Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Big Lannie egunez joan ohi zen dama dirudun eta astitsuen etxera, gobada egitera, nola zetazko arropak hala lihozko zapi zuriak ikuztera. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 257. orr.
Gure jantziak ikuzteko agindu zigun. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 88. orr.
Barruko arropak hantxe etxe ondoko iturrian ikuzten zituen. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 47. orr.
Erreka hartako uretan ikuzten zitian ikuztegiak lanjantziak: irazi egiten zian, ordea, ur hori, eta ioi-trukezko araztailu batetik pasarazten. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 276. orr.
Lanjantzi eta txanook egunero ikuzten dituk. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 271. orr.
Ohe-atorra arrosa ere, josturako ehuna han-hemenka sareturik zuena, ikuzi beharraren ikuzi beharraz. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 176. orr.
Hoteleko nagusi batek, errukitu eta lana eman zion ontzi ikuzten. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 136. orr.
Belea ikuz daiteke, xuri ez daiteke... Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 496. orr.
Bazeren ikuzteko produktua. Herria 2003-11-06
Gordinik kontsumitzeko, aurretiaz ikuzi diazinon-ur edo ehetan. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 110. orr.
Ezin bestean direnek aurkitzen dute hor ongi etorria, kafe bat, dutxa bat, beren jantziak ikuzteko tresna bat eta laguntzaile sozial bat entzuteko prest. Herria 2004-07-01
· Gizonak heriotzetik ikuzten dituen ibai sekretua. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 115. orr.
Non ote zegoen ura, begitartea ikuzi ahal izateko? Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 275. orr.
Miraila jalgi zuen esku-poltsatik eta ileak ozkan ezarri zituen, ezpainak gorritu, koloniako urarekin begitartea ikuzi eta freskatu ostean. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 259. orr.
Apezak hor bilduak zeuden ehun bat beilarieri zangoak ikuzi ditu. Herria 2004-10-07
Ura burrustaka zarion errobinet batetara joan ginen ikuztera. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 18. orr.
Sarjentak bortz minutu eman dizkizuela ikuzi, jantzi eta lerrokaturik egoteko. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 27. orr.
Kolpatuen zaurien ikuzteko ozta-ozta. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 141. orr.
Ikuziz kameraren begia errautsez betea. Herria 2002-09-19
Munduko bekatuak ezin nehork osoki ikuzi. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 82. orr.
Papaia-entsalada baldar ikuzia eta chile soberaz maneiaturiko zerriki puska ahoratu bitartean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 158. orr.
ikuzi eta (6); ikuzi ondoan (3); jantziak ikuzteko (3)