Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Goio tomate zapalduaren moduan lotsagorritu zen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 251. orr.
Emakumezkoak gizonezkoak baino aiseago lotsagorritzen dira, sexu ahulekoak gara. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 290. orr.
Lotsagorritu egin zen, eta gaztetzen sentitu zen, bere zain zaharretan zebilen odola berritu izan balitzaio bezala. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 158. orr.
Lotsagorritu ninduen betileetaraino. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 176. orr.
Gaur egun, lotsagorritu egiten naiz eta deseroso sentitzen oroitze hutsarekin, baina orduan bururatu ere ez zitzaidan egiten bestela jokatzerik. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 136. orr.
Istant baten buruko zutik baitzegoen atzera berriz xafla zulatuzko plataforman, batere lotsagorritu gabe. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 129. orr.
Jimmy ohartu zen lotsagorritzen ari zela. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 221. orr.
-Lotsagorritu egingo nauzu! komisariako ate nagusian ikusi nuen neure burua, lotsa-gorriturik. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 92. orr.
Txalo handiek agurtu zuten Mary Jane, lotsagorriturik eta partitura urduri bilduz gelatik ihesi irten zenean. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 278. orr.
-Eskerrak eman aurretik zabaldu egik -barre egin zion Mentxuk mutiko lotsagorrituari. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 131. orr.
Hilde andereak irribarre itsugarri batez hartu zuen nire aurpegi lotsagorritua. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 56. orr.
Aitorpen lotsagorritu hauxe baita azken gutun honen arrazoi nagusia. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 124. orr.