Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lozorroak gizakia hartzen duen garaian. Elizen arteko biblia Jb 4,13
Bat-batean lozorroak hartu eta estasian erori zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 455. orr.
Bat-batean, telefono dei batekin, eten zen lozorroa. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 63. orr.
Sukarra, buruko mina, ikusmen bikoitza, mugitzeko zailtasunak eta lozorroa eragiten ditu normalean. Berria - Gaiak 2004-07-29
Kirxa bera, lozorroa gorabehera, kezkatu egiten zen kafe etxean sartu-irten bat egiten ez bazuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 32. orr.
Amets horietan hartu ninduen lozorroak gaueko haize freskoan. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 329. orr.
Nekez sartuko da inor lozorroan, une labur bateko lo-kuluxka izango da gehienera. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 155. orr.
Goizaldera egiazki lozorroan sarturik, lehen arrabotsak ez ditut aditu. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 118. orr.
Ez ote den gure baitan dugun beste izaki arrotz ezagutu eta atxiki ezin daitekeen bat, gure arima lozorroan denean gure gorputz gatibua biziarazten duena. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 314. orr.
Osaba Kamilek aulki batean esertzeko usadioa zuen, [...] eta lozorroan egoten zen, euli uxatzailea bularraldean hartua. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 17. orr.
Erdi lozorroan egon nintzen, neure artean erdi barrez. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 97. orr.
Igandeetan giro astun, lozorrozko, deprimigarri bat izaten da hemen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 149. orr.
Gero arimaren zurruntasun moduko bat izan zen, halako ongizate lozorrozko bat, minak aldegin gabe bazen ere, ez zen min nekagarria,. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 108. orr.
Txilin baten hotsak atera zuen osaba Kamil bere ohiko lozorrotik. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 224. orr.
Ardoaren lozorrotik iratzartu zenean. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 32. orr.
Lozorrotik esnatuxe, halako epeltasun jostarina nabaritu zuen zainetan barrena. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 76. orr.
· Lozorroa egin zuen, aspaldiko partez eta pausaturik eta goseturik iratzarri zen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 199. orr.
Egonean zegoen, lozorro goxo eta sakonean. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 151. orr.
Lozorro gozoak hartu zuen magalean Deportivo. Berria - Kirola 2004-03-24
Lozorro sakonenetik atereaz, ametsen baten sare fina urratzen dugu. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 97. orr.
Gero loak hartu ninduen, edo lozorro sakonak bederen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 251. orr.
Nadia lozorro gogorrean zetzan. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 391. orr.
Zentzumen guztietara zabaldua nuen lozorro ameslari hura. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 82. orr.
Neke lozorro bitxi hartan ezin nuen igarri. Txillardegi «Putzu», 1999 - 251. orr.
lozorro sakonean (4)
erdi lozorroan (4); lozorroan egon (11); lozorroan geratu (4); lozorroan zegoen (14)
lozorrotik atera (7); lozorrotik esnatu (6); lozorrotik esnatzen (4)