Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gider (ETCn 663 agerraldi; orobat kider ETCn 56 agerraldi) 1 iz lanabes eta tresnetan, eusten zaien zatia. ik girtain; eskutoki.

Fereka egin nion neure kikararen gider tikiari, ezpainetara gabe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 127. orr.

Gogorrago jo dut, eta astiro, labanaren giderraz.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 52. orr.

Bizkar azpian neure sastagaiaren giderra nabari nuen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 201. orr.

Aitatxiren ezpata zaharraren giderra.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 141. orr.

Sable bat zeraman gerrian zintzilik, eta gider laburreko zartailu bat eskuan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 181. orr.

Aitzurraren giderrak ahurrak odoletan babatzen zizkidalako.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 105. orr.

Gider laburreko aizkora txikia, zauri hilgarriak baino egiten ez dituena.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 255. orr.

Ahurrak lerratzen zitzaizkien aitzur eta pala arinen giderretan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 157. orr.

Harri bat aterkiaren giderrarekin golfean jolasteko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 13. orr.

Erratzaren giderra hartuta.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 119. orr.

Oren pare batez atxikarazi zuen, zutik, jats [=isats] giderra irentsi balu bezala.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 164. orr.

Lanbasaren giderra baino estuagoko bularrarekin.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 64. orr.

Pintzelak, edo pintzeletatik gelditzen zirenak giderra eta, hari loturik, pintzelaren piru lodi batzuk [...] erroraino higatuak.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 183. orr.

Azkenik Martizek zarearen giderra landu zuen: hamar bat mihimen mehe plegatu zituen eta trebeki bihurdikatu.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 15. orr.

Isabellek telefono-giderra hartu eta larrialdien zenbakia markatu zuen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 81. orr.

Hozkailu erdi huts eta itxien giderrei lotuta.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 42. orr.

Pistolaren giderra gerrikopean ageri zuela.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 10. orr.

Baioneta giderraz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 246. orr.

Biolin bat atera zuen burkoaren azpitik eta airean erakutsi, giderretik helduta.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 200. orr.

Masustondozko gider luzeko mandolina.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 315. orr.

Giderrik gabeko koilara xume batekin zuloginean.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 20. orr.

Bi [eskumakila] zituen, bata banbuzkoa astegunetarako, eta bestea malakazkoa eta zilar-orrizko giderra zuena igandeetarako.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 28. orr.

Hozkailu erdi huts eta itxien giderrei lotuta.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 42. orr.

Mundu guztia berehala heltzen dela makina horien giderrak eta motorrak ezagutzera.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 349. orr.

Hurritzezko kiderrak, kirtenak, euskarriak, eskulekuak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 186. orr.

Gerritik esku-bonba bat zeukan zintzilik, alemana, zurezko bere giderrarekin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 177. orr.

Hilkutxa distiratsua zuen, zilarrezko giderrekikoa, eta lorez lepo zegoen apainduta.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 39. orr.

Neure begien aurrean, gider-kolpe bat eman zioten, eta lurrera makurtu zen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 8. orr.

2 irud

Europako giderrak atxikitzen ohituak diren erresuma zaharretako zerbitzari anitzek.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 43. orr.

Hautetsien artean berriz izaiten dira bozak lurraldeka eta departamenduka, giderrak nork nun bere esku ukanen dituen finkatzeko.  Herria   2004-04-08

Hegoaldeko Euskal Herritik Europan barna abiatua den bultzada indartsuak duela azkenen iparralde hau segurrenik, nekeak neke, bere giderren jabe ezarriko.  Herria   2002-11-21

Hassan II-ek hain hertsiki atxiki gobernu giderrak poxi bat laxatuko zituela haren semeak.  Herria   2001-01-18

Ekonomiaren gider nagusiak beren esku dituzten horiek.  Herria   2003-02-13

Gobernuak eta botere publikoen giderrak beren esku dituzten guziek.  Herria   2003-03-17

Pasok Mugimendu Sozialista Panhelenikoak Greziako Gobernuaren giderrak Demokrazia Berria alderdi kontserbadorearen eskuetan utzi beharko ditu.  Berria - Mundua   2004-03-09

Euskararen alde ari zirela zioten, euskara zen borrokaren giderrik aurkezgarriena.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 273. orr.

Baina kontsumo-gizarte honetan nork du benetan giderra eskuetan, kontsumitzaileak hala ekoizleak?  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 84. orr.

3 gider-kolpeka/ukaldika

Aurrera egiteko agindu zioten, baioneta ipinita; gider-kolpeka kendu zituen paretik lehen arerioak.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 110. orr.

Arma gider ukaldika hilak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 129. orr.

4 giderrak hartu gidaritza hartu.

1789ko Iraultzaren denboran, Frantziako Estatu-Nazio subiranoak hartu zituelarik elizaren giderrak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 53. orr.

Nik ere, zinez nahi nuen anaiak har zitzan etxeko giderrak.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 32. orr.

Aberria nahi dutenek bestalde, arrotzei eta jaunkilotei ez diezazkiete hemengo botereen giderrak har.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 129. orr.

Aita familiako eta erakaslea [...] negozioaren giderrak hartuak etxeko segidan, herriko auzapez kargua ere zeraman 21 urte huntan.Bainan, hor ere, guhaurek behar ginuzke beharbada giderrak hobeki hartu.  Herria   2004-08-12

5 giderrekiko zaldi gimnastika tresna.

Giderrekiko zaldiagatik, gainetik saltatu beharreko traste madarikatu harengatik izan nintzen etxera bidalia.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 22. orr.

6 lehengo giderretik (egon)

Erakutsi nahia, Charlyren aldetik, lehengo giderretik zegoela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 315. orr.

Lehenagoko denboretan, heldua, zuhurra eta arduratsua zitzaien inguruko guztiei, eta gaur egun ere, lehengo giderretik, heldu, zuhur eta arduratsu ageri da.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 117. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gider ukaldika (3); giderra eskuetan (4); giderrak hartuak (3); giderrak hartuak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus