Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
lohasma (orobat lo-hasma) iz logaleak eragiten duen astuntasuna; logalea. ik lo 23.
Emeki emeki beren lohasmatik ateratzen dira. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 138. orr.
Bihotz ilunak egin zitzaizkion eta berehala, arrabio batek heldu izan balio bezala, lo-hasmatik esnatu zen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 243. orr.
Bere lo-hasmatik hasmatik aterarazi zuen Husainen ahots zoliak, zeinak, zartako bat ematearekin batera, esan baitzion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 316. orr.
Ama lohasman zegoela, dutxatu zen eta fereka soil eztiaz zakila gogortu zitzaion. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 66. orr.