Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez naiz gau berandua arte lokartu. -Edu, lokartzen bahaiz, ostiaka bidaliko haut hemendik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 74. orr.
-Nire aita ere lokartua da. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 132. orr.
Ez nau ni aise loak hartzen, baina behin lokartu eta gero, seko lo egiten dut. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 48. orr.
Gizon zaharra arropaz aldatu eta gero, akitua, etzanik pausatzen da, eta loakartzen. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 65. orr.
Eskailera-mailetan lokartu da. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 67. orr.
Ezin nintzen lokartu, halere. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 142. orr.
Marta lokartu ezinik zebilen Pataki zelako hark ekarritako gutuna irakurri zuenetik. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 39. orr.
Eta seko lokartu nintzen; mihiseen artean aspaldiko partez goxoki luzatuz. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 30. orr.
Halako batean azaldu ziren, horratik, ni kulunkaulkian lokartu berria nintzela. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 97. orr.
Soinu, irri, iturrien xurxura eta itzalaren goxotasunari esker, baratzea lokartu da eta amets bat egin du. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 27. orr.
Niri, haur-haurretik, oherakoan otoitz egiten loakartu arte hezi ninduten. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 13. orr.
Hondarretan lokarturiko ur epelaren urrina. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 149. orr.
Eskuinekoak jarriak ezkerrean, ederki bertzela denek ikusi dituzte, jakiten ahal duzue nehor ez dela lokartu. Herria 2001-06-07
Haatik heletarrak ez ziren lokartu, baina behar zen lekura jo zuten. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 91. orr.
Azkenik, haren arima txit santua haragitik askatua izan zen, hondargabeko argitan murgiltzeko, eta haren gorputza Jaunagan lokartu zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 252. orr.
Hantxe gelditu zen, mugitu gabe, ume lokartua gainean zuela. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 141. orr.
Zortea aldeko izanez gero, argiztaturik ikuskatuko genituen haren arreben gorputz lokartuak, deusen estalkirik gabe. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 92. orr.
Halako dirdai maleziazko bat islatu zen bere begi kasik lokartuetan. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 70. orr.
Hala ere, neskatoa ez zen esnatuko, buru lokartu baten pisua zuen eskuan agureak. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 33. orr.
Gurpilen hotsak etxe lokartuen fatxaden kontra jotzen zuela berriz ere. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 20. orr.
-Hiri lokartua ote da? -bota zuen Mikel Strogoffek-. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 343. orr.
Nik betazalak jaitsi ditut, gutxienez lokartuarena egiteko eta isilean egon ahal izateko. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 125. orr.
Arreta pixka bat ipini behar zen lokartuak ez zanpatzeko, nahierara etzanda zeuden-eta han-hemenka. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 114. orr.
Baina luzara, badira joaiten hasten direnak, lokartuxea zagoena ere ikusi dugu. Herria 2005-07-07
Horrela egin ohi du lokartzear dagoenetan. «Bizia lo», 2003 - 37. orr.
Lokartzear zegoela, oinaze sarkor batek erdiratu zion bularraldea eta arnasa sakon hartzeko beharrean gertatu zen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 228. orr.
berehala lokartu (13); berehala lokartu zen (6); berriro lokartu (7); berriz lokartu (7); etzan eta lokartu (3); jaunagan lokartu zen (3); lokartu aitzin (7); lokartu arte (6); lokartu aurretik (11); lokartu baino lehen (4); lokartu orduko (5); seko lokartu (4)
erdi lokartua (6)
erdi lokartuari (3)
erdi lokarturik (4)
lokartuta kantxaratu zen (3); lokartuta nengoen (3); lokartuta zeuden (3)
berehala lokartzen (3); lokartzen ari (15); lokartzen ari zarenean (3); lokartzen saiatu (3); lokartzen uzten (3)