Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
San Carlos eta Ospitale Nagusia bereizten zituen kalezulo batean bizi zen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 81. orr.
Gurditzarra, kalez kale hainbat itzulinguru egin ondoren, kalezulo ilun batean sartu zen azkenean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 259. orr.
Lankideak gizon batzuk erosi omen zituen, gauez Txitxikov jipoi zezaten kalezulo ilunen batean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 345. orr.
Hiriko kalezulo estuetan ikusitako beste batzuen antzekoa zen taberna. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 57. orr.
Neguko arratsaldeak ilunsentia ematen zuen, Sawyer jatetxearen atzeko kalezuloan. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 178. orr.
Mirarien kalezuloa. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 3. orr.
Harrigarria da, bestalde, mendi-giroko zenbait basakristauk eta kale-zuloko zenbait makarrak elkarrekin duten antza. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 167. orr.
Sania Afifi zen, kalezuloko bigarren eraikineko jabea. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 33. orr.
Kale-zuloko alproja hura kapaz zen igotzeko, aurrera egiteko, aberasteko, beraren arreba esposatzeko. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 77. orr.
Bourdonnais kalezuloaren amaieran. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 52. orr.
Kalezuloaren sarbidean elkartu ziren. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 68. orr.
Kalezulora iritsirik, kafe aldera begiratu zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 211. orr.
Gatozen kalera, asko ikasten baita kale-arte eta kalezuloetan. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 220. orr.
midak kalezuloa (9)
midak kalezuloan (10)
midak kalezuloko (3)