Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Belarriak berotuko dizkizut zikintzen bazara. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 69. orr.
-Zikintzen ari naiz berriz ere. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 85. orr.
Auzo osoa, etxeak, dendak, kaleak, lurrari zeriola zirudien odolaz zikindu ziren. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 85. orr.
Nola iturrian garbi eta garden den ura lohitzen eta zikintzen den hainbat lur iraganez gero [...]. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 260. orr.
-Aurpegia zikindu duzu, akabatuko zaitut -esan zion Patriciak oharkabean ia. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 56. orr.
Oi Susan, egin zuen oihu, txaleko berria zikindu duzu. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 22. orr.
Nik hurbiletik begiratu nion ezpainetan zeraman pintura gorri dirdiratsura, eta galdetzen nion nire buruari: zikintzen ote du pintura horrek? Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 84. orr.
Gero luma tintontzian busti eta, sarritan, papera zikintzen genuen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 334. orr.
250.000 euro itsasoa zikintzeagatik. Berria - Euskal Herria 2004-09-01
«Gure probaren izen ona zikin dezake», aitortu du Percy Hirch Bilerako zuzendariak. Berria - Kirola 2004-07-31
Arrain kiratsa zerion, eta otarreen zipriztinek zikintzen zuten dena. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 150. orr.
-Arropa garbitzea gero eta zailagoa da, eta zuek errauts gainean zuen buruak zikintzen -esaten zigun izebak. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 8. orr.
Darling jaun-andreek kontu handiz egin behar izan zuten bidea, zapatak ez zikintzeko. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 49. orr.
Zer, gabardina zikintzeko beldurrez, ala? Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 51. orr.
Larrua jotzea beste pentsamendurik gabe, hormak fuck hitzaz zikintzen zituzten praka-jario guztiek. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 126. orr.
Ezpain ingurua koipez zikindua zuen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 125. orr.
"Prestige" untziaren ixtorio hits horrekin, ondartzak zikinduak zirela eta gaitzeko kotsadura bazela itsas-hegian. Herria 2003-05-01
Latorrizko laukiak, igeltsuzko eta letoizko santuak eta estanpa zaharrak, euliek zikinduak. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 24. orr.
Bi idazluma, tintaz zikinduak, zimel-zimel, tisiak jotako gaixoaren antzera. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 172. orr.
Txoriak ez du bere kabia zikintzen. Berria - Gaiak 2004-05-12
Eper baten buruaren gainetik, edo basahate zurrun baten bularralde gorriunez zikinduaren ondotik. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 28. orr.
Utzi zituen lagunak mahai ardoz zikinduaren inguruan, eta salmahaira hurbildu zen. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 179. orr.
Gozokiz betetako kristalezko txokolate ontzi hautsez zikinduaren eta latoizko balantza pisuaren atzean. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 178. orr.
Zoru osoa karez zikindurik zegoen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 111. orr.
Aurpegia lurrez zikinduta, tximak nahasita, begiak odolez josita. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 393. orr.
Beren etxeetan giltzapeturik baitaude galtzak beldurrez zikinduta. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 17. orr.
Gasolinaz zikinduriko ur belztuei beha. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 44. orr.
Nahiago nukeen zure belarri garbiak lohikeria hauekin zikindu beharrik izan ez banu. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 125. orr.
Ez zegoela etxegoiendarren ohorea horrela lohitzerik ez zikintzerik, Mattinek lohitu eta zikindu zuen bezala. Orain, esaidazu zein diren nire ohorea zikintzen duten emakumeak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 335. orr.
Berori ere hasi behar al zaigu ezkerreko partiduen izen ona zikintzen? Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 141. orr.
Espainiako komunikabide nagusi batzuek lagundu zutela kooperatiben lana eta izena zikintzen. Berria - Euskal Herria 2004-12-08
Gehiegizko grinarik agertu gabe baina taldearen irudia zikindu gabe. Berria - Kultura 2004-06-01
Ez nuen ene anaiaren memoria zikindu eta saldu nahi! Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 59. orr.
Valverdek aitortu zuen «pena» ematen diola markagailu horrek taldeak orain arte eginiko «ibilbide bikaina zikintzea». Berria - Kirola 2004-03-11
Panorama politikoa zikintzeko asmoz, euskal kutsua duen ororekin egindako erabilpen bat gehiago da hau. Berria - Euskal Herria 2004-10-16
Irudipena izan nuen nire presentzia hutsarekin zerbait zikindu nuela. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 362. orr.
Gaizki-esaleak bere burua zikintzen du, eta higuindua izaten bere inguruan. Elizen arteko biblia Si 21,28
Pixkanaka suntsitu eta guztiz zikindurik laga gaitu ezerezean munstro horrek. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 95. orr.
Kaliforniako bekatariek, ordea -jokalari izatearen ospea estatu hartan ez zegoenez legearen orbanez zikinduta-, ez zioten bizigarririk eta interesik aurkitzen mahai batean eseri eta diruak han galtzeari. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 98. orr.
Ezkontza tamalgarri baten ondorioz bazela Lazarragatarren artean leinuadar bat juduekin batua edo zikindua. Berria - Kultura 2004-04-09
Egiten duana egiten duala hori lortzeko, ez zikindu pentsamendua, eta ez xedatu arima heure amaren aurka batere. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 61. orr.
Ez dute sortzen gure duintasuna lardaskatuko luketen eragozpenik eta haiekin ez dugu harrotasun pertsonala zikinduta ikusteko arriskurik. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 32. orr.
Kontua da ekintza hauek guztiek zikindu egiten dutela bidezko eskaera demokratikoa dena: autodeterminazioa. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 53. orr.
Aspaldian margotu gabeko horma gris zikinduak.Lanetik etorri berriak dira, mahoizko praka zikinduak eta kamiseta izerdituak. Baziren han dendari txukun-txukunak, ortuzain brusadunak, zamaketari zikinduak, zamarra koipez lohi zutenak. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 95. orr.
Fatxada kresaltsu eta zikinduak. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 92. orr.
Pareta garbiak, pertsona garbiak bezalaxe, zikindu eder baten eske daude beti. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 143. orr.
Norbaitek hautsa zeukala esan zuen; koadrilakoak harritu egin ziren agerian utzi nuenean nik ere sudurra zikindu nahi nuela, tabernazulo hartako komunean. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 41. orr.
Aneren bueltan pilatu ziren mutilak, eta bateria-jolea inoizko gusturen ari zen bere kosmobisioa azaltzen, berez ere hiztuna izaki, sudurra zikintzen zuenean sekulako jarioa izaten baitzuen. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 49. orr.
erabat zikindu (3); eskurik zikindu (3); irudia zikindu (5); izen ona zikindu (6); izena zikindu (4); lokatzez zikindu (3); lurrean zikindu (3); odolez zikindu (7); ohorea zikindu (6)
odolez zikindua (8); zikindua izaiten (3); zikindua izan (3); zikindua zuen (3)
berriz zikinduak (3); eskuak odolez zikinduak (3); odolez zikinduak (5)
odolez zikinduko (3)
lokatzez zikindurik (3); odolez zikindurik (5); zikindurik eta (5); zikindurik zegoen (3)
gorriz zikinduta (3); odolez zikinduta (10); tintaz zikinduta (3); zikinduta dauzkazu (3); zikinduta zegoen (4)
zikintzeko beldurrez (5); zikintzeko beldurrik gabe (3)
irudia zikintzen (6); izen ona zikintzen (7); izena zikintzen (5); lohitzen eta zikintzen (3); ohorea zikintzen (4); zikintzen saiatu (5)