Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez zen gelditzen oinetako bakar bat osorik, betunik gabeko paretarik, erreminta bat bere kirtenarekin. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 52. orr.
Lanabesen kirtenak estutuz. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 36. orr.
Aiztoak leun-leun egin zuen bidea, kirtenak garondoan tope egin arte. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 89. orr.
Labana atereaz, Bankes jaunak oihala ukitu zuen hezurrezko girtenarekin. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 56. orr.
Mailuaren kirtenari noiz eutsiko. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 156. orr.
Ponparen kirtena ala txorrota joko ote du lehenbizi? Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 273. orr.
Hantxe jarraitzen du aterkiaren kirtenari helduta. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 118. orr.
Berriro jo zuen zigorraren kirtenaz. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 64. orr.
Pistolaren kirtenaz jo nuen buruan. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 106. orr.
Kirten luzeko eta onil itxurako burruntzali xelebre batekin. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 108. orr.
Koilarak eta kirten luzeko sardexkak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 126. orr.
Ezpata dotore apain baten kirten landua. Txillardegi «Putzu», 1999 - 66. orr.
Beste eskuan mutur zabaleko eta kirten motz eta hautsiko lantza zeraman. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 225. orr.
Azken orduko lasterketa-erratz honek lizarrezko kirten aerodinamiko superfina dauka. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 47. orr.
Haztegiz haztegi zebiltzan, arrantzan, kirten laburreko sareak eskuan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 153. orr.
Aitzur baten zurezko kirten puskatua. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 173. orr.
Kirten-azala bufaloaren adarrez egina zuena. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 32. orr.
Guardasol kirten motz bat. Berria - Kultura 2004-04-23
Lilyren eskuari urbonba girten bati bezala eraginez. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 28. orr.
Larunbatero joaten omen zen sabbat-era erratz kirten baten gainean. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 24. orr.
Haren lantza-kirtena ehuleen ardatza adinakoa zen. Elizen arteko biblia 1 Kro 20,5
Mendi-gailurrean utzitako bandera-kirtena. Elizen arteko biblia Is 30,17
Nolanahi ere, arrunt ongi ez zuten hartuko aza-kirten batek ostikoka iratzartzea, inondik ere. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 114. orr.
Zer ari haiz esaten baina, kirten hori! Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 24. orr.
Zer nahi duk, kirten halakoa, ene familiaren hondamena? Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 135. orr.
Ergel hutsa besterik ez den gizon batekin zaudela ezkonduta, handi usteko kirten batekin. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 242. orr.
Nire ustetan kirten bat haiz dudarik gabe. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 172. orr.
Kirten ezjakin horiek mantendu eta janzteko? ...besterik ez dira eta! Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 237. orr.
Kirten samarra izango duk, baina atsegin zitzadaan. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 44. orr.
Kirten handitzat baitaukate herri honetan guztiek nire gizona. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 190. orr.
Nire senarra kirtena eta jeloskorra da. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 117. orr.
Zein kirtena naizen! Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 124. orr.
Izan ere, ahizpa batek kirtena haztatzen zidan eta besteak ipurdia haztatzen zidan. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 43. orr.
Esaten zidan kirtena gogortzen zitzaiola amari atzetik begiratzen zion bakoitzean. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 185. orr.
Berehala kirtena galtzetatik ateratzeko ohitura zuten. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 68. orr.
Txistuz edo labaingarriz bustiko du bere kirtena, eta xamurki aurkeztuko dio sakondu nahi duen zulo politari. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 125. orr.
Zerrategiko langileen aizkora kirten-luze haietako bat zeukan eskuan, eta airean zerabilen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 111. orr.
Xalabardo kirtenluze bat esku batean eta pipa bestean. «Kuskue tanden», 2004 - 194. orr.
erratz kirten (5); erratz kirten bat (4)
erratz kirtena (3); eskoba kirtena (3); lantza kirtena (3)
erratzaren kirtenarekin (3); kirtenarekin jo (3)