Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hantxe gelditu da bakar bakarrik etxekandre aranaztarra, zerua goian eta lurra behean, beste anparorik gabe, bost umegorri negarrez, soineko beltzetik tiraka dituela. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 80. orr.
Bettina umegorria besterik ez zela joan zitzaigun. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 143. orr.
Kargu hartzen zion bere eginkizunaz hitz egin ziolako, batere zuhurtasunik gabe jokatu zuelako, umegorrien antzera, ergelen gisara. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 125. orr.
Hantxe asaltoko guardiak, borrokan hilda erori zuan Agiriano kapitainaren agindupean, hantxe Irungo karabineroak, ume gorri batzuk, mobilizatu berri. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 58. orr.
Ez diot sekretu hori zeure lako ume gorri bati kontatuko, ezta? Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 14. orr.
Ortegak gazte haiez -ume gorriak, esan du Jesus Galindezek- hitz egiteko moztu du. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 58. orr.
Umegorri zarpailtsu batzuk zebiltzan, hara eta hona lasterka, arratseko argitalpenen izenak oihukatzen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 135. orr.
Doi-doi kabitzen zen barruko arropa zurien azpian, troxetan bildutako umegorri potolo bat zirudien. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 66. orr.