Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zarautz eta Orio artean dago etxea, garai batean baserri izana, errepide nagusia utzi eta Aiara doan bidearen hasieran. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 9. orr.
Baserri bat, borda bat, dorretxe bat. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 101. orr.
Une horretan, Israelgo gobernuburua Negeveko basamortuan daukan baserrian zegoen. Berria - Mundua 2004-01-30
Arantzamendi eta Aranburu baserriak ikustera joan naiz gaur, abenduak 25, Eguberri eguna. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 13. orr.
Oribar baserriari gurutzea margotu zioten teilatuan bi koloretako teilak erabiliz. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 172. orr.
Tokia, ez dakit esan dudan, Errekarte Haundi baserria. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 100. orr.
Azpeitiko Odriozolatxo baserrian bazen Leoia deitzen genion arratoi zakur bat. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 103. orr.
Geure etxean, Elgoibarren, oso maite genuen Ibartola baserriko Maria. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 84. orr.
Eibarko Urki auzoko Altamira baserriko hiru belaunaldi ibili ziren Cuban. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 17. orr.
Matxinbenta aldeko baserri batean. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 214. orr.
Bost urte eukazala, Andraka ganeko Goikomendi izeneko baserrira aldatu ziran. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 50. orr.
Zaharrena, neska, Matximenta bertako Bildotxola baserrira ezkondu zen. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 58. orr.
Ez nintzen baserritik irten ezkondu ginen arte. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 173. orr.
Normala da noski baserritik kanpo dagoenak sentitzea baserriaren nolabaiteko mira. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 132. orr.
Iñurritza auzoko baserriak bisitatzen dituzte gazteek, dantzaz eta kantuz eskea eginez. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 24. orr.
Baserria egin bitartean, ordea, Oiartzungo Errotazahar baserrian bizi izan ziren. Berria - Kultura 2004-11-05
Joxean Olano ere baserria noiz altxatuko zain dago. Berria - Euskal Herria 2004-03-23
Baserri bat eraiki zuen bertan, itsas haizetik gordea, hormak zuri eta teilatua gorri. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 85. orr.
-Baserria botatzeko asmoa daukaala, eta soro guztiak hartu hire negozio baterako. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 28. orr.
Asteasuko Urkidi baserriak su hartu eta barruan zegoen morroia hil da. Berria - Euskal Herria 2004-06-11
Denak kanpora atera, animaliak ere bai, eta baserria osorik kiskali zen. Berria - Euskal Herria 2004-03-23
Hor goraxeago bada baserri bat taberna daukana. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 34. orr.
Gailurrak zuriz beztitu ziren eta baserri anitz bakarturik aurkitu ziren. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 235. orr.
Baserri batzuetan ur bedeinkatuz zirtatzen zituzten arrautzak habian ipinitakoan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 103. orr.
Baserrietan zakur gogorrak eta latzak ezagutu ditut. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 80. orr.
Xuai baserria justu gainean dago. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 17. orr.
Ahalegin handirik gabe akordatzen dira gehienak zer jaten zuten: desberdin baserrian eta kalean. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 17. orr.
Lehenago ere, kalean ez bada baserrietan bederen, zabalduxea egon behar zuen, zeren eta 1838ko azaroaren 27an Esparterok debekatu egin baitu txapela janztea. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 14. orr.
Handik baserrirako bidea elkarrekin egiteko. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 82. orr.
Morroiak behar baitira orain, baserriko lanetan, sorokoetan eta horrela. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 235. orr.
Orduan, baserriko idiak uztarrian, arropak, aferak eta dotea osatzen zuen oihaleria osoa orgetan garraiatu zioten. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 59. orr.
Sarritan egun osoa igarotzen dut baserriko lanetan. Berria - Kirola 2004-05-25
Baserriko taberna zaintzeko hor zegoen Ama, eta Ama nahikoa zen bera bakarrik ordu txikitako mozkorrak kanpora bidaltzeko. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 24. orr.
Oilaskoa baserrikoa zen; barraskiloak, Borgoinakoak, eta ardo gorria, berriz, Tarn-ekoa. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 343. orr.
Gurasoak, berriz, baserrikoak biak, nire adineko eta inguruko euskaldun gehientsuenen gurasoak bezala baserria utzi eta kalera jaitsitakoak. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 15. orr.
Baserriak hiriko bizimodua epai badezake, hiriak ere badu baserria epaitzea. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 166. orr.
Probentzako baserria bere ohidura zaharrekin, nagusi zaharra ororen jabe, denak haren menpeko direla. Herria 2003-10-23
Eta bi aste barru Guridiren Baserria zarzuela egingo dut Arriagan. Berria - Kultura 2004-01-29
Koadroaren hondoan, baserri zuri-zuriak ageri dira txukun goldatutako mendi-maldetan. Euskal Herriaz duten ikuspegia, oro har, pintoreskoa da: mendi berdeen lurra, baserri txuri-gorriak eta ardiak inguruetan, horrelako irudia izaten dute buruan. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 144. orr.
Inoiz dorretxe izan ez ziren bi baserri apal. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 123. orr.
Industrialderen batek jandako baserri ohi bateko alaba baten itxura bete-betea zeukan. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 51. orr.
Baserri isolatu batzuk ozta-ozta, edo jende xeheen txabola soilak! Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 224. orr.
Huntzak hartutako baserri zaharraren pareraino iritsi ziren. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 204. orr.
Esate baterako, zergatik dira baserriak politak eta argindarraren postea itsusia? Pako Aristi «Note book», 2005 - 16. orr.
Harresia baino lehen, baserri zahar bat zegoen aspaldi, erdi eroria, zohizko teilatua harritzarrez betea eta paretetako harearria hezetasunak eta haizeak higatua zituena. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 29. orr.
Herri inguruan baserri zaharrak ugari ziren, asko urteetan abandonatuak, hutsak. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 136. orr.
Beraskoitzen elkartu gintunan, baserri huts erdi erori batean. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 182. orr.
Hiri gotortua hondaturik gelditu da, baserri hustuaren pare, basamortua bezain bakar. Elizen arteko biblia Is 27,10
Kaleko haur bat, zortzi-bederatzi urtekoa, aitonaren baserri hustuaren inguruan jolasten. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 115. orr.
Aitak baserri aberats eta hedatuenaren ondorengo izendatu zuen Andde, nekazari eskolako BTS diploma erdietsi bezain laster. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 112. orr.
Txiki-txikitatik daki nor den baserri ederrenaren jabea. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 116. orr.
Apopilo omen zegoen hurbileko baserri batean. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 55. orr.
Aiton edo ahaide beraren ondorengoak ziren denak, dorrekoak zein portukoak, kalekoak zein baserri-etxeetakoak. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 26. orr.
Ez da izanen notiziarik hain erraz sortu eta hain arin zabaltzen denik, batez ere baserri auzo eta probintzia herrietan. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 302. orr.
Gure txoferrak, baserri-eskualderen batekoa zatekeen-eta, ezagutzen ez jendeak aipatzen zizkion kaleen izenak. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 196. orr.
Herritarren %70 baserri eremuetan bizi diren pobreak dira.Haurtzaro urruneneko baserri-katuren bat alde batera utzirik, nik ez nuen sekula animaliarik ukitu. Berria - Mundua 2006-02-03
Baserri-ate takarrei hotsa ateratzeko gogor jo beharra dago. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 204. orr.
Baserri-ukuilu, borda zahar, kanpandorre eta antzekoetan egin ohi duela habia [enarak]. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 112. orr.
Industrialderen batek jandako baserri ohi bateko alaba baten itxura bete-betea zeukan. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 51. orr.
Harresi gabeko herri irekietako etxeak baserri-lurren arabera hartuko dira. Elizen arteko biblia Lb 25,31
Muino gainean baserri itxurako etxandia dago, palmondo altua alboan duela. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 52. orr.
Baserri-giroko jendearengan ohikoa den iluntasun psikologiko horretan bizi izan zen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 30. orr.
Baserri giroko neska zintzo ongi hezi bat, obsesioez eta fobiez betea, dukesa bat bezain harro, eta neskametxo bat bezala gorriturik. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 143. orr.
1970eko urteetako Korsika baserri gizartea zen. Berria - Harian 2006-05-05
Gazteriak baserri munduan bizi duen egoera hobetzea da mugimenduaren xede nagusia. Berria - Euskal Herria 2004-11-04
Hona, bada, beste adar garrantzitsu bat nire azterketarako: baserri giroetako lur eta baserri jabeen jauntxokeria, eta jauntxokeria horrek boterean dagoenarekin konpontxo egiteko daukan abildadea. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 114. orr.
Zenbat horrelako, baserri giroan gogoan eraman ohi zirenak! Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 40. orr.
Euskarari zerion baserri usaina kentzeko ere balio izan zuen Krutwigen jardunak. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 128. orr.
Baserri ekoizpenen antolatzea eta profesionalizatzea, salmenta zirkuitu motzetan antolatzea. Berria - Ekonomia 2004-10-26
Auzoko haurrekin beti josteta, noiztenka ariz baserri lanetan eta eskolan gogotik ikasten nuela, hautzaroa iragan zait lorietan. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 24. orr.
Hondarribiko baserri ondarea agertzea eta ezagutaraztea. Herria 2003-11-13
Izen hau baserri-bizitzako lanetatik datorkio, inongo zalantzarik gabe. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 141. orr.
"Menditar baten kantua", baserri minez idatzitako bertso sorta hura. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 73. orr.
Barojak ez baitzuen urtebete ere iraun baserri mediku, gero, bizi izandakoaren oroitzapen liburuan denbora tarte hori luzatua ageri den arren. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 17. orr.
Baserri turismoko etxe, bilera leku, eta udalekuen egoitza da, besteak beste, Aubixa. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 178. orr.
Umetan aitonarekin bisitatzen genituen baserri-atarietan egoten ziren zahar haiengana eraman nau Abdul Karimen irudiak. Pako Aristi «Note book», 2005 - 30. orr.
Baserri aurre, ermita atze eta pago-lizar arteko zabalguneetan dantzan ibilitakoek ondo gogoan dituzte, oraindik ere, Faustinok gehien bisitatu zituen alderdiak. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 53. orr.
Baserri aurrera iritsi da. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 143. orr.
· Hernaniko Zabalaga baserri-museoaren zelaietan. Berria - Kultura 2006-04-05
Eduegi baserria Debagoieneko XVI. mendeko baserri-dolareen bilakaeraren eta egokitzapenaren adibide bikaina da. Berria - Euskal Herria 2004-01-28
Allikene lelengo lerroan egoan, kale baserri bihurturik. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 44. orr.
Herriko etxe-baserri kasik gehienetatik zegoen ordezkariren bat. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 66. orr.
Zarateko Benta izandako etxe zahar abandonatutik Zaskarate landaturismo baserri dotore berriturako tartean. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 48. orr.
Berrogeita zazpi herritatik hogeita hemeretzi dira landa-baserri eta nekazaritzari lotuta bizi direnak, aroaz jakitun zintzoak. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 152. orr.
Mehmet-en ostatu-baserrira iritsi naiz, bidezidor aldapatsu bati jarraituz. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 65. orr.
· Ber denboran kanpaina-baserria galtzen ari zaigü geinatzen dütüan ekoizkinen soberakinetan, zorren pean, lanez itorik, eremü zabalak jentez hüsten eta pozuz betatzen. Herria 2004-05-20
Okzitaniako baserri animazio ereduak. Herria 2001-09-27
aldeko baserri (3); baserri apal (3); baserri asko (3); baserri askotan (8); baserri aurrera (3); baserri barruan (3); baserri bat miatu (3); baserri batean bizi (7); baserri batera joan (3); baserri gehienetan (3); baserri giroa (3); baserri giroan (10); baserri giroko (23); baserri girokoa (3); baserri girokoak (3); baserri inguruan (6); baserri inguruko (5); baserri lanetan (3); baserri munduan (3); baserri txiki (3); baserri zahar (7); baserri zuri (4); baserriz baserri (16); bere baserri (5); euskal baserri (3); euskal herriko baserri (3); gure baserri (9); inguruko baserri (4); marielexako baserri (3); ondoko baserri (3)
baserria atzean (3); baserria bota (3); baserria izan (3); baserria utzi (4); bergarako eduegi baserria (3); eduegi baserria (5); gure baserria (6); intxuzabal baserria (3); izeneko baserria (5); miura baserria (3)
baserriak su hartu (3); gure baserriak (3)
baserrian bertan (5); baserrian bizi (16); baserrian bizi zen (3); baserrian egin (4); baserrian geratu (4); baserrian jaio (7); baserrian jaio zen (4); baserrian nengoela (3); baserrian sartu (3); goizuetako errero baserrian (3); gure baserrian (4); hurrengo baserrian (3); ixtola baserrian (3); odriozolatxo baserrian (3)
baserriaren ikuspegi (3); baserriaren inguruan (16); baserriaren izena (4); euskal baserriaren inguruan (8)
baserriari buruzko (3); baserriari eusteko (3)
gure baserrietako (6); inguruko baserrietako (3)
baserrietan bizi (3); euskal herriko baserrietan (3); gure baserrietan (13); inguruko baserrietan (5)
azken baserriko (3); baserriko aitonak (4); baserriko eskola (3); baserriko herri (3); baserriko jendea (3); baserriko lan (3); baserriko lanak (9); baserriko lanetan (4); baserriko semea (5); baserriko sukaldean (3); baserriko ukuiluan (4); baserriko zelaietan (6); borda baserriko zelaietan (4); errekalde borda baserriko (5); gure baserriko (3)
baserrira bidean (3); baserrira bizitzera (4); baserrira eraman (3); baserrira etorri (3); baserrira ezkondu (3); baserrira heldu (6); baserrira iritsi (6); baserrira itzuli (5); baserrira joan (6); baserrira joaten (4); beheko baserrira (3)
baserritik gertu (4); baserritik jaitsi (3); baserritik kalera (5)
baserriz baserri (16)