Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskorga (orobat esku orga g.er. eta eskuorga g.er.) iz eskuz erabiltzen den orga.

Osaba argala, gau batean, Orso Nerok aginduta, eskorga hartuta jardin publikoetara joan zen burdinazko jarleku bat lapurtzera.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 57. orr.

Iluntze batean, ibaitik bueltan zatozela, otarrea astunagoa irudituko zaizu, eta eskorga bultzatzen zailagoa; belauniko eroriko zara giderren artean, sudurra askan garbitu berri dituzun arropetan, eta galdua izango zara.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 56. orr.

Lorez betetako eskorga bat zekarten, eta zeharo harrituta geratu ziren loreontzia beteta ikustean.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 261. orr.

Huraxe eramaten zuten eskorga banatan Bittorrek eta bere lagunek ibaiari egiten ari ziren euskarriko hesiaren eta errepidearen artean gelditua zen hutsartea betetzearren.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 95. orr.

Motordun eskorga gidatzen ari zela malda batetik behera erori zen.  Berria - Ekonomia   2006-04-21

Seietako iratzargailuaren orroa ikaragarri zaigu, haragiak, oraino osoki errekuperatua ez dela, ohean berean inarrosten gaituelako, sega zahiz hanpatu eskorga herdoilduaren antzera.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 148. orr.

Egunsentian, eruditoa ikusten du aretotik irteten, eskorga liburuz mukuru beteari bultzaka.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 269. orr.

Bizkarra atean bermaturik, Harland bere pipa ordurako itzalia zupatzen ari zen, eskorga hutsen ilarei eta pikatxoi eta pala piloei begira.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 265. orr.

Masailak gorrituak, zabor eskorga kale erdian plantatu zuen Pikutak, behin eta berriz eta gogotik elurra zanpatu zuen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 9. orr.

Bat-batean jiratu eta sartu ziren erdian etxebizitza handi bat zegoen espazio batean, garabiez, zutikako eskailerez, zutoinez eta habeez, esku orgez, adreilu mordoez inguratua.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 226. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eskorga bat (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus