Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gorri 1 izond/iz odolaren, mitxoletaren kolorekoa, ostadarraren lehen zerrendako kolorekoa.

Ardo gorri nafarra.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 350. orr.

Garagardo beltz eta gorria eramaten zieten gizonezkoei eta gaseosa emakumezkoei.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 294. orr.

Arrosa gorrizko sortak bidali nizkien damatxo haiei guztiei.  Mat?as M?gica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 111. orr.

Nafarrak gurutzeekin eta eskapularioekin zetozela denak, txapel gorriekin eta arma pilo batekin.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 60. orr.

Txapel gorri borladunekin.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 175. orr.

Bandera gorri zuri urdina txopan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 192. orr.

Harri gorrizko horma amaiezinezkoan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 7. orr.

Partida gogorra izan omen da, hiru xartel hori eta bi gorrirekin.  Herria   2001-01-25

2001ean planeta gorrira bidalitako Mars Odissey ontziak.  Berria - Gaiak   2004-01-25

Arbeleko marra gorri eta urdinak.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 20. orr.

Marra zuriaren azpian beste bat gorria, gorririk minena, gorririk gogorrena, pintatu zuen, fina hura ere. ik gorrimin.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 154. orr.

Legaltasunaren eta ilegaltasunaren arteko marra gorria.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 90. orr.

54ko Plymouth gorri bat erosi zuten 325 dolarretan.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 69. orr.

Eskuin aldeko argi gorri keinukaria piztu zuen.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 262. orr.

Joxe Aberasturik ez zuen indiar gorrien paradisu hartan deus ere sinesten.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 564. orr.

Masaila gorri marduletan eta begi urdin izukaitzetan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 81. orr.

Intziri bat entzun zen, hutsaren hurrengoa: izpi gorri bat basoko airean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 111. orr.

Guztira bederatzi arrain, zortzi gorri eta beltz bat, kristalezko ontzi handi baten barruan bueltaka.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 139. orr.

Gorriz jantzita zeuden gehienak.  Berria - Mundua   2004-08-05

Gorri horiek? Amapolak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 39. orr.

Irenek hirugarren aldiz harrotu zuen ile gorri luzea. ik ilegorri.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 139. orr.

Haren ile gorri urreztatuaren distira hedatu zen hilobitik.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 133. orr.

Sastraka eta arto gorri batzuren artean.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 198. orr.

Luisek Zeilandik ekarritako te gorria.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 41. orr.

Tabako gorri amerikarra.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 157. orr.

"Beltza ala gorria?", galdetu du Josetxok estanko atarian.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 100. orr.

Beltza, gaztaina eta gorria ere pipatua naiz, baina zuria ez.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 56. orr.

Beti zakur gorri batekin batera eta bestera ibiltzen zena.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 96. orr.

Urrea oro har gorri izan baita gure usarioan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 294. orr.

Zerrenda gorrikoak batez ere, eta politikoak bereziki.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 90. orr.

Brigada Gorriak betiko desagertu ziren Italiatik. ik beherago 8.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 27. orr.

Armada Gorria Berlinen sartu zenean.  Berria - Harian   2005-05-10

Gurutze Gorria ere laguntza eskaintzen hasi zen atzo.  Berria - Mundua   2004-05-27

2 (predikatu gisa)

Ez baitakigu zer den gorria, zer beltza, zer zuria, dakiguna da odola gorria dela, gehienetan, ikatza beltza, elurra zuria, baina odolak ez du zehazten gorritasuna, ez ikatzak belztasuna, ez elurrak zuritasuna.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 106. orr.

Hagrid agertu zen, begiak gorri eta puztuta zituela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 177. orr.

Semaforoak beti gorri harrapatzen zituen.     «Kuskue tanden», 2004 - 175. orr.

Sarale-metak eguzki-argitan gorri.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 295. orr.

Aurpegiak gorri, elea xuhur, ez du aspaldi helduak direla.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 116. orr.

Lotsaz gorri dut beti aurpegia. ik lotsagorritu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1160. orr.

Apal, serio, sudurttoa gorri.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 199. orr.

Begira eguzkia zein gorri dagoen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 124. orr.

3 (kolore-rekin; ik beherago 12)

Urrutiko su baten kolore gorri eta anbarra goratzen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 79. orr.

Kolore gorri, okre, marroiak ziren nagusi.     «Kuskue tanden», 2004 - 84. orr.

Automobil txiki, zahar, kolore gorri oso higatua zuen bat gure ondoan gelditu zen.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 141. orr.

Bere ipurmasaila kolore-gorriak ikusten nituen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 69. orr.

Jokalari kolore gorriak, mahaiaren gainean makurturik, zeharka zelatatzen du, jauzi egiteko prest.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 57. orr.

Biloak hori eta koloreak gorri, Gucci zakuak eskuetan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 72. orr.

Gorri kolorekoa, gainean aspa orlegia margotua zuen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 161. orr.

Poltsa gorri koloreko batean bidali zenion.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 150. orr.

Ez nekarren jantzita ezer gorri kolorekorik.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 25. orr.

-Gorri bizi koloreko batzuk ordea...  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 132. orr.

· Hantxe ikusi baitut urrunetik ere (ezpain-barretako gorri kolore) patioan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 246. orr.

4 larria, gogorra, handia.

Gerrak urraturiko herrialde osoaren salbamena hantxe zegoela oharturik, Mikel Strogoff grina gorri batek astindu zuen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 222. orr.

Baina plazan zeuden gizonezkoei erreparatu izan balie, haien aurpegian irakurriko zukeen, belztasunaz gainera, haserre gorria.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 182. orr.

Naziorik aurreratuenetan ere istilu gorriak sortzen dituzte arratoiek.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 169. orr.

Hitzak jaten zituela mintzatzean; pentsatzeko ere arazo gorriak zituela.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 109. orr.

Ulisesi bekaizkeria izugarria nion, inbidia gorria.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 50. orr.

Pixka bat jan dut, ez gosez, baizik eta gose gorria aitzintzekotan.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 197. orr.

Katez lotutako gizon bat du, miseria gorria, tortura eta etorkizunik beltzena duena aurrean.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 61. orr.

Giriei min emateko behar gorria sentitzen nuelako.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 274. orr.

Sarara itzultzeko presa gorria zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 137. orr.

Hirurak arrisku gorrian gaude.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 272. orr.

Bere buruaren kontzientzia hartzeak lotsa gorritan utzi zuen Gabriel bat-batean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 326. orr.

Adiskide baten premia gorria nuen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 190. orr.

Premia ordu gorri hartan.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 169. orr.

Hogeitamar urtez ikara gorrian eduki omen zian ingurumari hau guzia.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 129. orr.

Agintariek bertan larrialdi gorri egoera ezarri zuten atzo.  Berria - Mundua   2004-05-26

Diru eskasia gero eta gorriagoa zen.     «Kuskue tanden», 2004 - 71. orr.

Ez giza maila apala, ez pobretasun gorria, ez ziren oztopo.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 201. orr.

Goritasun gorria motorren kapotan...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 298. orr.

Nik uste dut hau dena injustizia gorria izan dela, eta Egunkaria-ren itxiera guztiz ulertezina da.  Berria - Harian   2005-03-19

Negu gorrian goseak hil ez zitezen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 383. orr.

Lauhazka gorrian zeraman diligentzia.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 180. orr.

Greba bere gorrienean zegoelarik, hainbat ekintza eginak ziren elkarrekin biak.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 250. orr.

Metenpsikosista baten bizkarrak sekula inoiz hartu duen beroturik gorriena eman zion.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 68. orr.

5 soila, biluzia. ik beherago 27.

Halako moldez non baitzirudien ezen mendi gorri bat zegoèn lekuan baso ezin abartsuago bat sortu zela...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 284. orr.

Gure azpian, gorri, basamortua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 26. orr.

Joab nire buruzagia eta haren zerbitzariak lur gorrian etzaten dira.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 54. orr.

Lur gorrian oinatz bat ageri da, eskuineko oin batek utzia.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 127. orr.

Somorrostroko lur gorrietan zabartutako euskaldun haietako bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 254. orr.

Ez aste gorrian, ez igandeetan, ez eta beste jaiegunetan ere.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 76. orr.

Elizaren egutegian, astegunak, igandea ez gainerakoak, denak feria ziren, festabako, astegun gorri edo astegun buruzuri.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 21. orr.

Hainbestenarekin, neska larri, buru-gorri batek deitu zuen Maddalen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 33. orr.

Kale gorrian lo egiten dutenek.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 13. orr.

Gustuko genuen gauez paseatzera joan eta kale gorrian lizunkerietan aritzea.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 158. orr.

Orain, kale-lan gorrian zebilen, hasberri baten gisan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 110. orr.

Brasilgo mugalde latzean nostalgiaren eraso sarriak jasan behar izan nituen; ez hala Londreseko labirinto gorrian, hainbeste gauza eman zidan hirian.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 219. orr.

Kanpora, atzerri gorrira.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 12. orr.

Objektu bat, gertakari bat, bat-batean, ageri gorrian ipintzen du argi ezohiko batek.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 186. orr.

· Edo oti eta matxinsalto izurritea Kalagurri aldean, laino beltz baten gisa, ortu eta soro, mahasti eta belardi, dena gorri utzi omen zuen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 232. orr.

6 ik beherago 28 eta 29.

Besoetan urduri kulunkatzen zituzten haur gorrienarekin lehian.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 10. orr.

Emakumezkoen alboan izatearren joan naiz, ni neu ere edozein nerabe gorriren pare.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 92. orr.

Gazteegia haiz, gorriegi hago, eta oraindino mundua daukak ikusteko eta ikasteko.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 21. orr.

7 (meteorologian)

Eguraldi gorri garbia ala berdotz umel trixtea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 71. orr.

Haize petralari nahiz hotz gorriari kasurik eman gabe.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 156. orr.

Kanpoan ekaitza gorria zen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 100. orr.

Hatsa mila puskatan ebakitzen duen haize gorri batek.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 132. orr.

Nafarro aldetik datorren ipar gorri sarkor txorrotx horrek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 458. orr.

· Tupustean eta inongo etenik gabe pasatu baitzen adoleszentziaren behe-lainoetatik helduaroaren egurats gorrira.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 246. orr.

8 ezkertiarra.

Idazle ausart, abertzale eta gorri bat, Maiakovski bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 33. orr.

Donibane Lohitzuneko La Nivelle aldizkari "gorrian".  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 245. orr.

Chaho liberal gorriak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 36. orr.

Ohartua naiz proletarioon artean bakar batek ere ez duzuela halako triparik. -Eta gaineratu zuen, niri begira-: Gorri baten eta kapitalista baten arteko aldea zorro handia da.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 71. orr.

Gorri hori ez zela zure etxean sartuko.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 105. orr.

Baina gure frantses pentsalari, kazetari, irakasle, apezpiku, diputatu xuri ala gorrien gogoak ez dira hainbat aldatu.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 40. orr.

Bestenaz ere esneketaria "gorria" omen baitzen, jendeak hala zioen segurik, eta ene aita aldiz "xuria".  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 24. orr.

'Gorriak dira hiltzaileak!' errepikatzen zen hala ere.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 84. orr.

Ezker muturreko gorriek.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 117. orr.

Gorri-separatisten izutik ihesi zihoala.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 135. orr.

Horrek agintetik kenduko du Schroeder eta aliantza gorri-berdearen amaiera ekarriko.  Berria - Harian   2005-09-02

Gora Euskadi gorria!  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 150. orr.

9 (erkaketetan)

Aurpegia erremolatxa bezain gorri.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 54. orr.

Tomate azala bezain gorri zeukan matrail buelta.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 85. orr.

Tomatea bezain gorri, haren iritzian, mugurdia bezain gorri, nirean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 43. orr.

Masailak sagarra bezain gorri / sosik batere gabe...  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 248. orr.

Ahotsa zilarrarena baino biziagoa eta ilea sua baino gorriagoa zituela.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 122. orr.

Ortzia bera odol isuri berria bezain gorri ageri zitzaigun.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 11. orr.

Ilintia baino gorriago jarriz.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 126. orr.

Nire tximista distiratsuak hondoratuko dik horien ontzia itsaso ardoa bezain gorrian.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 88. orr.

10 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zerrenda gorri-berdea soinean jaka grisaren gainean.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 74. orr.

Lagunarteko partida bat jokatzeko, elastiko zuri-gorri-berdearekin.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 194. orr.

Oihal zabal gorri-more haiek.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 299. orr.

Hodeien gorri-laranja bizia.     «Kuskue tanden», 2004 - 188. orr.

· Trapu zuri-gorri batean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 9. orr.

Guneka, bidea arre-gorria, ez baldin badu gorringoaren margoa.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 115. orr.

Poternako baratzea argiztatzen zuen zeru ubel-gorrira altxatu zuen soa.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 296. orr.

Zeru more-gorri haren ñirñirra.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 255. orr.

11 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Adriana Gentile, Mantuako emakume adats-gorri batek.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 120. orr.

Bizar-gorria zen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 90. orr.

Ttikia zen, sudur-gorria.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 167. orr.

Emakume gazte musu-gorri morez jantziriko bat sartu zen gelan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 272. orr.

Zaindari txano-gorri eta txamarra-urdinen kasernatxoaren aurretik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 36. orr.

Oilar gandor-gorri bat duk.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 49. orr.

Inguruak mirazkatu zituen eta ez zuen nehongo gizon azal gorriren aztarnarik nabaritu.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 29. orr.

• 12 iz kolore gorria.

Marrubiaren gorria distiratsu azaldu zen argira.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 218. orr.

Lehen egun hartan bezain liluragarri ikusten zaitut: begien distira, [...] besoen zuria, masailen gorria, aurpegiaren obaloa, bularren gordea...  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 133. orr.

Bagoiak adreiluen gorri bizikoak.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 78. orr.

Eta fabrikara heldu orduko ulertuko duzu uraren gorria odola dela.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 245. orr.

Dama gazte bat, bere ezpainetako gorria gainbegiratzen ari.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 156. orr.

Ezpainetan gorri pittin bat jarri eta hatz txikiaz ondo banatuz desagerrarazi ditu tolestura gehienak.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 117. orr.

Haren masailetako gorria eta rimmela izan ziren, inolaz ere, nire lehen makillajerako erabili nituen tresnak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 72. orr.

Baina oroitzapenak ez zeukan zuhaitzetako gorri udazkentsuaren garrik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 125. orr.

13 ardo gorria.

Eta botila bete gorri etortzen da handik puska luzera.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 7. orr.

Gorri nafarra eskatu dio euskaraz zerbitzari beltzaranari.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 185. orr.

Eta ekarri nafar gorri gehiago ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 131. orr.

Tripa ondo estututa bakarrik irensten genuen gorri merke hura, behin eta berriro.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 124. orr.

Gorritik eskaini dit.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 44. orr.

14 gorri beltz (orobat gorribeltz g.er.)

Tanta borobil nabarmen bat, gorri-beltza.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 167. orr.

Hiri erdira itzuli naiz: bi erromes plazako iturri ederrean ari dira edan eta edan, eta aurpegi gorribeltzak ureztatzen.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 67. orr.

Haren atzetik hamabi zaldi gorri-beltzak zihoazen, seinakako ilaretan, sei orain eta sei gero.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 73. orr.

Lauki gorri-beltzezko artilezko tapaki bat.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 100. orr.

Bestela, biziaren gezagarriak, gorri-beltzen zurigarriak, xikiñaren garbigarriak...  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 25. orr.

· Organizazioko kapela gorri-beltza eman nion, eta pistolatzar handi bat.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 23. orr.

Egoitzan zeuden bandera gorri-beltz guztiak hartu eta hagatan biltzen hasteko, Donostiara eraman behar genituela eta.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 41. orr.

Denak ginen sindikatu gorri-beltzekoak, komunista jator samar batzuk ere bagenituen tarteko.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 47. orr.

Gora Euskadi Gorribeltza idatzi genuela.  Berria - Kultura   2004-11-28

15 gorri-belztu

Aurpegia, egungo eguzkiak gorri-belztua.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 137. orr.

Bisaia gorri belztua dauka erdi etzana den pottoloak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 143. orr.

16 gorri bizi (orobat gorribizi g.er.)

Zapi gorri bizi bana zeramatela lepoan.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 148. orr.

Poltsa gorri bizi hura.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 177. orr.

Soinekoaren kolore gorri biziaren kariaz ageriko zen nire azala horren arrosa argazkian.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 62. orr.

Baziren haitzetako barbarinak ere, [...] akuarioko arrainen kolore gorri bizikoak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 147. orr.

Ezpainak gorri biziz margotuta zeuzkan.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 12. orr.

Itzultzean paper bat zekarren, noizbait gorribizi izana; orain, berriz, arrosakolore, mehea, koadrikulatua.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 78. orr.

17 gorri-gorri

Beste batzuetan, arrosa gorri-gorriak ziren, bihotz odoltsuen antzekoak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 244. orr.

Goiok ilea gorri gorria du.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 18. orr.

Begiak gorri-gorri zituen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 148. orr.

Arratsalde batean aurpegia gorri-gorri zuela etorri zen aitarekin hitz egitera.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 319. orr.

Masailak gorri-gorri zeuzkan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 58. orr.

Ron gorri-gorri jarri zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 103. orr.

Nekeagatik eta suaren beroagatik gorri-gorri eginda.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1060. orr.

Bukatu zenean gorri-gorri eginda zituen begiak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 70. orr.

Sagarrondo adar batetik zintzilik segitzen zuen mutilak, eskuak gorri-gorri.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 160. orr.

Lotsaz gorri-gorri eginda.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 151. orr.

Nire mihi arrainak ustelak!... -oihu egin zuen arrain saltzaileak, aurpegia gorri-gorri.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 117. orr.

Bakarrik eztabaidak gorri-gorri zeudenean jaulkitzen zuen esaldiren bat.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 216. orr.

Alor guztiak gorri-gorri uzten ari omen zen zoritxarreko moxorroen erasana.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 194. orr.

1911n "rari nantes" klubean hartu nuen parte, eta Po ibaira bota dut neure burua negu gorri-gorrian.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 178. orr.

18 gorri-hori

Bere ile gorri-horiaren erroetaraino.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 171. orr.

Izar gorri-horia zuen marrekiko uniformea jantzarazi zieten.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 251. orr.

Balkoietan eta leihoetan zintzilikatutako bandera gorri-horiak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 229. orr.

Karlisten etxeetako balkoi leihoetan bandera gorri-horiak agertu ziren.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 79. orr.

19 gorri ilun (orobat gorrilun g.er.)

Lubisen etxeko teilatua, gorria, gorri iluna.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 200. orr.

Oxford tankerako zapata gorri ilunak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 421. orr.

Behi gorri-ilun batzuk barreiatzen ziren hara-hona.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 108. orr.

Baina hemen ere balea hilen hondakinak izango dira, odolezko gandu gorrilunak barreiaturik eta ur urdinarekin nahasturik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 248. orr.

Kolore gorri iluneko galtza estuekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 113. orr.

20 gorri-ilundu

Bi aste pasatu eta gero, garo eta irak (edo iratzeak) gorri-iluntzen hasitakoan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 347. orr.

21 gorri-kolore izond

Biolin gorri-kolore eta gerezi usainekoa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 93. orr.

22 gorriak eta bi

Gorriak eta bi bizi izan zituen erregimen komunistaren pean. Gorriak eta bi kostata egin zion aurre aurkezleen joko itxuraz inozoari.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 159. orr.

Nazien menpean ere gorriak eta bi ikusi zituzten ukrainarrek.  Berria - Mundua   2004-11-30

Laster emango diote Jexuxi etxeratzeko agindua; gorriak eta bi ikusi zituen baina, azkenean, gaua pasa zuen eta geroztik onera egin du poliki-poliki.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 181. orr.

23 gorriak ikusarazi

Ene!, gorriak ikusarazi zizkidak gizon malapartatu horrek!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 135. orr.

-Gorriak ere ikusarazi zenizkion lau egunetan lo egin ezinik eduki zenuenean.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 64. orr.

Gorriak ikusarazten hizkien bele horiei.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 44. orr.

24 gorriak ikusi

Jateko harrapatu egin behar, ordea, eta gorriak ikusi nituen behin.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 75. orr.

Hire Ramirezek eta berarekin zegoen bertze gorilak gorriak ikusiko ditiztek Epaitegian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 275. orr.

Norbait begitan hartzen badute, gorriak ikusi beharko ditu.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 24. orr.

Gorriak ikusi zituela justiziaren zerbitzuan aritzeagatik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 28. orr.

· Itsaso zakarra zegoenez, gorriak eta beltzak ikusi zituzten.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 238. orr.

Gorriak eta beltzak ikusiak dituzte zur gogorra maneiatzeko.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 58. orr.

25 gorriak jasan

Eta gorriak jasaten ari ziren tenperatura jaitsiera haren kariaz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 441. orr.

26 gorriak pasatu

Ene amak ere gorriak pasatu izan zituen, Gestapoaren eta SSen kontrolekin. -Bai, agudoago batez ere, baina gorriak pasa beharko hituzke hotzarengatik zein elurrarengatik.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 41. orr.

27 gorririk adlag biluzik.

Gorririk bezala geratu nintzen Ritaren bat-bateko urruntzearekin, gorririk eta elbarri mundu guztiaren aurrean.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 105. orr.

28 ezpainetako gorri

Ezpainetako gorri biziak handiagotzen zion irribarrea.     «Bizia lo», 2003 - 59. orr.

Ezpainetako gorri hiperdotoreak salduak nituen eskupetik eta dardara batean bizi nintzen, harrapatuko ninduten beldur.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 24. orr.

Rouge baiser zeritzan haren ezpainetako gorriari.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 72. orr.

Han, aho-uhinak ezpainetako gorriz marrazten zihardutelarik euren aurpegietan, loezinaren inguruan zeukaten eskarmentua alderatu zuten.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 171. orr.

29 hanka-gorri (orobat hankagorri) izond hankak gorriak dituena. ik hankagorri.

Hiru egun igaro zitzaizkigun aurreraka eta atzeraka, lur zingiratsua baitzen, eta lainotsua oso, ez inor ez ezer ikusteke, noizean behin zikoinak, kurriloak, flamenko hanka-gorriak izan ezik.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 127. orr.

Errekaren bihurgune batera, zeinaren ertzean astiro baitzebilen martin mokogorri hankagorri bat -hegazti bat, alegia, ez gizaki bat-.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 384. orr.

· Hanka gorriak lokatzaren gainean pausaturik izanik ere, badirudi begi-arimak gora jasorik, ikusi ezinezko jainko batekin mintzatzen ari direla.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 192. orr.

30 ume gorri ik umegorri.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

alfonbra gorri (5); ardo gorri (10); argi gorri (29); argi gorri bat (8); arrats gorri (11); arrosa gorri (13); arrosa gorri bat (5); aurpegi gorri (9); aurpegia gorri (30); aurpegia gorri gorri (21); auto gorri (11); auto gorri bat (5); bandera gorri (19); begi gorri (10); begiak gorri (27); begiak gorri gorri (12); behi gorri (5); bezain gorri (27); bihotz gorri (12); biluz gorri (5); buru gorri (6); distira gorri (9); ere gorri (7); esku gorri (5); eta gorri (61); eta gorri bat (5); eta gorri gorri (6); ezpain gorri (6); ezpainak gorri (5); gandor gorri (5); gerriko gorri (5); globulu gorri (12); gobernu gorri (11); gobernu gorri berdearen (7); goiz gorri (11); gona gorri (6)

gorri ageri (11); gorri auzoguneko (7); gorri auzoguneko besta (6); gorri bana (5); gorri bat (185); gorri bat ikusi (6); gorri bat ikusten (5); gorri batean (25); gorri batek (23); gorri batekin (19); gorri baten (26); gorri baten gainean (7); gorri batetik (5); gorri batez (17); gorri batzuk (19); gorri beltz (9); gorri beltza (13); gorri beltzak (5); gorri berde (6); gorri berdea (7); gorri berdeak (6); gorri berdearen (8); gorri bihurtzen (5); gorri bizi (17); gorri bizi bat (5); gorri bizia (10); gorri biziak (5); gorri biziz (6); gorri eder (10); gorri edo (11); gorri egin (7); gorri eginda (23); gorri eta (191); gorri eta berde (7); gorri eta gorrimina (10); gorri eta gorriminez (15); gorri eta hori (5); gorri eta urre (5); gorri gehiago (7); gorri gorri (187); gorri gorri egin (5); gorri gorri eginda (21); gorri gorri eta (7); gorri gorri jarri (29); gorri gorri jartzen (14); gorri gorri zegoen (10); gorri gorri zuela (5); gorri gorria (36); gorri gorriak (16); gorri guztiak (5); gorri haiek (14); gorri handi (13); gorri handi bat (7); gorri handia (5); gorri handiak (7); gorri haren (5); gorri hori (22); gorri horiak (5); gorri hura (10); gorri ikusten (6); gorri ilun (15); gorri ilun bat (6); gorri iluna (11); gorri ilunak (7); gorri jarri (44); gorri jarri zen (23); gorri jartzen (18); gorri kolorea (5); gorri koloreko (7); gorri laranja (5); gorri sentsazioa (6); gorri ta (8); gorri ta beltzez (5); gorri urdina (5); gorri utzi (5); gorri zegoen (18); gorri zeuzkan (6); gorri zituen (5); gorri zuela (6); gorri zuzena (5)

gurutze gorri (9); haragi gorri (6); hari gorri (9); harri gorri (7); hori eta gorri (5); hosto gorri (7); ibai gorri (6); ile gorri (34); ilea gorri (5); indiar gorri (19); indiar gorri haiek (5); kandela gorri (5); kapa gorri (5); kapela gorri (7); kolore gorri (25); koloreak gorri (5); kurutze gorri (13); kurutze gorri auzoguneko (7); lore gorri (9); lore gorri eta (5); lotsaz gorri (14); lur gorri (8); mantxa gorri (6); margo gorri (5); marra gorri (11); masail gorri (8); masailak gorri (19); masailak gorri gorri (10); musu gorri (7); musua gorri (5); odol gorri (8); orban gorri (12); poltsa gorri (5); puntu gorri (9); sagar gorri (8); semaforoa gorri (8); soineko gorri (10); su gorri (5); tatxa gorri (6); txartel gorri (16); txartel gorri zuzena (5); zapi gorri (18); zapi gorri bat (9); zerrenda gorri (5); zuri gorri (37)

alarma gorria (19); alarma gorria piztu (10); alerta gorria (12); alerta gorria ezarri (6); alfonbra gorria (7); ardo gorria (8); argi gorria (45); argi gorria piztu (13); armada gorria (9); aurpegi gorria (6); bandera gorria (14); behar gorria (42); beltza gorria (9); bere ile gorria (7); bezain gorria (7); bezain gorria zen (5); bizar gorria (6); bufanda gorria (8); deabru gorria (5); edo gorria (6); elastiko gorria (7); elastiko zuri gorria (11); eskasia gorria (5); eta gorria (33); gerla gorria (9); gona gorria (5); gorri gorria (36); gorria atera (27); gorria atera zion (6); gorria atera zioten (9); gorria ateratzen (5); gorria baino (10); gorria da (24); gorria dela (5); gorria du (8); gorria dute (6); gorria edo (5); gorria eman (5); gorria ematen (7); gorria erakutsi (8); gorria ere (13); gorria eta (112); gorria eta beltza (5); gorria eta berdea (7); gorria eta urdina (7); gorria ez (13); gorria ez da (5); gorria ezarri (8); gorria ikusi (25); gorria ikusi zuen (11); gorria ikusten (5); gorria izan (16); gorria izaten (5); gorria jantzi (7); gorria jantzita (6); gorria jarri (9); gorria piztu (26); gorria piztu da (5); gorria zela (5); gorria zen (35); gorria zeraman (9); gorria zuen (13); gurutze gorria (26); gurutze gorria eta (7); haragi gorria (6); hari gorria (6); haserre gorria (6); hiruki gorria (5); ilargi gorria (6); ile gorria (23); ipar gorria (7); itsaso gorria (17); izar gorria (7); jertse gorria (5); kale gorria (7); koaderno gorria (8); kolore gorria (22); kurutze gorria (17); lerro gorria (7); linterna gorria (10); miseria gorria (9); negu gorria (8); odol gorria (7); odolaren gorria (5); pintura gorria (5); plaza gorria (7); premia gorria (12); sudur gorria (5); talde zuri gorria (26); txapel gorria (11); txartel gorria (85); txartel gorria atera (20); txartel gorria erakutsi (5); txartel gorria ikusi (16); urre gorria (7); zango gorria (5); zapi gorria (8); zerrenda gorria (6); zuri gorria (61)

are gorriago (5); argi gorriak (20); armada gorriak (6); baina gorriak (6); baino gorriago (9); bandera gorriak (7); begi gorriak (8); behar gorriak (6); brigada gorriak (5); dio gorriak (12); dit gorriak (5); entrenatzaile zuri gorriak (5); ere gorriak (11); eta gorriak (37); eta gorriak ikusi (6); eta gurutze gorriak (9); eta negu gorriak (5); ezpain gorriak (6); fruitu gorriak (6); galtza gorriak (6); globulu gorriak (18); gorri gorriak (16); gorriak ageri (6); gorriak atzo (7); gorriak baino (5); gorriak bere (8); gorriak dira (12); gorriak ere (7); gorriak eta (77); gorriak eta beltzak (18); gorriak eta bi (8); gorriak ez (21); gorriak ikusi (93); gorriak ikusi beharko (6); gorriak ikusi ditu (8); gorriak ikusi zituen (36); gorriak ikusi zituzten (7); gorriak ikusiko (26); gorriak ikusiko ditu (8); gorriak ikusita (6); gorriak ikusten (24); gorriak ikusten ari (9); gorriak izan (7); gorriak taldeak (5); gorriak ziren (17); gorriak zituen (8); gurutze gorriak (66); hori gorriak (6); ilargi gorriak (19); indiar gorriak (7); istilu gorriak (8); kasaka gorriak (5); krabelin gorriak (6); kurutze gorriak (8); letra gorriak (7); lore gorriak (8); nazioarteko gurutze gorriak (9); negu gorriak (34); oliba gorriak (5); talde zuri gorriak (55); teknikari zuri gorriak (6); txapel gorriak (5); txartel gorriak (8); zapi gorriak (5); zenbaki gorriak (13); ziren zuri gorriak (6); zuen gorriak (7); zuri gorriak (123)

arrisku gorrian (8); bakardade gorrian (6); behar gorrian (47); behar gorrian diren (5); biluz gorrian (7); borrokaren gorrian (5); eta kale gorrian (6); gorrian bizi (33); gorrian da (5); gorrian dago (5); gorrian dira (6); gorrian diren (5); gorrian eta (11); gorrian gaude (6); gorrian geratuko (6); gorrian jarri (6); gorrian lo (6); gorrian lo egiten (5); gorrian sartu (12); gorrian ura (6); gorrian ura egon (6); gorrian utzi (10); gorrian zegoen (7); gurutze gorrian (5); hasarre gorrian (14); haserre gorrian (14); ikara gorrian (5); itsaso gorrian (26); kale gorrian (89); kale gorrian bizi (13); kale gorrian geratuko (5); kale gorrian lo (5); kale gorrian utzi (6); kexu gorrian (5); larru gorrian (17); lur gorrian (13); miseria gorrian (35); miseria gorrian bizi (6); negu gorrian (19); planeta gorrian (20); planeta gorrian ura (6); plaza gorrian (6); pobrezia gorrian (8); premia gorrian (23); talde zuri gorrian (17); zerrenda gorrian (5); zuri gorrian (20)

argi gorriaren (6); armada gorriaren (5); elastiko zuri gorriarekin (9); eta gurutze gorriaren (10); gorriarekin batera (5); gorriaren arabera (7); gorriaren erdian (6); gorriaren eta (8); gorriaren gainean (22); gorriaren nazioarteko (28); gorriaren nazioarteko batzordeak (18); gorriaren nazioarteko batzordearen (5); gorriari begira (7); gorriari eta (5); gurutze gorriaren (65); gurutze gorriaren nazioarteko (28); gurutze gorriari (8); haragi gorriaren (5); ilargi gorriaren (5); itsaso gorriaren (9); kurutze gorriaren (7); lur gorriaren (9); lur gorriaren gainean (9); planeta gorriaren (7); talde zuri gorriarekin (12); talde zuri gorriaren (18); talde zuri gorriari (5); zuri gorriarekin (23); zuri gorriaren (23); zuri gorriari (7)

armada gorriko (5); brigada gorriek (5); brigada gorrien (5); brigada gorrietako (13); dute zuri gorriek (9); eta gorriek (7); eta gorrien (9); eta zuri gorriek (6); globulu gorrien (5); gorriek ez (8); gorriekin eta (6); gorrien alde (6); gorrien artean (10); gorrien eta (9); gorrien gainean (6); gorriko eta (6); gorriko nazioarteko (10); gurutze gorriko (62); gurutze gorriko nazioarteko (9); ilargi gorriko (10); indiar gorrien (7); itsaso gorriko (13); jokalari zuri gorriek (7); negu gorriko (7); planeta gorriko (12); talde zuri gorriko (32); zale zuri gorriek (5); zelula gorriek (5); zuri gorriek (83); zuri gorriek ez (5); zuri gorrien (34); zuri gorrientzat (7); zuri gorriko (34); zuten zuri gorriek (7)

adreilu gorriz (5); adreilu gorrizko (6); argi gorriz (5); behar gorritan (5); belus gorriz (6); eta gorriz (34); gorrira iritsi (5); gorritik berdera (5); gorriz betetako (7); gorriz edo (6); gorriz egina (5); gorriz egindako (6); gorriz eta (29); gorriz eta beltzez (5); gorriz idatzita (5); gorriz jantzita (8); gorriz jantzitako (12); gorriz jositako (5); gorriz margotu (5); gorriz pintaturik (6); gorriz pintatutako (5); gorriz tindatu (7); gorriz tindaturik (5); gorriz tindaturiko (9); gorriz tindaturiko ahari (6); gorriz tindatutako (5); gorriz tindatzen (5); harri gorriz (5); haserre gorritan (5); itsaso gorrira (9); itsaso gorriraino (5); itsaso gorrirantz (5); itsaso gorritik (11); kale gorrira (15); kolore gorriz (7); larru gorritan (19); larru gorrizko (6); letra gorriz (9); pintura gorriz (7); planeta gorrira (12); tinta gorriz (10); urre gorrizko (8); zuri gorriz (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus