Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ezin dira Adolf Hitler eta Karl Marx alderatu. Berria - Mundua 2006-01-29
Hau da, eurak alderatu behar ditu, bata besteari kontrajarri eurak agertzen diren aldiberekotasunean. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 179. orr.
Frantsesezko hiztegia begiratu dugu, eta ondoren Mississippi eta Missouri alderatu ditugu. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 287. orr.
Horren ondoren, kontrol eta kontrakontrol landu batzuk egiten dira, gutxienez hamahiru gatzatze-faktore alderatuz, horien artean kaltzioa (odolean beti dago kaltzioa) eta fibrinogenoa. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 184. orr.
Ezta pentsatu ere, ezin baita inola ere alderatu besteek sentitzen dutena eta guk sentitzen duguna. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 193. orr.
Zenbat eta zorrozkiago alderatu bi "lege" horiek, orduan eta zabalagoa dirudi bien arteko leize moralak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 346. orr.
Sakonean alderatu ditu gizakiak eta ardiak, eta bildotsen izentxoak ezagutzeko gogoa sortu zaio. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 110. orr.
Ez dago alderatzerik aterkia zabalik zetorkidan mutila ikusterakoan sentitzen nuen hutsunea eta hildakoak utzi zidana. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 22. orr.
Oholtzako emakumea bera etorri zen neskaren mahaira, kartoia eta zerrenda nagusia alderatzera. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 86. orr.
2002ko diru laguntzak hartu dira erreferentziatzat datuak alderatzeko, iaz Berriak sei hilabeteko bizitzari zegokion dirua jaso zuelako (1.029.450 euro). Berria - Euskal Herria 2004-11-16
Lopezek uste du Euskal Herria eta Montenegro alderatzerik ez dagoela. Berria - Euskal Herria 2006-03-05
Ez dago alderatzerik aterkia zabalik zetorkidan mutila ikusterakoan sentitzen nuen hutsunea eta hildakoak utzi zidana. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 22. orr.
Miraria zela aldarrikatu zen, jende guztia emozioak hartu zuen, datak alderatu ziren, eta ezbeharra eta ametsak bateratsu izanak zirela ikusi zen: eta hortik atera zen gau berean eta ordu berean gertatuak zirela biak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 100. orr.
Ikus eta alderatu bi pasarteak: [...]. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 157. orr.
Katalan, euskal herritar, sardiniar, eskoziar eta okzitaniarrek beren esperientziak alderatzeko aukera izango dute. Berria - Mundua 2004-08-08
Geroztik eduki dut astia bederatzi poemak xeheki ikusi eta alderatzeko, eta, izugarri oker ez banago, behintzat, denak dira Telesforo Monzonenak, eta bederatzietarik zortzi ineditoak ditugu. Berria - Kultura 2004-11-18
DNA aztertu dute espezien erloju genetikoa alderatzeko. Berria - Gaiak 2006-01-25
Era berean, Naturalisten taxonomia alderatu ahal izango litzateke ez gramatikarekin eta ekonomiarekin, baizik eta fisiologiarekin eta patologiarekin. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 182. orr.
-Nondik atera ote da mutil hau horrelakoa! -esaten zuen; eta harengana pentsatzean maitasuna eta pena nahastuak zituen sentimendu bat izaten zuen, oiloaren harrimenarekin eta etsipenarekin baizik alderatu ezin dena. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 32. orr.
1990eko datuekin alderatuta, loditasunak eragindako heriotza kopuruak %14 egin du gora; 2000. urtean. Berria - Gaiak 2004-03-11
Aurreko egunetako autoen joanarekin alderatuta, nahiko lasai daude errepideak. Berria - Harian 2005-08-30
Juan Inazio Iztueta horrek zerua du hemengo bizitza, erruz irabazia duen infernuarekin alderatuta. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 87. orr.
Konbentzituta zegoen ardoa bezalako hipnotikorik ez zegoela, eta sulfonala eta klorala engainagarri hutsak zirela, harekin alderatuta. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 71. orr.
Hau baita egia handien zoria, hauek tximista baten iraupena baitute, gizakia estaltzen duen gau luze eta beltzarekin alderatuta. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 83. orr.
Hala ere, guztion Egilea zaren Jaungoikoa, zer zen nik izan nion errespetua hark niri zidan begirapenarekin alderatuta? Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 239. orr.
Mira Rothenbergek, zentzu hartan, irazkiekin alderatu izan ditu inoiz pertsona autistak, etengabe besteren nortasunak xurgatzen baitituzte, ezeini eusteko edo bereganatzeko ahalmenik gabe, ordea. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 229. orr.
Gainera mairu hauek hementxe edukitzeko zorte txarra eduki dugu, aberastasun gutxiko jendea, Granadakoekin edo Sevillakoekin alderatuz gero. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 167. orr.
Bitxia gertatu zitzaidan benetan Idoiarekin izan nuen maite-tratua, maitemintzeari buruz eskuarki hedaturik zegoen ikuspegiarekin alderatuta behintzat. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 153. orr.
Beldur hori nik baneukan behintzat: gizon harekin alderatuta, ni ezdeusa iruditzea Ritari. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 92. orr.
Ezpainekin alderatuta txikiak ez ziren arren, oro har txikiak ziren hortzak, eta zuzen-zuzenak, ederto antolatuta zeuden ilaran. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 96. orr.
Erdi Aroarekin zein Postmoderniarekin alderaturik, Modernitatea bere osoan razionalismoaren aroa izan da ikuspuntu filosofikotik. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 76. orr.
2002ko datuekin alderatuz, emanaldien kopurua %10a igo da eta ikusleak %18 gehiago izan dira. Berria - Kultura 2004-03-16
Marka guztiak hautsi ditu, 3.806 milioi euroren etekin garbiak aterata; 2004arekin alderatuz, %30,2 gehiago. Berria - Ekonomia 2006-01-26
Begiespen enpirikoekin alderatuz (baita oro har sentsuzko begiespenekin ere), adimenaren adigai hutsak heterogeneoak dira erabat. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 91. orr.
Giza primateok askoz ere ume gutxiago ditugu, beste ugaztunekin alderatuta. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 265. orr.
Zer berezitasun du atzemate horrek gainerako atzemate-fenomenoekin, orokorrean, alderatuz? Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 16. orr.
Leibnizek sentsuen objektuak adimenean besterik ez zituen alderatu elkarrekin oro harrezko gauzak balira bezala. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 131. orr.
Esakune honen bitartez predikatuak elkarrekin logikoki alderatu ez ezik, gauza bera ere alderatzen da transzendentalki predikatu ahalgarri ororen multzoarekin. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 210. orr.
Europako Legebiltzarreko hauteskundeen emaitzekin alderatzea argigarria da. Berria - Harian 2005-02-22
Eta hori dena, gurearekin alderatuz hain eskasa bada ere, asko dela esan behar, hango udaberri eta udakoekin alderatzen badugu. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 339. orr.
Iazkoarekin alderatuta sei aldaketa izango ditu zerrendak. Berria - Kirola 2004-12-21
Alemaniarekin alderatuz gero 18 haur beharko lirateke, eta Frantziarekin alderatuta 14 haur. Berria - Euskal Herria 2004-10-17
Garazin jaten genuen ogiarekin alderatuta. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 28. orr.
Azpimarratu zuen egungo egoera ez dagoela 1973ko edo 1980ko krisi ekonomikoekin alderatzerik, azkenaldiko petrolio prezioaren igoerek "ez baitute horrenbesteko garrantzia". Berria - Ekonomia 2004-08-26
Alderatu egiten dena ez da aldaratu egiten, kontrakoa baizik. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 59. orr.
Zutitu egin zen eta errezelak alderatu zituenean eguzki izpiek aguro mugiarazi zizkioten eskuak begiak babestearren. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 201. orr.
Bien bitartean, La Sarriette eta Lecœur andrea korrika alderatu ziren. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 399. orr.
Barruko gelara sartzeko, ate gisa jarrita zintzilik zegoen oihal luze urdin bat alderatu behar izan zen. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 165. orr.
Gregoryk hitzei indarra emateko, esku luze, hezurtsuak goratu zituen eta burua alderatu. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 21. orr.
Kale kantoian, norabidez aldatu, eta, Plazaren zoladura gurutzatu ordez, saihetsera alderatu zen, arkupeetan barrena. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 13. orr.
Joxepari irribarre ttipi bat atera zaio, eta sukaldeko leihora alderatu da. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 56. orr.
Juana jiratu eta harraskara alderatu da. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 76. orr.
Abel ezponda ertzeraino alderatu da. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 83. orr.
Honi guztiari hizkuntzalaritza alderatuan aditua izan zen. Berria - Kultura 2004-06-29
alderatuz gero (131); alderatzeko aukera (4); alderatzen bada (3); alderatzen badira (5); alderatzen baditugu (7); alderatzen badugu (10); alderatzen baldin (4); alderatzen ditugu (3); alderatzen du (10); alderatzen dute (6); alderatzen ez (3); alderatzen zituen (4); alderatzen zuen (3); alderatzerik ez (5); aurreko urtearekin alderatuta (12); datuekin alderatuta (39); datuekin alderatuz (29); datuekin alderatuz gero (21); elkarrekin alderatzen (4); ez dago alderatzerik (3); hamabostekoarekin alderatuta (15); iazkoarekin alderatuta (32); urtearekin alderatuta (21)