Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kolore urdineko oihalez egindako maleta da, gurpilak ditu eta eskulekua ere bai. Berria - Mundua 2004-12-07
Batzuk eskailera mailetan jarri ziren, eskulekuei helduta, besteak trenaren babesetan eseri ziren. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 71. orr.
Egunero aurkitzen ditu barazkiak han edo hemen, eta bere bizikletan ekartzen ditu, poltsa handitan eskulekutik zintzilik. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 118. orr.
Zaldia, isiltasunak gogaiturik, urduri jarri eta jolaserako gogoa erakusten hasten zenean, zigorraren eskulekuaz jotzen zuen, isilik. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 29. orr.
Egoera horretan, eskulekua gontzetatik hurbil lukeen ate bat irekitzea bezalatsu da besaurrea goratzea: indar handia egin behar da. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 61. orr.
Haztamuka, atearen eskulekuari heldu dio. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 18. orr.
Eskailera estuan gora abiatu zen gure aurretik, nekez, burua -makurtua- barandaren eskulekua baino askoz gorago iristen ez zitzaiola. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 20. orr.
Budin zuri zatiz eta marmelada gorriz beteriko plater zapal bat; Anaia txikienak kargatzen zituzten esne marmitak bizikletaren eskulekuan, eta pozik eta txistuka abiatzen ziren herriko plazarantz. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 293. orr.
Berriz irteteko imintzioa egin zuen ateko eskulekuari helduta. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 164. orr.
Bizikletako eskulekuan saski bat lotuta neukan eta handik mailu-pikotx bat atera nuen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 40. orr.
"Oraingo kontuak", dio bere artean, eta poltsako eskulekuak ahal bezain tinki estutuz, badoa bere bidean aurrera. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 141. orr.
Horra zergatik, baserriko lanabes guzientzako, hurritzezko kiderrak, kirtenak, euskarriak, eskulekuak. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 186. orr.
Besoa altxatu nuen eta trenmakinaren sabaitik zintzilik zegoen eskuleku moduko bati heldu nion. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 39. orr.