten zuen garbi-garbiro.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 300. orr.

Zalgurdiak abiada hartu zuen gaztelura zihoan aldapatxo luzean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 75. orr.

Arrasate inguruan, itzain eta baserritarren laguntza behar izan zuen zalgurdia lokatzetan trabatu zitzaielako.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 33. orr.

Kalean, jendea presaka zihoan batetik bestera [...] zalgurdiak eta tranbiak itsumustuan saihestuz.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 78. orr.

-Nire zaldiak nire zalgurdian geratuko dituk -esan zion Mikel Strogoffek.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 182. orr.

Zalgurdiz edo zaldiz joango zen, aukera izanez gero; oinez, ezinbestean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 65. orr.

Apoloren zalgurdia.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 4. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Gauero zalgurdi itxiek Tuilerietako jauregira emakumeak eramaten zituztela. Zalgurdi beltz bat zetorren maldan astun, koroaz gainezka.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 98. orr.

-Arreba -esan zuen Mikel Strogoffek-, zalgurdi erosoagoa nahi ninan hiretzat, baina ez dinat besterik aurkitu.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 131. orr.

Egun bat geroxeago atera ziren Paristik hegoaldera abian, lau zaldizko zalgurdi dotore batean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 148. orr.

Arrisku bizi horretan berealdiko indarra aurkiturik, oin batzuk aurreraka bultzatzen du zalgurdi astuna. Sojournerren zalgurdi gurpil-handia.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 150. orr.

Alokairuko zalgurdien hotsa entzuten zen urruti.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 133. orr.

Ibai ontzia baino arinagorik ezer ere ez zegoen Permera edo Kazanera iristeko, ez telega, tarantas, berlina, kalesa edo bestelako postako zalgurdirik, eta ez zaldirik ere.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 82. orr.

3 (hitz elkartuetanlehen osagai gisa)

Marjolinek txaleko gorri handi bat janzten zuen, belaunetaraino jaisten zitzaiona, zalgurdi gidari ibilitako aita Chantemesse defuntuarena izan zena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 242. orr.

Suitzako erlojuak, Lyongo belusak eta zetak, Ingalaterrako kotoiak, zalgurdi eta orga atalak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 89. orr.

Pragako Zalgurdi-Museotik hartua.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 265. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zalgurdi bat hartu (4); zalgurdi batean (14); zalgurdi batera (4)

bere zalgurdia prestarazi (3)

zalgurdiaren atzetik (3)

zalgurdira igo (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus