Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erkatu, erka(tu), erkatzen 1 du ad berdintasunak eta desberdintasunak aztertu. ik alderatu; berdindu; konparatu.

Orain ezin zituen katalogotik erauzitako argazkia eta berria erkatu, gau hartaz geroztik Pasaiako bere apartamentuko ispiluan erantsitako argazkietako bat eta postala falta baitziren.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 181. orr.

Metodoaren bitartez bikoteak erkatzen zituen, bi objektu, bata artelana eta bestea ez, baina biak begiz bereiziezinak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 242. orr.

Ezaugarri hau ondo ulertzen da, mintzairatik at harturiko gertaera batzuk erkatzen baditugu.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 143. orr.

Tesiaz baliatzen diren bi ikusmolde desberdinen aldeko eta kontrako frogak erkatu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 358. orr.

Afiliatuen zerrenda eta galdeketaren emaitzak erkatu eta egiaztatu zuten ordainketa guztiak egunean zeudela.  Berria - Ekonomia   2004-11-11

Paper orri batekin erka dezakegu hizkuntza: pentsamendua aurkia litzateke, eta hotsa ifrentzua.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 147. orr.

Xakearekin erkatzen badugu, hobe ulertuko dugu kontu hori.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 50. orr.

Alde honetatik, hizkuntza, sinfonia batekin erka dezakegu.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 45. orr.

Gauza bera gertatu ohi da beheko naturarekin, goikoarekin erkatuz gero.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 26. orr.

Euskararekin gertatzen dena, zerbaitekin parekatzekotan Ameriketako Estatu Batuetako zenbait lekutan gaztelaniarekin gertatzen denarekin erkatu beharko genuke.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 98. orr.

Arabidopsis thaliana izenekoa da belar hau, oso organismo sinplekoa, 5 kromosoma pare baizik ez baitu, baina gero beste landareekin aski erraz erkatu daitekeena.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 94. orr.

Ahalegintzen dira egileak hausnarketa sistemaren osotasunaren gainean egiteko, eta munduko beste unibertsitateetan gertatzen denarekin erkatzeko.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 9. orr.

Zure literatura beste arte batekin erkatu beharko bazenu, zerekin lotuko zenuke?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 259. orr.

Gorputz batek plano baten gainean egindako proiekzioaz erka dezakegu.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 119. orr.

Erkatu "txistukaria ez da ahoskatzen aditz laguntzailearen aurrean" vs. "txistukaria ez da ahoskatzen kontsonante ozenaren aurrean".     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 69. orr.

2 (hizkuntzalaritzan)

Hirugarren aldia hasi zen hizkuntzak beren artean erka eta aldera zitezkela ikustean.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 28. orr.

Bi hizkuntza semitiko, berreraikitako protosemitikoarekin erkatzen ditugunean, harrigarria gertatzen da lehen begiratuan nola iraun duten ezaugarri batzuek.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 279. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

artean erkatzen (3); erkatu beharko (3); erkatu zituen (3); erkatuz gero (12); erkatzen baditugu (8); erkatzen badugu (7); erkatzen baldin (4); erkatzen baldin badugu (4); erkatzen ditugunean (3); erkatzen zituen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus