Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jadanik ez du hotzik eta lo gozo batek hartzen du gauaren epelean. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 57. orr.
Lo goxotik bortxaz iratzarri berria izan den eder baten apaindura hu tsean. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 213. orr.
Hitz hauek esanda, lo beratz batek bereganatu zuen. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 176. orr.
Biharamun goizean, lo lasaigarri baten buruan esnatu zenerako, emakumeak prestaturik omen zion nortasun berriaren zirriborroa. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 20. orr.
Artur lo eder batetik esnatu zenean, Morgana sartu zen gelan. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 41. orr.
Loa arina izaten da gose greban zaudenean. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 121. orr.
Lo gogor batek harrapatu ninduen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 140. orr.
Lo sakonean igaro zuen gauaren gainerakoa. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 40. orr.
Lo sakonean murgiltzen nintzela sentitu, eta han ikusi nituen atzera, kafetegiko erakusleihoan. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 75. orr.
Ez nuen lo askorik galtzen Jainkoagatik edo zeruagatik. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 100. orr.
Loa ez etortzen, ordea. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 77. orr.
Loa bere oinazea etetera etor zedila desiratu zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 258. orr.
Dena dela, horrek ez zidan loa galarazten. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 22. orr.
Gauaz, loa ezin bilduz, jeikitzen zen. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 62. orr.
Loa begietatik urrundu zitzaidanean, ontzira joan nintzen. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 87. orr.
Loa kentzen zion haiengan pentsatzeak. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 94. orr.
Eta lo xarmagarriak, irribarre zabalez, bi masailak laztandu zizkion bere masail iletsuekin. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 122. orr.
Lo gozo samurrak garaipen-oihua egin zuen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 124. orr.
Lo kanta hau hizpide hartuta: [...]. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 43. orr.
Egia esateko, lo kontuak ez zion batere kezkarik sortzen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 82. orr.
Bakoitza bere aldetik lo leku bila ari zirela, ostatu berean egin zuten topo. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 76. orr.
Hurtadok lo itxurak egin zituen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 193. orr.
Gizona lo itxuran geratu zen. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 74. orr.
Erdi lo erdi ametsetan zauden lo klase xelebre hori, badakizu. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 56. orr.
Sexuak nekatu egiten nau, eta lo orduak kentzen dizkit. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 33. orr.
Lo kixka bat egin dut. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 33. orr.
Amesgaixtoz bete lo kiska bat eginik. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 27. orr.
Zuzen zegoen, lo falta nuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 221. orr.
Gaur gauean saltzailerik ez baletor, behintzat; logale naiz oso, hain lo behar handia dut-eta. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 27. orr.
Müller jaunak lo zorrak kitatzen segitzen zuen ez baitzuen begirik zabaltzen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 327. orr.
Ez zen isildu bide guztian, lo joan zen denbora kenduta. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 125. orr.
Lauaxeta lo utzirik, Goizeder niregana etortzen sentitu nuen gero. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 96. orr.
Lehoiek ere, ehizan ari ez badira, eguna lo ematen dutela irakurria neukan. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 125. orr.
Lo gelditzen dun lanaren gainean, gehiegi jaten din... Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 207. orr.
Eta han zetzan lo Foinisa, Septimaren ahizpa. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 46. orr.
Ez lo bai lo zebilen, belarriak zabuka. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 17. orr.
Mundu guztiak lo dirudi, bera garajeko atea noiz zabalduko zain dagoela ez-jakin. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 146. orr.
Bere ondoan, hura ere lo, osaba Juan zeukan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 14. orr.
Eguerdira arte lo. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 38. orr.
Amak egongelan jarraitzen zuen, lo. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 194. orr.
Haurra trenbidean lo eta trena etortzen ikusi zuten. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 133. orr.
· Um Hamida lo trinko geratu zen eta bere zurrunga zaratatsuez bete zuen gela. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 255. orr.
Lotan ala esna ote nago? Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 57. orr.
Goizaldera, etxekoak oraindik lotan zirela, Baionara abiatu zen. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 20. orr.
Senarra aldamenean lotan zuela. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 155. orr.
Lucy lotan zetzan gelara sartu eta harengana hurbildu nintzen edalontzi bat laranja-urekin. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 166. orr.
Hemen geldituko al dira lotan berorren gizonak? Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 57. orr.
Isilka sartu, eta egongelan lotan topatu nuen ama, nire zain. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 193. orr.
Baina ezin zuen alargunaren bankuan lotan jarraitu. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 198. orr.
Egon, egon hor lurrean, eta segi lotan. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 228. orr.
Gaurik ez det pasatzen soseguzko lotan. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 196. orr.
Desenkusazko irribarretxoa egin dit, lotan uste ninduelako seguru asko. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 164. orr.
Zaldun honek baietsi zuen haur oso eder bat ikusi zuela ganbelan lotan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 806. orr.
Erdi etzanda zegoen, lotan bezala. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 61. orr.
Zelo ikaragarriak, ez lotan eta ez jaten uzten nindutenak. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 128. orr.
Lotan edo irakurtzen pasatu nituen Ventimigliara iritsi arteko ordu guztiak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 293. orr.
Aldi berean dantzan eta lotan ari zela ematen zuen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 63. orr.
Lotan eta hizketan? Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 244. orr.
Behealdean [...] ukenduz orrazturiko mototsak ageri ziren kartoizko kaxa batzuetan lotan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 261. orr.
Lotan, 80 watt ingurukoa da gorputzaren energia-gastua. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 177. orr.
· Lo zurrungan zegoen ordurako. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 61. orr.
Beyaziteko hiri osoa lo betean zen. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 53. orr.
Lo bete gozoan zegoen eta zabuka egiten zuen trenarekin batera. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 325. orr.
Gero, lotara joan zen. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 13. orr.
Hori entzunik, jendea pozik joan zen etxera, lotara. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 91. orr.
-Mozkortuta zaude, zoaz lotara! Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 34. orr.
-Goazen lotara! -esan nion-. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 32. orr.
Berehalaxe jarri nintzen lotara, gaua zen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 7. orr.
Hori eginik, denak etxera bidali zituen, lotara, hurrengo egunean ahalik eta zahar gehien biltzeko aginduz. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 36. orr.
Geltoki ondoko belargune batean etzan ziren lotara. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 73. orr.
Erantzi eta lotara sartu nintzen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 89. orr.
Gaua egin zenean, lotara erretiratu zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 465. orr.
Gurdizainak lotara itzuli ziren beren soingainekoen azpian. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 20. orr.
Eta orain, lotara. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 118. orr.
· Lotarako egokitu ginen, zamarra garondoaren azpian, hankak aurreko eserleku hutsen gainean luze. ez dut, baina, lotarako botikarik hartzen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 51. orr.
Argia itzaltzen dut, gurasoek lotarako bidean nagoela pentsa dezaten. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 71. orr.
Hitzordura garaiz iritsi beharraren urduritasunez egindako erbi-loa! Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 223. orr.
Loa erbiloa da gauean. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 112. orr.
Eskailera sistema zela eta, kontrarioak banan-banan elkar akabatuz, bera, erbi-lotan, finalaren eguna noiz iritsiko zain. Berria - Kirola 2004-04-29
Gaur egun, erbi-lotan egon beharrean, enpresariek beste aldera begiratzen dute. Berria - Kirola 2004-04-29
Baina ordurako berak ez zion entzuten, erdi lo zegoen. Erdi lo erdi esna egon zen buruko anabasa antolatu nahi eta ezin. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 123. orr.
-Nora zoaz? - galdetu zion Ronek erdi lo. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 239. orr.
Besaulkian eserita, Ellen erdi lo entzuten ari zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 256. orr.
Hamaikak inguruan, erdi lo geratu zen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 28. orr.
Etxe zahar, erdi erori baten aterpean zazpiren bat zakur erdi lo ikusiko dituzu. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 175. orr.
Orduak eta orduak ematen zituen han erdi lo, bere ibilaldi luzeen ondotik atseden hartzen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 272. orr.
Eta hantxe dago erretratua: ni, erdi lo, eta senideak nire inguruan. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 63. orr.
· iz Erdi lo gozoan nengoela, halako pentsamendu goratsuei atxikia. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 153. orr.
· Erdi lotarik izkilak entzun nituen gau minean. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 184. orr.
Erdi lotan nengoela ere entzuten nuen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 34. orr.
Mutila adi egon zen, gero erdi lotan geratu zen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 142. orr.
Uil jiratu egin zen, erdi lotan hitz eginez. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 88. orr.
Artean erdi lotan, txakurrak bere burua astindu zuen. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 67. orr.
Bigarren atea zabaldu zuen, baina emakumezko ahots ezezagun batek garrasi egin zuen, erdi lotan: [...]. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 236. orr.
· Batzuetan ozta-ozta erdi lotan geratzen gaitun; baina pentsatzeari utzi gabe. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 156. orr.
Postontziko banderatxoa zutik zegoen, eta barruan aurkitu zuen Mirandek zakutxo bat, lobelar gorriez betea. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 202. orr.
Lobelarraren eragina ez zaik oraindino joan. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 22. orr.
Denetariko gaiz beteriko pastelak: tipulaz, lo-belarraz, gaztanberaz, esne gaingabetuaz... Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 89. orr.
Neska bat lo-belarraz kordegabetu eta ontziratu zuen marinelaren elezaharraz gogoratu zen Nora. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 121. orr.
Paradisuko esnea dariola lobelarrari. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 19. orr.
Hala ere, nik ekin egiten nion, lobelarra ekartzen ziona nor zen konta ziezadan. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 19. orr.
Estalkia kendu baino ez eta, hara, lobelarrezko edabearen usaina etorri zitzaidan. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 239. orr.
Lo egin ezazu, esnatuko zaitut iristean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 19. orr.
Lokar hadi eta utzigun lo egiten! Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 74. orr.
Zorion epelean lo egiteko modurik onena. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 79. orr.
-Ondo lo eginda? - berak galde. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 10. orr.
Ez zen ausartu "ondo lo egin" esaten ere. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 226. orr.
Gau hartan bertan, osabarenean egin zuen lo, ganbaran. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 76. orr.
Eta han egiten zuten lo bi burdinazko hagen artean eskegitako hamaka batzuetan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 132. orr.
Lo lurrean egiten genian, koltxoirik gabe. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 72. orr.
Egun bat eta erdi egin duzu lo. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 237. orr.
Ulertu zuen ez zuela ez lo egiterik, ez lasaitasunik, ez alaitasunik izango esferatik bereizitako ordu madarikatu, beltz hura igaro arte. Lo egitea gogoa mundutik bestetaratzea da. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 21. orr.
Horrela egin zuen lo ordu bat eta bi, ahoz gora, lo gelditu aurretik hartu zuen jarrera eratsuan. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 124. orr.
· Lo asko egiteko. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 159. orr.
Nikolasek lo gutxi egin zuelako izan zen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 341. orr.
Lo askorik egin gabe baina, gela loretxodunean, hausnarrean etengabean. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 208. orr.
Gurasoak kexu ziren lo gutxi egiten nuela eta argaltzen ari omen nintzelako. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 18. orr.
Baina fleitean naiz, gauaz lo guti eginik ere. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 213. orr.
Gau hartan ez genuen lo onik egin. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 35. orr.
· Zergatik batzuetan ikasleari askoz errazagoa iruditzen zaion arazo zail bat lo bat eginda. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 239. orr.
Jem eta Smith maitemindu egin ziren, eta berehala elkarrekin jarri ziren gela berean, elkarrekin lo egiten hasi ziren. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 20. orr.
-Emaztearekin lo egiten duzu, jauna? Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 77. orr.
Baina orain prest nago bart nirekin lo egin duen emakume gaztearekin ezkontzeko. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 130. orr.
-Bart mutil ezin galaiago eta ezin segailago batekin lo egin dut, eta zure amarruren bat izan ote den jakin nahi nuke. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 133. orr.
Nirekin lo egiten zuten bi emagalduei ez zien kasurik egin. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 281. orr.
Big Joeren gelara aldatu behar izan nuen, eta elkarrekin lo egiten genuen haren ohean. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 93. orr.
Bereganatu ahal duen edozein emakumerekin lo egiteko. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 126. orr.
Joanesek ez zekien ezer lo zegoen printzesaren ihesaz. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 183. orr.
Arratsalde osoa lo egon ondoan. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 176. orr.
Etxeko denak lo zeudela, etsaiak soroan sartu eta gari artean olo gaiztoa erein zuen eta alde egin. Elizen arteko biblia Mt 13,25
Ebe lo dago, lo goxoan, lo arduragabean. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 67. orr.
Lo dago zurrungan, ezkerrean, azpiko ohean, begiztatua nuen erromes berezia. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 136. orr.
Ia egun guztian lo daude. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 125. orr.
Baina atzetik doana ere, ezin da lo egon. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 78. orr.
Hannak, ordea, lo zegoelakoa egin. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 224. orr.
Hiri osoa lo zegoen. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 63. orr.
Negu beltzean, lurra lo dagoenean. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 52. orr.
Lo daude soroen gainean herrixka txikiak. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 225. orr.
Sozialismoaren itzalean lo zeuden nazionalismo guztiak jazarri zaizkie Mendebaldeko estatuburuei. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 77. orr.
· Nire adiskidea lo zegoen betiko. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 14. orr.
· Lo trinko zegoela, andrazko jin batek begiztatu zuen mutila. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 41. orr.
Barruan, ozta-ozta ikusten zela, mutikotxo bat zegoen, seko lo. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 19. orr.
Lo eragiteko edabeaz bete ditut hauek. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 180. orr.
Haur eskolan egon den hiru urteotan, ibiltzeko gai izan da gure alaba; eskailerak igotzen eta jaisten ikasi du, bakarrik jaten, eta panpinei lo eragiten. Berria - Harian 2005-12-22
Maitetasuna-edo sentitzen ninan nik hor, bihotz zuloan, mutiko hura handik atera eta bularrean estututa ume txiki bati bezala ro-ro eginaz lo eragiteko gogo bizia. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 79. orr.
Biharamun goizean, eta lo galduko gau baten ostean. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 147. orr.
Minbiziak jota gazterik hil zen emakume poeta baten olerkiak zioenez, lo galduko gauetan "apoak, zakur beltzak eta itoen gorpuak, halakoak eskaintzen dizkit gauak". Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 26. orr.
Lo galdu urduriaren arrastorik gabe. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 147. orr.
Negarrak eta logalduak osoro ahuldu zutenean, Doña Joaquina de Osmak baimendu zuen noizbait mikeleteek senarra zuenaren katabuta jaso zezaten. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 120. orr.
Zuretzat eta zure famili txiki meharrarentzat biharamunean jatekoa nondik bilduko lo galduan bizi beharrik gabe. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 138. orr.
Oso berandu lo hartu nian eta oso berandu esnatu. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 196. orr.
Eguzkia sartzen ikustea bezalakoa da gauero bere haur masail-gorria lo hartzen ikustea. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 19. orr.
Bakean hartuko dut lo eta atseden betiko bizitzan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1042. orr.
Berriro ere saiatu nintzen lo hartzen. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 86. orr.
Bi orenak arte lo hartu gabe egon zela. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 471. orr.
Edozein lekutan hartzen zuen lo. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 321. orr.
Ez nuen berehalakoan lo hartu. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 62. orr.
Baina ezin nuen lo hartu. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 43. orr.
Lo hartu ezinik zegoela, ezkongaiekin etzaten ziren mirabeak irten ziren jauregitik. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 151. orr.
Azkenean lo hartu, eta amesgaiztoak izaten nituen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 133. orr.
Gaueko hamarrak irian, plaza hustu egiten da eta Iruñeak lo hartzen du. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 206. orr.
Son-a dantzatzen ez badu, odolak lo hartzen du. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 196. orr.
Niri gauez kamamila ematen zidan lo harrarazteko. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 79. orr.
Dalilak bere belaunetan lo harrarazi zion Sansoni, eta gizon bati dei egin zion. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 41. orr.
Lau emakumeek kantari lo harrarazten diotelarik. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 123. orr.
Biok amandre-ipuinetako arrosa erraldoien petaloen artean loharrarazi bagintuzte bezala. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 151. orr.
-Lo al haiz? Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 29. orr.
Lo dun oraino. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 259. orr.
St. Mary eskolako haurrak eta serorak lo dira. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 205. orr.
Biak lo ziren, hain sakon non ez ninduten aditu etortzen. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 183. orr.
Baina gau batez, lo nintzelarik, bi tipo sartu ziren nire ganberan... Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 221. orr.
Egiazki lo zen, iduri aingeruekin ametsetan ari. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 54. orr.
Behebeheko aldera abiatu nintzen, bizkar-gain hartan ziren gizonen zurrungen artean, denak lo zirelakoan. · Lo betean zen, haren adinari dagokion lozorroan. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 287. orr.
Lo-jantzi zuri bat zeraman eta ile gorri bizia sorbalden gainetik abailtzen zitzaion. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 151. orr.
Garbitzera botatako lojantzia erabiltzen zenuen horretarako, ama konturatuko ez zitzaizulakoan. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 80. orr.
-Ongi zaude? -ama zen, lo-jantzian, buruko ile guztiak tente. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 118. orr.
Nolakoa zen amamak kantatzen zidan lo-kanta hura? Berria - Kultura 2004-10-23
Hara zer esaten duen, berriz, R.M. Azkuek bere kantutegian lo kantei buruz ari delarik: [...]. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 159. orr.
R. M. Azkuek Antzuolako Petra Laskurain itsuari jaso zion lokanta honetan. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 157. orr.
Ez badiote erritmorik ematen, galdu egiten da, desesperatu, lo hartu nahi lukeen haur ernegatua bezala, eta lokanta, beti bateko leloa, dizu eskatzen dundurika. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 73. orr.
Senar-emazte zoriontsuak dendara erretiratu ziren lo kuluska bat egitera. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 140. orr.
Lo-kuluxka bat egin zuen. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 36. orr.
Eguna argitu aurretik lo kuluxka egiteko erran ziguten. Berria - Euskal Herria 2006-04-06
Tarte batean lo kuluxka bat egin dugu, goizaren eta arratsaldearen artean. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 33. orr.
Tarteka lo kuluxkak egiten zituen, tarteka esnatu egiten zen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 150. orr.
Bazkalondoan lo-kuluxka labur bat egin ondoren, indarrez gainezka esnatu zen Ruche jauna. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 213. orr.
Bazkalosteko lo-kuluxka egin ondoren, ura eskatu zuen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 28. orr.
Zeruan ez zegoen hodei arrastorik, eta haizea eta zuhaitz hostoak bazkalondoko lo-kuluxka egiten ari zirela zirudien, neke handi batek jota. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 102. orr.
Aldartea gero eta atseginagoa nuen, lo-kuma eragiten zidana. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 212. orr.
Lo-kumatxo bat egiten du. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 101. orr.
Batzuetan, idazten edo irakurtzen ari dela, kaiolatik atera eta utzi egiten dio patioan lasterka eta jauzika itsuski ibil dadin, edo bere oinetan lokumatxoa egin dezan. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 275. orr.
Aitona lolo dago. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 12. orr.
Horrela igarotzen dugu bizitza: autoa, lana, telebista, lo-lo. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 136. orr.
Egin ezazu lolo. Berria - Kultura 2004-06-16
Lo mokorretik atera berria nintzen eta hara non harekin topatu ziren nire begi makartsuak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 182. orr.
Egia esateko, sexuak nekatu egiten nau, eta lo orduak kentzen dizkit. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 33. orr.
Gaueko lo-ordutan [...] neurtuko balitz bezala zintzotasuna. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 30. orr.
Zortziko lo-ordu kopuru gomendatura iristen ez diren horietakoa haiz hi ere? Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 126. orr.
Lotordu gutxiegi ziren speedaren ajea uxatzeko, baina bazen zerbait. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 91. orr.
Gero lo-susta egin genuen itzalean laurok. biharamun goizera arte geratu nintzen, suharki nire enpresa berriaren antolamendua prestatzen, ondoko ohean Javier Rodriguez akitua ikusten nuelarik lo sustan. Sethe bere lo txustatik iratzarri egin zen, eskuak eta besoak garbitzen hasi zitzaionean. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 223. orr.
Ez dute deus eraman, ez lo-zakurik, ez bizkarreko zaku handirik. Berria - Euskal Herria 2004-08-15
Batzuetan lozakua hartu eta kanpoan ematen zuten gaua. Lo zakuak zeramatzaten, janaria, kartak, whiskia. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 178. orr.
-Lo zakuak eta mendiko zapatak ekar itzazue. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 16. orr.
Lozakua bizkarrean eta Iruñeko Jai-Alai gaztetxearen gaineko liburua eskuan, kanpoan zain zituenengana jo zuen gazteak. Berria - Euskal Herria 2004-12-17
Gero, orbelezko ohatze batean etzan eta aurki zegoen lo zerraldo. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 388. orr.
Karmen lo zerraldo neukan ondoan, eta nire sorbalda gainera erortzen zitzaion burua. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 77. orr.
Atseginaren atseginez / lo zerraldo geratu zen... J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 232. orr.
Behingoz lo zerraldo nengoen, zurrungaka beharbada, eta neure ametsean aldarriak entzuten nituen; gero haiek handitu eta, erdi esna, atean kax-kax ari ote ziren iruditu zitzaidan. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 209. orr.
Gero, etzan zen eta loak hartu zuen ipuru haren azpian. Elizen arteko biblia 1 Erg 19,5
Oheratu nintzen, loak hartu ninduen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 103. orr.
Lucyren ohe ertzean esertzen nahiz hari Zane Grey-ren eleberritik irakurtzera begiak itxi eta loak hartzen duen arte. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 226. orr.
Loak hartzen zuen bakoitzean, izugarrikeriek mendean hartzen zuten. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 150. orr.
Jarrera horretan loak hartu du. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 53. orr.
Gero, nekearen nekeaz, loak hartu zuen aitaren hilobiaren ondoan. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 41. orr.
-Eta loak hartzen ez banau? Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 70. orr.
Gauean, loak hartu aurretik, "bere Montaigne zaharra" hartu eta orri batzuk irakurriko zituen, edo Horazioren odaren bat latinez. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 148. orr.
Haur loak hartua trebeki Chandler Txikiri besoetan jarri eta esan zion: [...]. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 119. orr.
· Gau batez, tristurak menderatuta, lo tristeak hartu zuelarik, San Frantzisko agertu zitzaion. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 872. orr.
Burusia belarrietaraino jaso eta berehala lo axolagabeak hartzen nau. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 229. orr.
Pauline txikia lotan zegoen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 141. orr.
Zortziak, haurrek lotan egon behar duten ordua. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 84. orr.
Lotan nengoen, baina bihotza erne. Elizen arteko biblia Kt 5,2
Berrogei minutu edo lotan egon ondoren. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 329. orr.
Lotan dagoenaren antzera egiten du irribarre. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 52. orr.
Lotan zegoela, estalkiari bultza eta besoak eta hankak astintzen zituen. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 69. orr.
Gau batez lotan zegoela, bide batetik zihoala iruditu zitzaion. Etxea lotan zegoen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 203. orr.
Auzo batzuk lotan zeuden artean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 42. orr.
egin dut lo (15); egin duzu lo (7); egin lo (10); egin nuen lo (19); egin zuen lo (24); egin zuten lo (13); egiten du lo (18); egiten dut lo (8); egiten dute lo (18); egiten nuen lo (16); egiten zuen lo (29); egiten zuten lo (19); egizu lo (17); elkarrekin lo (19); elkarrekin lo egiten (7); elkarrekin lo egiten (7); erdi lo (108); erdi lo geratu (7); erdi lo zegoen (9); etxean lo egin (12); etxean lo egiten (8); etzanda lo (7); gaizki lo egin (18); jan eta lo (16); lasai lo egin (12)
lo apur (7); lo arina (10); lo asko (8); lo askorik (8); lo dago (49); lo dagoen (36); lo dagoenean (10); lo daude (12); lo dauden (9); lo egin (602); lo egin gabe (13); lo egin nahi (51); lo egin ondoren (11); lo egina (7); lo eginda (17); lo eginen (13); lo eginez (12); lo egingo (49); lo egitea (92); lo egiteko (218); lo egiteko lekua (8); lo egiteko pilulak (9); lo egiten (353); lo egiten utzi (8); lo egitera (58); lo egon (32); lo egongo (20); lo egotea (7); lo eragile (7); lo gela (12); lo gelditu (47); lo gelditzen (18); lo geratu (87); lo geratzen (10); lo gutxi (28); lo gutxi egin (8); lo gutxi egiten (11); lo handirik (9); lo handirik egin (7); lo hartu (146); lo hartu behar (8); lo hartu ezinik (17); lo hartzea (8); lo hartzeko (11); lo hartzen (31); lo itxurak (8); lo jarraitzen (10); lo kixka (7); lo kuluxka (62); lo kuluxka egiten (10); lo lasai (15); lo nengoela (9); lo nengoen (14); lo pixka (10); lo pixka bat (10); lo sakon (9); lo sakona (7); lo sakonean (9); lo seko (35); lo seko geratu (7); lo trinko (11); lo zaku (7); lo zakuak (7); lo zakuan (7); lo zegoela (45); lo zegoen (129); lo zerraldo (10); lo zeudela (18); lo zeuden (34)
ondo lo egin (49); ondoan lo egiten (7); ongi lo egin (7)
loa egin (7); loa galarazi (11); loa galarazten (11); loa kentzen (11)
loak har (10); loak hartu (200); loak hartu ninduen (30); loak hartu zuen (44); loak hartua (9); loak hartuko (11); loak hartuta (18); loak hartzeko (15); loak hartzen (63); loak hartzen zuen (10)
lorik egin gabe (32)
erbi lotan (8); erdi lotan (74); erdi lotan zegoen (8); lotan dago (13); lotan dagoen (14); lotan egon (17); lotan egongo (7); lotan egoten (7); lotan eman (11); lotan geratu (17); lotan geratu zen (7); lotan geratzen (8); lotan nengoela (13); lotan zegoela (29); lotan zegoen (51)
lotara joan (52); lotara joan aurretik (11); lotara joaten (13)