Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Garbitu, orraztu, eta janaria ahora ematen zion. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 240. orr.
Baina atera beharra zegoen ohetik, eta ur izoztuan garbitu, eta bizarra moztu, eta jantzi, gero, dotore, burdin urtuzko metrailari eskaintzeko. Ura ekarri zien, oinak garbi zitzaten. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 68. orr.
Gelako konketan aurpegia garbitu zuen. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 237. orr.
Horrela, ezkerra beti libre, ipurdia garbitu ahal izateko. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 93. orr.
Berak erakutsi zion hortzak garbitzen, irakurtzen eta idazten. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 91. orr.
Aho inguru olioztatuak garbitu zituen paperezko ezpain-zapiaz. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 331. orr.
Ez dago etxerik egiteko tokirik, ez dago jendeak bere burua garbitzeko edo edateko urik. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 209. orr.
Malko faltsuak garbitu zituen. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 220. orr.
Mutil gazteak gizon zaurituaren ahoko odola garbitu zuen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 223. orr.
Dutxatu egin naiz, ilea garbitu, ondo orraztu. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 411. orr.
Porruak garbitu, azenarioa zuritu eta txikitu. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 83. orr.
Mahukan garbitu zuen labanaren ahoa. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 124. orr.
Zapatak garbitzeko eskuila bat esku artean zuela. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 138. orr.
Platerak garbituz ez da diru askorik irabazten. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 72. orr.
Platera ogi-apur batez garbitu ondoren zotz bat hartu eta alde egin zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 181. orr.
Bi edo hiru minuturo gandua egiten zitzaion betaurrekoetan, eta betaurrekoak kendu eta sakelako eskuzapiarekin garbitu behar zituen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 95. orr.
Zuk garaikurren gelan zilarra garbituko duzu Filch jaunarekin. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 102. orr.
West aldeko Berrogeita Zortzigarren Kalean dudan etxea erratzaz garbitzeko. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 283. orr.
Beharbada bizitza osoa etxe garbitzen eman beharko dut. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 123. orr.
Domingo ikusi du zoruko terrazoa lanbasaz garbitzen. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 70. orr.
Nora zoaz zapata handi horiekin, garbitu berri dudan lurra zapalduz? Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 357. orr.
Bi mutiko ziren, askan zaldi bat garbitzen ari. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 123. orr.
Hantxe gelditzen dira zutik, nik motorra garbitzen dihardudan bitartean. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 253. orr.
Inoiz baino zehatzago ikusi nuen dena, haizeak atmosfera garbitu izan balu bezala. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 14. orr.
Ura garbitu ondoren gelditzen den lokatza ez dute erretzen Nafarroan, ez baitago errauste plantarik. Berria - Euskal Herria 2004-09-22
Kopa gaizki garbitu bat barra gainean paratzeko. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 334. orr.
Eta une hartan oso zeru bitxi eta ederra ikusten zen goiko leiho hautseztatu, aurreko udaz geroztik garbitu gabean. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 24. orr.
Eta gogotik garbituagatik ere ezabatzen ez ziren alkaterna arrastoak ageri zituela eskuetan. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 205. orr.
Ez baita sortu inguru hauetan, sorotik bertatik garia edo beste ale eta bihiak, jota, garbituta, ganbarako apaletan kokatzen dakien makinariarik. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 309. orr.
Portalean sartu eta propagandaz betetako buzoia garbitu zuen. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 257. orr.
Gatzezko paretek doinuaren zikinkeria guztiak garbitu eta doinua bera araztu egiten baitzuten, soinu huts bihurturik. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 257. orr.
Nire izena garbitu nahi dut guztiaren gainetik. Berria - Kirola 2004-10-28
Del Olmori eskatu diote Martin Ugalderen irudia garbitzeko. Berria - Euskal Herria 2004-12-03
Alzibiadesi egindako iraina garbitu beharra dugu. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 161. orr.
Belarrondokoa irain bihurtu zen, eta odolez garbitu behar zen, belarrondokoa hartutako gizona bilau gisa tratatua zelako. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 214. orr.
Chiracen alderdiko bi goi kargu dirua garbitzeagatik zigortu dituzte. Berria - Mundua 2004-02-17
Herexeak erre egiten zituzten, suak garbi zitzan haien bekatu gorriak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 171. orr.
Ordu gutxiren buruan berri eta gaitasun berriz beterik sentitu nintzen, gaitz luzetik garbitu eta sendaturik azkenean. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 206. orr.
Bekatuez garbitzeko indar berezia dute Ganga ibai sainduaren urek. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 191. orr.
Gaizkiaren indarrak mundutik garbitu nahi dituenean. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 180. orr.
Alboan igarotzean norbaitek uki baleza, berehalaxe, kutsutik garbitzeko, bere arropekin sartu ohi da uretan. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 318. orr.
Eliza militante bakar bat ezartzeak ez luke gizakia jatorrizko bekatutik garbituko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 140. orr.
Jainkozko eguzkiak blai egiten ditu honelako gizakiak, irudi eta figura guztitik garbituak eta aske direnak. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 54. orr.
Behin edo bitan egin zuen euria, baina horrek ez zuen herriko gizon-emakumeen oroimenetik gertatutakoa garbitu erabat. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 132. orr.
Argindarrarekin gaua garbitu zutenean, belarrientzat gozagarri baina giza adimenarentzat harrigarri ziren beste aurrerapenak iritsi ziren. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 182. orr.
Egunaren argi gero eta zuriagoak ia garbitu du zeru osoa. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 362. orr.
Eztarria garbitu eta farol baten oinera txistua bota zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 67. orr.
Bere larri hartan, eztarria garbitu nahian, eztulka hasi zen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 62. orr.
Pauso bat eman zuen aurrera, eztarria garbitu eta begiak itxi zituen, esatera zihoana bere barruan balu bezala, eta hura kanpora ateratzeak min emango balio bezala. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 220. orr.
Marranta baitzuen, mutilak ahotsa garbitu zuen, kantariei kantuari ekin aurretik ikusirik bezala. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 135. orr.
Auzirik korapilatsuenak garbitu zituzten, asko eta denetarikoak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 224. orr.
Droga saltzaileek tiroz garbitzen zituzten beren arteko eztabaidak. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 137. orr.
Baina kontu hori datorren hilabetekoan garbituko dugu. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 25. orr.
Beharbada zorrak garbitzera etorriko da. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 48. orr.
Gaur bertzelako aferak garbitu beharrean nagok eta hi haiz horietariko bat. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 275. orr.
Don Manuelek esan omen zion Jaungoikoarekin kontuak garbitu beharrean zegoela. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 440. orr.
Ane, ardoak eta liburuak, gogartean garbitu beharrekoak garbitu zituen. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 33. orr.
Ez zegoen zertan ezer garbiturik. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 73. orr.
Ikusten baduzu, esaiozu aitarekikoak garbitu ditudala, ez duela merezi gauzak gehiago nahastea. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 159. orr.
Orain bazekien nor izan zen ganbara “garbitu” zuena. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 254. orr.
Sambalpur-en gizon batek bere etxeko sei lagun garbitu zituen: emaztea, aita, ama, arreba eta bi anaia. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 101. orr.
Hurrengo baten bi tiroz garbituko dot zure txakur hori". Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 63. orr.
Bi urtean Alemaniako, Frantziako, Ingalaterrako, Holandako... biztanleriaren herena garbitu zuen. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 21. orr.
Josuek, bada, amalektarrak garaitu eta ezpataz garbitu zituen. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 182. orr.
Kontzientzian kezka izpirik gabe, basa ihizi bat bezala garbituko zuen, metraileta ukaldi batez. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 157. orr.
Jan dena edota Pomfrey andreak garbitu egingo nau. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 198. orr.
1675an, Campoy herrian, kanpai jotzen ari zen sakristaua jo eta garbitu zuen tximistak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 62. orr.
Garbitu dute noblezia; gailendu da gixatxar arruntaren morala munduan. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 305. orr.
Udazkenean sekulako meteoritoak guztiz garbituko gaituela. Berria - Gaiak 2004-05-06
Eseri baino lehen egin nuen azterketa azkar bat, jatetxe osoa begiratu arin batez garbituz, eta ikusi nuen Libertinak ezkerraldean zegoen mahai batean ari zirela afaltzen, zutabe batek erdi-estaltzen zuelarik. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 93. orr.
Jaiki eta errekan garbitu ginen. Aitor Arana «Onan», 2000 - 107. orr.
Garbitu hadi. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 177. orr.
Neska komunean garbitzen zen artean, Goio jantzi egin zen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 373. orr.
Denborarekin ez nintzen gehiago biluzi, ez nintzen gehiago garbitu, nire baitan horrelako eginahal alferrikakoen aurkako higuina garatu baitzen. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 168. orr.
Itzul zaitez herriagana, garbi daitezela gaur eta bihar, garbi ditzatela arropak eta egon daitezela prest etziko, etzi jaitsiko bainaiz ni, Jauna, Sinai mendira, herri osoaren aurrean. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 184. orr.
Harraskan xuriketak egiten ari da erromes bat, eta beste bat piruan dilindan ezartzen jantzi garbituak. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 135. orr.
Burdinazko uztaian itsatsirik gelditu diren urkatuaren lepoko haragi eta azal zatiak kentzen ditu zaku zahar bati eskaturiko zati garbituagaz. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 169. orr.
Hitzaren betiko sorkuntza, erditze sekretua arima garbituaren [...] "irudi" batena. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 7. orr.
Amak onartu egin zuen semearen proposamena, baina argiontziari garbitu bat ematen hasi zelarik, animaleko jeinu muturbeltz bat agertu zitzaion. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 215. orr.
Garbitu bat eman ondoren lizuna joaten zaion jantzi, ehun, larru nahiz larrukia, berriro garbitu eta gero, garbi geldituko da. Elizen arteko biblia Lb 13,58
Gure protagonistaren masaila eder eta marduletako bat ezin garbituzko laidoak orbandurik geratzea. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 130. orr.
Garbitu pasada eman zion aurpegiari eta jantzi, alkatearentzat lan egiten zuenetan bezala, galtzak gorri eta atorra berde, edota atorra gorri eta galtzak berde. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 181. orr.
ahoa garbitu (5); arropa garbitu (6); arropak garbitu (13); arropak garbitu eta (7); aurpegia garbitu (31); aurpegia garbitu eta (4); aurpegia garbitu nahi (4); aurpegia garbitu zuen (5); bat garbitu (29); batekin garbitu (7); batez garbitu (14); batez garbitu zituen (4); batzuk garbitu (6); berak garbitu (6); bere burua garbitu (5); berriro garbitu (4); bertan garbitu (10); betaurrekoak garbitu (6); bezala garbitu (9); bezala garbitu eta (5); burua garbitu (10); dena garbitu (9); denak garbitu (5); dira garbitu (4); dute garbitu (4); edo garbitu (7); erabat garbitu (7); ere garbitu (20); eskuak garbitu (44); eskuak garbitu eta (10); eskuak garbitu gabe (4); eskuak garbitu nahi (4); eskuak garbitu zituen (4); eskuz garbitu (6); eta aurpegia garbitu (6); eta eskuak garbitu (9); eta garbitu (64); eta garbitu egin (10); eta garbitu egingo (6); eta garbitu ondoren (4); etxea garbitu (5); ez garbitu (4); ezpainak garbitu (6); eztarria garbitu (54); eztarria garbitu eta (19); eztarria garbitu zuen (21); gabe garbitu (5)
garbitu ahal (7); garbitu ahal izateko (5); garbitu arte (12); garbitu aurretik (4); garbitu baino (4); garbitu bat (4); garbitu behar (90); garbitu behar dira (4); garbitu behar ditugu (4); garbitu behar duenaren (8); garbitu behar izan (4); garbitu behar izaten (5); garbitu beharko (18); garbitu beharra (17); garbitu beharrean (5); garbitu berri (8); garbitu berria (8); garbitu berriak (5); garbitu bezain (4); garbitu bitartean (10); garbitu ditu (17); garbitu ditut (4); garbitu dituzte (13); garbitu du (20); garbitu dut (4); garbitu dute (6); garbitu edo (5); garbitu egin (43); garbitu egin behar (5); garbitu egin nahi (4); garbitu egin zuen (6); garbitu egingo (23); garbitu egingo ditu (5); garbitu egiten (18); garbitu egiten du (4); garbitu ere (6); garbitu eta (211); garbitu eta bere (4); garbitu eta gero (7); garbitu ez (7); garbitu ezinik (4); garbitu gabe (25); garbitu gabeko (9); garbitu genuen (4); garbitu izan (10); garbitu izan balu (4); garbitu nahi (43); garbitu nahi izan (11); garbitu nintzen (4); garbitu nituen (9); garbitu nuen (17); garbitu oinak (4); garbitu omen (5); garbitu ondoren (37); garbitu ostean (7); garbitu zidan (4); garbitu zion (10); garbitu ziren (6); garbitu zituen (65); garbitu zituzten (31); garbitu zizkion (7); garbitu zuen (82); garbitu zuen eta (5); garbitu zuenean (5); garbitu zuten (29)
garbitua eta (6); garbituak izan (4); gehiago garbitu (4); guztia garbitu (5); guztiak garbitu (11); guztiak garbitu eta (4); hantxe bertan garbitu (4); hartu eta garbitu (6); hondakinak garbitu (4); hori garbitu (4); hortzak garbitu (13); hura garbitu (6); ilea garbitu (4); jo eta garbitu (6); lagun garbitu (5); lurra garbitu (5); odola garbitu (6); oinak garbitu (13); oinak garbitu eta (4); ondo garbitu (14); ongi garbitu (10); ongi garbitu eta (4); ontziak garbitu (12); pixka bat garbitu (4); tiroz garbitu (12); ura garbitu (5); uretan garbitu (8); zapatak garbitu (5); zorua garbitu (4)
arropak garbituko (9); arropak garbituko ditu (8); ere garbituko (6); eta garbituko (5); eta gorputza garbituko (12); garbituko da (6); garbituko ditu (26); garbituko ditu eta (16); garbituko ditut (13); garbituko dituzte (10); garbituko du (11); garbituko dugu (5); garbituko dut (7); garbituko zuela (5); garbiturik eta (4); gorputza garbituko (12); gorputza garbituko ditu (12); guztiak garbituko (6); nork garbituko (4); uretan garbituko (6)