Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zure ezpainak, zinta gorrimin, mintzaira gozokoak. Elizen arteko biblia Kt 4,3
Haren hatz luze eta zuri-zuriak, azazkal gorriminez hornituak. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 58. orr.
Belus gorriminezko errezelek. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 28. orr.
Aulkiek, errezelek, alfonbrak, sofa eta mahai gaineko estalkiek kolore gorrimina zuten, eta tonu nagusi hark halako giro dekadentea ematen zion gelari. Bisigu sendoak gorrimin puntu batez tindatzen ziren. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 106. orr.
Gorrimin biziago batek hartu zituen izuzko irudi odoltsuak. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 114. orr.
Artilezko soinekoak daramatzate, kolore garbikoak denak, gorrimin, urdinmin, berdemin kolorekoak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 23. orr.
Noizbait gorrimin izandako etxe arrosakolore luze hura. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 103. orr.
Ezpainen gorriminaren leuntasuna. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 256. orr.
Zer ote eta zer pote! -lehertu da azkenean Gojenola, ohiko xuri-gorritik gorri huts, gorri min, gorri ubelera pasatuz-. «Kuskue tanden», 2004 - 73. orr.
Belus gorriminean islatzen zen argi lausoa neskatoaren ahoraino sartzen zen. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 83. orr.
Uniforme gorrimin eskarlata-kolore hura jantzita ikusten baninduen. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 98. orr.
Kortina ere egin zuen, lihozkoa, more, gorri eta gorriminez tindatua. Elizen arteko biblia 2 Kro 3,14
Zure gainestalkiak Elixa uharteetako purpura eta gorriminezko oihalez. Elizen arteko biblia Ez 27,7
Apaindu mantuaren barreneko ertza purpura more, gorri eta gorriminezko granadez. Elizen arteko biblia Ir 28,33
Belus gorriminezko errezelek. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 28. orr.
-"Letra gorrimina, Nathaniel Hawthorne"! Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 73. orr.
belus gorriminezko (3); eta gorrimina (11); eta gorrimina eta (7); eta gorriminez (19); eta gorriminez eta (11); eta gorriminezko (3); gorri eta gorrimina (10); gorri eta gorriminez (15); gorrimin bat (7); gorrimin baten (3); gorrimin eskarlata (4); gorrimin eta (6); gorrimina eta (11); gorrimina eta ixipua (3); gorrimina eta liho (7); gorriminez eta (12); gorriminez eta liho (11); letra gorrimina (5); letra gorriminaren (4); purpura gorrimina (5); purpura gorrimina eta (4); uniforme gorrimin (4); uniforme gorrimin eskarlata (4)