Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eskutokia zilarrez landua zuen ezpata damaskinatu bat. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 250. orr.
Bidexkak bihurgune ugari zuen eta hauetako bakoitzean ezpataren eskutokiari helduta egiten zuten aurrera, erne. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 243. orr.
Bere atzean, haztamuka, atearen eskutokiaren bila hasi zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 30. orr.
Zalantza une baten ondotik, leihoaren eskutokiari eragin zion, hura doi bat zabalduz, eta bi kontraleihoen atzealdean kokatu zen, festa hobeki ikustearren edo. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 205. orr.
-Hiru zenbatutakoan, Neville -esan zion Lupin maisuak, bere makila ere armairuaren eskutokira zuzenduta zuela-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 113. orr.
Arraunaren eskutokia behera eta atzerantz ekartzen zuten, arraunaren paleta urgainera altxatzeko eta ur tanta batzuk zerizkiola itsasoa ukitu gabe eramateko. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 189. orr.
Bortitz eutsi zion ate ostekoak eskutokiari eragin zionean. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 265. orr.
Eskutokitik heldu zion te-ontziari. Eskutoki handiko ezpata luzea. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 228. orr.
Eskutoki beltza altxatu zuen, eta ponpa zentrifugoaren kirrinkots larri garratza erregailuaren trumoihots sakonari gainkatu zitzaion. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 216. orr.
Zutitu eta barruko eskutokiari eragin nion besterik gabe. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 119. orr.
Kokotsa bastoi lodi baten bolizko eskutokian bermaturik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 160. orr.
Metalezko ate-eskutoki eta leiho-hegiak opako eta lakar bilakatzen ziren. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 247. orr.
Eta zeren, bertze deusen gainetik, eskutoki bat behar bainuen nik mementu hartan, eta ama nuen eskutoki eta helduleku. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 360. orr.
atearen eskutokiari (3); bastoiaren eskutokian (3); eskutoki bati (3); eskutokiari eragin (3); eskutokirik gabeko (3)