Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kalejira, dantzaldi eta kontzertuetarako erabiltzen da soinu txikia. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 69. orr.
Hurrengo urtean [...] kalejira bat antolatu zen, kaleetan eta plazetan zehar, txistulariei eta atabalariei upelez lagunduz. Askoren artean «Rataplan» - 38. orr.
18:00: kalejira Iruñeko Parte Zaharreko kaleetan zehar. Berria - Euskal Herria 2004-01-11
200dik gora herritarrek kalejira egin dute Donostiako Bulebarreraino. Berria - Euskal Herria 2004-02-29
Martxa militar musikarekin kalejiran ibili eta gero. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 271. orr.
Kalejiran joan gara, eta jendeak oso modu onean hartu ditu gure orriak. Berria - Euskal Herria 2004-02-29
Jolasak, gazteentzako jaialdia, bazkaria, antzerkia eta bertso eta trikiti kalejira antolatu dituzte bertso eskoletako arduradunek. Berria - Kultura 2006-04-01
Kalejira asko, gaur egun oso ezagunak direnak eta mundu guztiak jotzen dituenak, Gelatxorenak dira. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 60. orr.
Etxerakoan Manuel bidekoa edo kalejira joaz itzuli zen. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 19. orr.
Eta soinulari zoro batek kalejirarik alaiena jotzen du Waterloo-Bridge-ren erdian, edo Albert edo Victoria enbarkment-en. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 89. orr.
14 kantu ditu, rantxerak, pasodobleak, kalejirak, arin-arinak eta fandangoak tartean. Berria - Kultura 2004-05-20
Haietako batzuk zigortu egin zituzten, beste batzuk espetxeratu, eta beste batzuei arropa kendu eta kalejiran eraman zituzten biluzik, herriarentzat ikuskizun barregarri bihurtuz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1117. orr.
Begien aurrean agertu zitzaizkion orobat, kalejira luzean, zaldi hitsen paradak, eskale ikaragarrien prozesioak, eta jipoitutako hainbatenak, behaztopa-harri aldrak... Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 181. orr.
kalejira demonio nekrofagoekin (4); kalejira egin (6); kalejira egin zuten (4); kalejira egingo (8); kalejira erraldoia (3); kalejira hasi (3)