Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bostongo kale, plaza eta etxadiak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 79. orr.
Murru, kale eta plaza eder haien artean bizitzeak, ibiltzeak eta aditzeak. Txillardegi «Putzu», 1999 - 271. orr.
Etxeak suntsitu, kaleak desegin, zuhaitzak bota, teilatuak hondatu. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 354. orr.
Théodore Maunoir kalea Luis Appia kalearen amaieran zegoen. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 49. orr.
Rambuteau kale aldera biratu ziren. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 120. orr.
Egunez, Pirouette kale alderako leihoa zabaldu eta argitasun zikin bat sartzen zen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 159. orr.
Kale erdian tranbiaren zain gelditu zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 219. orr.
Kale artean ikusten diren gauzak inoiz ez dira osorik ikusten. ik kalearte. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 169. orr.
Kale arteko ibilbideak hautatzen baitzituen. «Kuskue tanden», 2004 - 174. orr.
Kale horrek bazituen bi zubi beiratedun, kale gainetik igarotzen zirenak. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 81. orr.
Nire tabernatik hiru kale gorago zegoen haien barberia. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 39. orr.
Inguruko kaleak asfaltatu gabe, umeak hemengo pilota jokoan. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 94. orr.
Kalea eskobatzeko lana. Juan Garzia «Pedro P?ramo» - Juan Rulfo, 2001 - 157. orr.
Zakurra kalea igaro ez igaro dago. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - Jos? Saramago, 2000 - 92. orr.
Dendatik irten eta kalea gurutzatu zuen lasterka. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 111. orr.
Taxi-gidariak ez zukeen kale hau zeharkatu beharko. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 254. orr.
Informantearen kalea aurkitzeko. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 91. orr.
Bikoteak eskuinetara zegoen kale batera jo zuen. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 239. orr.
Kalea trenbidetik ibaira doa. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 15. orr.
Kaleak jendez beterik zeudenean atera zen etxetik... Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 142. orr.
Kaleak hildakoz betetzeraino ugaritu dituzue hilketak hirian. Elizen arteko biblia Ez 11,6
Jende-joera handiko bi kaleren gurutzegunean. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 114. orr.
Metro estazio eta aireportuetan barna kalezko begiralearen jarreran. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 45. orr.
Jende ugari zebilen estalpeko kale handi haietan zehar. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 34. orr.
Kale txiki mehar batean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 289. orr.
Eraikin handiez inguratutako kale luze zurietan zehar. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 43. orr.
Kale zabal bateko espaloian. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 84. orr.
Hor-hemenka ageri ziren leiho bakanetako distira motelak argituriko kale izugarri zabaletan barrena. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 29. orr.
Gero, Pont Neuf eta Halles kale berri zabaletara iristen ziren. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 256. orr.
Hirietako kale zaharretan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 5. orr.
Abenida zabalak eta kale ederrak dituzten hiri sobietarretan. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 42. orr.
Ziztu bizian joan nintzen kale aldapatsuetan gora. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 125. orr.
Kale piko harriztatuan zurezko sandalien hotsa entzun zen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 96. orr.
Parisko kale itoen artean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 168. orr.
Ziztu bizian atera zen zirimiri hotzak bustitako kale isilera. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 345. orr.
Kale izoztuetan behera. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 465. orr.
Kanpoaldean, limoi-koloreko goiztiriak kale hutsak blaitu zituen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 67. orr.
Parisko kale aristokratikoenetako batean. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 174. orr.
Kale jendetsuenak saihesteko. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 263. orr.
Erdiko kale inorgabeak luze hedatzen ziren gas argiontzien ilaren azpian. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 42. orr.
Estalpeko kale baten aterpera. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 194. orr.
Merkatuko kale haietan isurtzen zen urak poztu egiten zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 189. orr.
Azokako kale meharretan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 100. orr.
Oihuka ari ziren haur narratsez beteriko adreiluzko kale kirastuetan zehar. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 108. orr.
Bonbardaketariek jaurtikitako bonbek herriko kale eta etxe asko birrindu zuten. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 63. orr.
Allikene lelengo lerroan egoan, kale baserri bihurturik. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 44. orr.
Zurezko kale-seinale zahar bat Kale-trena. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 50. orr.
Gerra aurreko kale-istiluetan. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 111. orr.
Auto erreketak eta kale kalapitak nonahi piztu ziren aldi horretan. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 104. orr.
Gehien kontsumitzen diren izozki moten gaineko kale-inkesta super-interesgarria. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 48. orr.
Kale elkarrizketak nonahi Kale-lanean ari nintzelarik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 38. orr.
Zer nolako kale-jolasak egiten zituzten. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 129. orr.
Kale hizkeran ez da arraroa "hori oso talibana duk kontu horretan" entzutea. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 157. orr.
Dendetan edo kale saltokietan. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 45. orr.
Ibilbidean, urrutira, kale-organo bat entzun zuen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 58. orr.
Edo kale-kantariak [...] gure jaioterriko arazoei buruzko balada bat kantatzen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 45. orr.
Kulpa gurea da utzi egiten dizugulako kale-nahasle horiek bezala janzten. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 26. orr.
Mota bateko eta besteko jendearekin topo egitera ohitua dagoen kale ibiltariaren lasaitasunaz. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 37. orr.
Hitz haien bidez, Macquart zaharraren mozkorkeria eta kale parranda famatuak gaitzetsi nahi zituen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 78. orr.
Aspaldi ez nuen kale-jantzian ikusi don Roman. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 10. orr.
Kale antzekiaren munduan, eta kale artearen arloan oro har, aitzindari da Frantzia. Berria - Kultura 2004-06-27
Kale sarrerako tabernan. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 340. orr.
BMWa kale amaieran zegoen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 176. orr.
Tren batek goialdetik igarotzean burrunba egiten zuen kale-muturrean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 32. orr.
Guardia zibilen furgoi pare bat ikusi zuen soilik, bata bestearen atzetik kale-ahoa gurutzatu eta bertatik urruntzen. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 47. orr.
Paisaiak ere pintatzen nituen, eta kale-txokoak. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 125. orr.
Eta behatoki berezi hartatik ikusi zuen kale-izkinan agertzen segika zetorkiona. ik beherago 20. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 183. orr.
Bera kale mailan, eta emaztea bebarruko alturatxoan jarria. «Bizia lo», 2003 - 14. orr.
Kale janzkeran, emakume asko eta asko, hamaika koloretako guardasolak eskutan zeramatzatelarik. Txillardegi «Putzu», 1999 - 318. orr.
Bilboko kale eszenekin batera, badira Ezkerraldeko meatzetan ateratako erretratuak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 88. orr.
Ez nuen Kalkutako kale-legeen berri. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 135. orr.
· (izond) Haur izu kale-beldur eta jende-beldur bat. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 175. orr.
Bat-batean ezkerretara egin eta saihets-kale bat hartu zuen Corleyk. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 88. orr.
Txakurtxo bat irten zen albo-kale batetik. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 186. orr.
Bilboko "goi-kaleak" aipatzen ditu, auzoaren izena esaten ere ausartu gabe. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 12. orr.
Aparkaleku-kale bat behar zuen gureak, hortik zarata. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 185. orr.
Inguruan, herri kale batean etxe-villa bi. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 109. orr.
Filigrana gisako burdinsare bat zuen Gurdi-kale deitzen zen kale baterantz. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 203. orr.
Lur azpiko kale luzeetan, gelaxkak ageri dira, suteen beldurrez jarritako beren sare metaliko itxiekin. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 320. orr.
Haize boladak pabiloiko kale meharretan aurrera igarotzen ziren. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 272. orr.
Zer dira ilargiaren kale horiek? herriko kaleen antzekoak, edo estropadetakoen kale ziabogadun horien parekoak...? Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 403. orr.
Auzo zaharra, kalea, euskaraz antonomasiaz esaten den bezala, plazan elkartzen diren bi kalexka estu, bihurgunetsu eta aldapatsuk osatzen dute ia osorik. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 21. orr.
Amaren parteko familia baserritik kalera etorritakoa zen, Mendexatik. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 338. orr.
Ezkondu zenetik kalean bizi bada ere, Zestoa gainekoa da sortzez, eta asko ibilia da inguruetan, baso lanean-eta. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 8. orr.
Auzolanerako deia zabaldu zen eta hartara agertu ziren Perikoren lagunik gehienak, kalean bizi eta sororik ere ez zeukaten batzuk izan ezik. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 109. orr.
Umetan ez nuen jakiten baserria non kokatu, kalean haziak izan baikara. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 9. orr.
Baserrian lagundu bai baina kalean lan egiten baitzuen, Nire adineko eta inguruko euskaldun gehientsuenen gurasoak bezala baserria utzi eta kalera jaitsitakoak, fabrikara. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 99. orr.
Baserri asko hustu, jendeak kalera jo eta mendiak zikindu egin direlako. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 113. orr.
Kale-kalekoa naiz ni, kalean jaio eta kalean hazia. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 15. orr.
Lehengo baserritarrari kalea urrutitxo gelditzen bazitzaion, gaurkoari etxea gelditu zaio urruti, gero eta urrutiago. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 169. orr.
Bilbaoko goi-kaleetako txarritokietan erabilten dana. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 12. orr.
Kale agerraldiak eta manifestazioak demokraziaren oinarrietako bat dira. Berria - Harian 2005-11-11
Aralarrek kale agerraldiak antolatuko ditu. Berria - Euskal Herria 2004-12-05
Udaletxe atarian amaituko da kale agerraldia. Berria - Euskal Herria 2004-08-18
Milaka polizia aurrean zituztela egin zuten kale agerraldia. Berria - Mundua 2004-08-31
Orain arte egindako kale-agerraldi baketsuen oso bestelakoa. Berria - Mundua 2004-12-21
Debekatutako kale agerraldi baten erantzule izatea. Berria - Euskal Herria 2006-01-26
Ez nuen sekula parte hartu kale borrokan edo ETAn, ezta fronte kulturalean ere. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 144. orr.
Kale-borrokako ekintzetan parte hartu izana leporatu zioten. Abertzaletasuna erakargarri egin behar dela, alegia, eta indarkeria eta kale borrokarena ez direla horretarako tresnak. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 115. orr.
Borroka armatuaren eta kale borrokaren aurka nago ni, guztiz, etikoki suntsigarri eta politikoki kaltegarri iruditzen zaizkit eta. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 105. orr.
Kale borroka egiten ari dena Ertzaintza da, etengabe. Berria - Harian 2006-03-05
Kale borroka idurikoa hedatzen ari Frantzian. Herria 2003-01-09
Herriko Tabernako giro hartan, eta kale-borrokalarien bi argazkiak propio erakutsi ondoren. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 56. orr.
Garai hartan kale-borrokalariek teknika berria asmatu zuten. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 22. orr.
Hirugarren joaldian kale egin nuen, bolak ez zuen-eta nik nahi nuen beste indarrik hartu bandaren kontra jotzean, eta bide erdian gelditu zen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 12. orr.
Nire asmoak kale egiten badu. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 310. orr.
Ez gero niri kale egin, mutilok. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 97. orr.
Hamar urtez hiru aldiz baino ez diat egin kale. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 210. orr.
Oroimenak kale egiten ez badio. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 115. orr.
Alta, neurri horiek kale egin dutenean ez da zilegi bide horri segitzea. Berria - Harian 2005-07-08
Lehen keinua egin bezain laster joko nion tiroa, eta, kale eginez gero, eskopeta hustuko nion. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 227. orr.
Baina hire aitonak kale egin zian hona etorririk. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 33. orr.
Kaleak kale egin digu, ordea. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 176. orr.
· (bale-rekin) Kale edo bale egitekotan nengoela, Andreas bera aurreratu zitzaidan eta nire asmoez galdetu zidan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 120. orr.
Berehala bildu ziren plaza erdira bertako eta kanpoko emakumeak, bertako eta kanpoko gizonezkoekin dantza egitera [...] benetako erakustaldia ordukoa izango zela jakitun, bale ala kale egitekoa alegia. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 146. orr.
· (egin ezabaturik) Jo euskal hiztegietara, eta kale. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 151. orr.
Kargatu du bere FN Browning-a [...] eta bigarren basurdeari ere kale, hirugarrenari ere bai, horrela seirekin huts egin arte. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 38. orr.
Agintariek kale, txiroak kale gorrian. Berria - Harian 2005-08-31
Hiriaren alde zaharreko kale estu batzuetatik barna. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 50. orr.
Alde zaharreko kalestu haietan gora eta behera. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 104. orr.
Elizaren inguruan kiribildutako kale estu bihurrietan gora hartu du. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 79. orr.
Tangerko kale estuetan ibiltzea pentsatu zuen. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 69. orr.
Kale estu batean, errabinoak garrasiak entzun zituen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 169. orr.
Katu erdi basatiak baizik ez zituen aurkitu kale-estuetan itzalgaizka ibiltzen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 182. orr.
Ronda kale estuak oihartzuna egin zion Txapliren barre ozenari. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 219. orr.
Tenderia kalesturaino iritsi nintzenean ezkerrerantz jo nuen kantoian zegoen kafetegirantz. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 48. orr.
Aita Kalkutako kale-garbitzailea zen. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 121. orr.
Goizaldeko seiak ziren eta kale-garbitzaileak azaltzen hasiak ziren. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 178. orr.
Kale garbitzaileek martxoaren 14an hasi zuten greba mugagabea. Berria - Ekonomia 2004-04-07
Ferroser enpresako kale garbitzaileek eta zabor biltzaileek. Berria - Euskal Herria 2004-03-20
Orain urte batzuk, Milango kale-garbitzaile batek emakume baten gorpua aurkitu zian Duomotik hurbil. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 243. orr.
Kale gorrian lo egiten dutenek ez dute inongo babesik. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 13. orr.
Kale gorrian gaude, goseak eta gerraz hiltzen. Elizen arteko biblia Jr 44,18
Kale gorrian jaioa omen zen, Elduainen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 103. orr.
Kale gorrira botako nau. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 208. orr.
Kale gorrira bidaliko zaituzte zuk gutxiena espero duzun momentuan. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 159. orr.
Nire ahizpa izanda ere, kale gorrira joango da. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 114. orr.
Une batez kale gorrian ikusi dut neure burua. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 58. orr.
Agintariek kale, txiroak kale gorrian. Berria - Harian 2005-08-31
Besteek zintzoki jarraitzen ziotela ikusirik, hurrengo kale gurutzean zein norabide hartu pentsatzeari ekin zion. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 22. orr.
Kamioi, orga edota gurdirik ez zen sartzen kale itsu hartara. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 262. orr.
Hobe dugu kale itsu batean elkartzea. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 53. orr.
North Richmond Street, itsua izaki, oso kale lasaia zen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 42. orr.
· Kale-itsu honetatik irteteko bide bakarra berriz hasieratik hastea da. Berria - Harian 2005-01-14
Iranekiko elkarrizketak kale itsu batean sartuta daudela. Berria - Mundua 2006-01-31
Bitasun horrek, hala ere, irteerarik gabeko kale itsu batera eraman izan gaitu askotan. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 120. orr.
Indian, berriz, orain ere kale-kalean eta inongo lotsarik gabe agertzen da jainkoentzako eraspena. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 179. orr.
Hala bada, kale-kalean berriro ere hurbildu zitzaion arren, oraingoan ez samintzea erabaki zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 113. orr.
Lehoia dago kanpoan, kale-kalean; hil egingo nau. Elizen arteko biblia EsZ 22,13
· Kale-kalekoa naiz ni, kalean jaio eta kalean hazia. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 15. orr.
Bi ertzain ikusi nituen elizatik hurbil, kale-kantoi batean. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 173. orr.
Hurrengo kale-kantoian ezkerrera hartu eta bizi zen kalean sartuko zen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 182. orr.
Eskaileran estropezu egin eta kale kantoian desagertu da. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 229. orr.
Suhiltzaileen kamioi bat kale-kantoira iritsi eta orroka desbideratu zen, gorri eta dirdaitsu, kea zeriola. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 110. orr.
Kale-kantoira iritsirik, okina ikusten dut, hiru otar, ogiz lepo beterik, furgonetatik ateratzen. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 96. orr.
Artean eguerdia izanagatik, puta dezente zegoen atari eta kale-kantoietan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 207. orr.
Berokia jantzi eta kale kantoiko drogeriara joan zen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 146. orr.
Bostongo kaia seinalatzen zuten kale-kantoiko geziek. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 79. orr.
Orain hogei mila biztanle zituen, eta kale nagusia dendaz eta autoz betetako bulebar distiratsu bat zen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 107. orr.
Kalesak Salemgo kale nagusian aurrera egin zuen. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 34. orr.
Hiriko kale nagusian barrena. Berria - Mundua 2004-04-01
Auzoko kale nagusitik datoz hiru lagunak, harri koxkor bati ostikoak ematen. «Bizia lo», 2003 - 74. orr.
Industrialdeko kale nagusiaren hustasunean ez zen bertze ibilgailurik bistara. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 357. orr.
· (K eta N larriz) Herri zaharreko Kale Nagusian. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 154. orr.
Kale Nagusia eta San Juan Plaza. Txillardegi «Putzu», 1999 - 164. orr.
Kale Nagusiko tabernetan edo plaza inguruetan. Santiagoko portaletik igaro ziren, Kale Nagusian sartu eta lekurik bazen galdetu zuten ostatuan. · Urbiako bi kale nagusiak estuak dira, bihurriak eta aldapatsuak. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 41. orr.
Udaletxeak berak bozgorailuak ipintzen ditu kale nagusietan. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 35. orr.
Ez ibili herriko kale nagusietatik. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 154. orr.
Gaztaina sorta bat ere erosi zion kale saltzaile bati. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 25. orr.
Bi aldeetan, kale saltzaileek beren postuak prestatu berriak zituzten, ohol batzuk saski handien gainean paratuz; eta hantxe hasten zen berriz aza, azenario eta arbien uholdea. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 54. orr.
Kale saltzaile andanak igaro ziren bertatik, beren eskorgei bultza eginez. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 179. orr.
Kale saltzaile atzerritarrei. Berria - Euskal Herria 2004-04-24
· Saxo, kale painuelo saltzailea. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 40. orr.
Kale txakurrak ibiltzen ziren Harakinaren kalean, eta Hennek hezurren bat botatzen zien noizean behin. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 45. orr.
Merkatu nagusiko gauak atseginak dira kale txakurrentzat. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 53. orr.
Nire oinak bi kaletxakur dira, hirian norabai edo noraezean dabiltzanak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 225. orr.
Ez ziren kale zakurrak pertsonen antzera portatzen ziren bakarrak. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 15. orr.
Kaleetan paseatzea, kalerik kale ibiltzea, nekatzen zenean esertzea. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 54. orr.
Nik kalerik kale egiten dudan bilaketa berberean ari zara. «Kuskue tanden», 2004 - 205. orr.
Kantari kalerik kale zalapartan. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 285. orr.
Ilea arraso moztuta, buruko painulotako bandera española ezarririk, kalerik kale arrastan erabili zituzten emakume abertzaleak, lotsagarriro umilatuak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 142. orr.
Nahiago kalez kale ibili, norabiderik gabe. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 33. orr.
Atsegin handia ematen zion kalez kale ibiltze horrek. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 246. orr.
Mutilak kantari ateratzen ziren kalez kale, eta zezenak festetan, eta iluntzerako etxera. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 64. orr.
Botika itxi berria, bazkari bitartekoa kalez kale egiteko asmoa zeukan. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 95. orr.
Gurditzarra, kalez kale hainbat itzulinguru egin ondoren, kalezulo ilun batean sartu zen azkenean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 259. orr.
Delitu handiskoa bazuen, bi oinak mando zaharren baten isatsari lotu eta buruz atzera arrastan kalez kale erabili ondoren, eramanen zuten urkamendira. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 237. orr.
Erreboltariak kalez kale aritu ziren soldaduei aurre egiten eta zalantzan jarri zuten okupazio indarrek hiriaren %70a kontrolpean zutenik. Berria - Mundua 2004-11-11
Begia erne ibili behar, kalez kaleko salmenta horiek debekatuak baitzeuden. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 241. orr.
Taibele bere lagunekin aulkian eserita zegoen, kalez kaleko saltzaile bati erosi zion liburu bateko istorio bat kontatzen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 18. orr.
ik gorago 22.
19:00etan, kalez kalekoa egingo dute musikariek. herria¬
Plazako kioskoan erromeria izango da kalez kalekoaren amaieran. Berria - Kultura 2004-07-03
Eta hala joan zirela denak kalez kalekora. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 180. orr.
19:00etan, kalez kalekoa egingo dute musikariek. herria¬
alde zaharreko kale (6); arteko kale (8); auzoko kale (5); bilboko kale (19); bilboko kale nagusian (6); bilboko kale nagusiko (6); egin du kale (5); egin zuen kale (15); estalpeko kale (8); herriko kale (24); hiriko kale (27); hiriko kale nagusian (6); hondarribiko kale (6); hurrengo kale (5); inguruko kale (9)
kale aldera (18); kale animazioa (7); kale antzerki (20); kale antzerkia (11); kale antzerkiaren (6); kale antzerkiko (5); kale artean (5); kale bazter (6); kale bazterrean (16); kale bazterretan (14); kale berean (11); kale borroka (54); kale borrokan (12); kale borrokarekin (11); kale borrokaren (16); kale borrokari (5); kale egin (262); kale egin zuen (47); kale eginez (10); kale eginez gero (9); kale egingo (8); kale egitea (14); kale egiteak (5); kale egiteko (8); kale egiten (58); kale egiten badu (8); kale eraso (21); kale erasoa (14); kale erasoak (36); kale erasoen (11); kale erasoetan (11); kale erdian (36); kale ertzean (6); kale estu (24); kale estuak (6); kale estuen (5); kale estuetan (10); kale eta plazetan (5); kale garbitzaile (11); kale garbitzaileek (6); kale gorria (7); kale gorrian (89); kale gorrian bizi (13); kale gorrian geratuko (5); kale gorrian utzi (6); kale gorrira (15); kale huts (6); kale hutsetan (7); kale ikuskizunak (5); kale ilun (9); kale indarkeria (7); kale istiluak (5); kale istiluetan (5); kale itsu (20); kale itsu batean (7); kale itsu batera (6); kale izen (9); kale jantzian (8); kale kalean (5); kale kantoi (30); kale kantoi batean (11); kale kantoian (46); kale kantoian desagertu (5); kale kantoietan (10); kale kantoiko (26); kale kantoira (9); kale kantoitik (21); kale luze (7); kale nagusi (9); kale nagusia (34); kale nagusiak (24); kale nagusiak zeharkatu (7); kale nagusian (84); kale nagusian barrena (6); kale nagusian behera (7); kale nagusian gora (5); kale nagusiaren (5); kale nagusietan (6); kale nagusiko (37); kale nagusira (9); kale nagusitik (22); kale osoa (8); kale osoan (8); kale protestak (6); kale txiki (7); kale zabal (17)
kalerik kale (29); kalez kale (52); kalez kale ibili (6); kalez kale ibiltzen (6); lau kale (6); nazioarteko kale (8); nazioarteko kale antzerki (7)
kalea gurutzatu (17); kalea gurutzatzen (7); kalea hartu (8); kalea zeharkatu (15); kalea zeharkatzen (7); rambuteau kalea (6)
bilboko kaleak (18); donostiako kaleak (5); herriko kaleak (12); hiriko kaleak (12); inguruko kaleak (7); kaleak bete (7); kaleak garbitzen (7); kaleak hartu (7); kaleak hutsik zeuden (5); kaleak itxi (6); kaleak zeharkatu (16)
goiko kalean (5); hamalaugarren kalean (7); kale kalean (5); kalean aurkitu (7); kalean aurkitutako (6); kalean aurrera (27); kalean barna (8); kalean barrena (46); kalean behera (82); kalean behera abiatu (5); kalean behera egin (7); kalean bizi (48); kalean gelditu (11); kalean geratu (22); kalean geratuko (16); kalean geratzen (9); kalean gertatu (5); kalean gora (69); kalean ibili (8); kalean ibiltzeko (6); kalean ibiltzen (7); kalean ikusi (16); kalean ikusten (11); kalean izan zen (9); kalean jarraitzen (5); kalean jarri (10); kalean jartzen (6); kalean jotzen (5); kalean lo (5); kalean sartu (13); kalean topatu (8); kalean topatzen (8); kalean utzi (22); kalean utziko (6); kalean utzita (6); kalean zehar (50); lehen kalean (5)
estalpeko kalearen (6); kalearen amaieran (9); kalearen beste aldean (8); kalearen bukaeran (5); kalearen erdian (15); kalearen izena (6); kalearen kantoian (7); kalearen parean (7); pirouette kalearen (7); rambuteau kalearen (10)
kaleaz bestaldean (5); kaleaz bestaldeko (8)
kaleen izenak (10)
alde zaharreko kaleetan (6); auzoko kaleetan (6); bilboko kaleetan (52); bilboko kaleetan barrena (5); bilboko zazpi kaleetan (5); donostiako kaleetan (14); eko kaleetan (8); erromako kaleetan (5); euskal herriko kaleetan (8); gasteizko kaleetan (12) herriko kaleetan (33); herriko kaleetan barrena (5); hiriburuko kaleetan (11); hiriko kaleetan (30); hiriko kaleetan barrena (5); inguruko kaleetan (15); iruñ jerusalemgo kaleetan (10); kaleetan barna (25); kaleetan barrena (94); kaleetan barrena ibiltzen (5); kaleetan gora (14); kaleetan ibili (6); kaleetan ikusten (5); kaleetan zehar (53); parisko kaleetan (6); sestaoko kaleetan (6); sestaoko kaleetan barrena (5)
gatazka kaleetatik atera (5); hiriko kaleetatik (6)
kaleko argi (5); kaleko arropa (7); kaleko ate (5); kaleko atea (18); kaleko atera (8); kaleko denda (6); kaleko egoitzan (10); kaleko erakustaretoan (5); kaleko etxe (11); kaleko etxean (11); kaleko etxebizitza (5); kaleko farolak (5); kaleko gela (5); kaleko giroa (6); kaleko izkinan (7); kaleko jantzian (5); kaleko jantziekin (5); kaleko jantzita (7); kaleko jantzitako (27); kaleko jendea (8); kaleko jendeak (11); kaleko jendearen (5); kaleko kafetegi (5); kaleko karpan (9); kaleko lokatza (5); kaleko saltzaile (5); kaleko taberna (8); kalez kaleko (6)
kalekoz jantzitako (12)
; atera kalera (5) atera ziren kalera (32); atzo kalera (13); baserritik kalera (5); jantzi eta kalera (7); jendea kalera atera (5); kalera abiatu (7); kalera atera (198); kalera atera ziren (30); kalera aterako (22); kalera ateratzea (22); kalera ateratzeko (51); kalera ateratzen (33); kalera begira (16); kalera bidali (6); kalera bota (36); kalera botako (11); kalera botatzeko (7); kalera botatzen (6); kalera egin (10); kalera egin zuen (5); kalera ematen (15); kalera ematen zuen (9); kalera eraman (7); kalera heldu (6); kalera iritsi (6); kalera irten (203); kalera irtengo (8); kalera irtetea (8); kalera irteteko (35); kalera irteten (29); kalera itzuli (7); kalera jaitsi (19); kalera jo (16); kalera joan (21); kalera joango (7); kalera joateko (5); leihotik kalera (6); presoak kalera (27)
kalerako bidea (9)
kalerik kale (29) kaletik atera (8); kaletik ibili (5); kaletik joan (5); kaletik pasatzen (7)
kalez jantzita (5); kalez jantzitako (15); kalez kale (52); kalez kale ibili (6); kalez kale ibiltzen (6); kalez kaleko (6)