Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Juanek bizarra txukundu zion arrebaren guraizeekin. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 273. orr.
Zure emakumeak inoiz ez zizun ilea txukundu? Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 91. orr.
Norbait egona zen han gela txukuntzen; leihoak zabalik zeuden eta eguzkia barrura sartzen zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 49. orr.
Ni lorategiaz arduratzen nintzen, belarra mozten nuen eta sasiak txukuntzen nituen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 34. orr.
Ordu erdi neukan beraz gauzak txukuntzeko. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 152. orr.
Ontzi barruak zehatz, aratz eta tentuz txukundu behar genituen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 100. orr.
Han, mojak, kezkatuta eta borondate onez, gu txukuntzen eta garbitzen ahalegintzen ziren. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 98. orr.
Txukuntzen ari omen zen, hau da, azken ukituak ematen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 147. orr.
Zu txukundu zaitez eta usaingozatu; gero, soingainekoa jantzi eta joan larrainera. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 98. orr.
Txukundu, usain-gozatu eta soinekorik ederrenaz jantzi zaitez. Elizen arteko biblia Rt 3,3
Zera, apur bat txukunduko al gara harrera egiteko? Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 285. orr.
Zertxobait txukundu eta jaitsi egin nintzen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 273. orr.
Garbitu eta txukundua zetorren. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 290. orr.
Goiz hartan ez zion ez kokotsari ez aurpegiari erreparatu, eta halaxe, txukundu gabe, bizkor jantzi zen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 200. orr.
Afaria iragarri aurretik joan zitekeela senarra bere burua txukuntzera. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 138. orr.
Ohartu haiz ordubete behar izan duala heure burua txukuntzeko? Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 245. orr.
Aurpegia ia erabat estaltzen zioten ile-adats luzeak eta bizar nahasi txukundu gabeak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 47. orr.
apur bat txukundu (3); burua txukundu (3); etxea txukundu (3); goitik behera txukundu (3); ilea txukundu (6); ondo txukundu (3); pixka bat txukundu (5); txukundu gabe (5); txukundu ondoren (4); zertxobait txukundu (3)
etxea txukuntzen (3); gela txukuntzen (4); mahaia txukuntzen (3)
txukuntzen ahalegindu (3); txukuntzen ari (11); txukuntzen ari zen (3); txukuntzen aritu (4); txukuntzen hasi (7); txukuntzen hasi zen (3); txukuntzen hasteko (3); txukuntzen lagundu (3); zertxobait txukuntzen (4)