Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ergel 1 izond/iz zentzu edo adimen txikikoa, zentzugabeki mintzatzen edo aritzen dena. ik burugabe; zozo. ant zuhur.

Mespreza itzazu ama ergel baten errieta txepelak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 111. orr.

Bi morroi ergel eta indartsu haiek zutik zeuden ate banaren aurrean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 130. orr.

Ondo egongo litzateke ile-zaku ergel handi horrek bakean utziko balu!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 185. orr.

Gerra garaian arazo dexente izan zuen sailkapen hori zela-eta: jeneral ergel bat ergela zen Turing-entzat, kargua gorabehera.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 192. orr.

Esan dezaket, sorkaririk ergelenetakoa dela gizakia.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 291. orr.

Horrelakoxe sariak esleitzen zaizkie gizon ergelei.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 113. orr.

Ilehoria eskarmentu handikoa zen, eta hor barrena eramaten ninduen ikusaraztearren zer gizon ergel arraza dagoen munduan.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 40. orr.

Beti iruditu izan zait esnob ergel bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 93. orr.

Lepo luze baten gainean kokaturik, buru ergel bat, kapela grotesko bat apaingarri duela.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 85. orr.

Ezin zuen onez eraman, burgoia, berekoia, ergela, eta harroputza iruditzen zitzaion.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 36. orr.

Aristotelesen arabera, munduan izan den geometrarik bikainenetariko bat zen Hipokrates, baina gainerakoentzat -jarraitu zuen- "tentela eta ergela" zen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 113. orr.

Ergela nintzen, inozo hutsa.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 109. orr.

Ez da batere ergela; aitaren batean aditzen du dena.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 241. orr.

Ez ziren ergelak, eta ergelak zirenean ere, disimulatzen saiatzen ziren.  Berria - Mundua   2004-10-23

Hi bai haizela idazkari erdi ergela!  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 201. orr.

Ezin dut sinetsi zein ergela naizen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 336. orr.

Bai, ergela izan naiz eta oso oker jokatu dut.  Elizen arteko biblia   1 Sm 26,21

Henrike esker txarrekoa izaten ahal zen sariak emateko tenorean, baina ez ergela izendapenak egitean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 60. orr.

Gogoratzeko ahalmena dugunok ergelak garela diote memoriarik ez dutenek.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 8. orr.

Nor izango da hain ergel eta itsu, egia nabarmena ez aitortzeko?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 254. orr.

Ez zaitugu errege nahi, hitz motela baitzara, sinplea eta ergela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 370. orr.

Horrelakoak, ezbairik gabe, edozenbat egiten dituzte ezjakinek, jakintsuen burla eta haserrerako, eta eroek ergelen eskandalurako.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 75. orr.

Jakintsu usteko edozein ergelen maiseaketa-xedea izateko.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 29. orr.

Ergelek sinetsiko dute, gaiztoek sinesteko itxurak eginen dituzte.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 225. orr.

Ergela ere, ahoa itxi eta isilik egoten bada, burutsu eta zuhurtzat hartzen dute.  Elizen arteko biblia   EsZ 17,28

Bazekiat, ergela, bazekiat!  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 48. orr.

Gelditu, gelditu, ergel hori! -egin zion oihu Txitxikovek Selifani.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 322. orr.

Entzun ezak, ergel horrek, hirekin ari nauk eta!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 66. orr.

Esadazue, ergel ez besteok, zergatik noa biluzik?  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 257. orr.

Ergela ez bestena!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 316. orr.

Hi bai ergela, Sergei.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 73. orr.

Ez nazak ergeltzat hartu.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 480. orr.

Bortxakeriak zuhurra ere ergel du bihurtzen, eta eskupekoak bihotza usteltzen.  Elizen arteko biblia   Koh 7,7

Ergelenari ere gogoratuko zitzaion ateraldi zuzenagorik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 365. orr.

Ergelen aurreiritziak mesprezatzen dituen gizon zentzuduna ergelen etsai bihurtzen da ezinbestez.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 23. orr.

Milioi bat txororen jakintza, ergelak adierazia.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 277. orr.

Liburuek ez dituzte hilak berpizten; ez dute bihurtzen, ez ergela zentzudun, ez burumotza buruargi.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 247. orr.

Gurrea, nire manupera ikastun ibilitako ergel hantuste bat.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 151. orr.

Ergel miserable honi sabelean ostikoka emango zioat bestela.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 74. orr.

Barka iezaiozu zure aita ergel ahobero honi.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 74. orr.

Badirelako indartsuak eta ahulak, maltzurrak eta ergelak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 138. orr.

Ergel hutsa nauk!", zioen Txitxikovek bere artean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 126. orr.

Ergel gaixoa!  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 281. orr.

Nire ustez M. Praz bezalakoak ergel samarrak dituk.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 72. orr.

Ezinezkoa baitzen puntu ez-egonkor baten gainean deus ere jaso nahi izaitea, ergelik ergelenak ere ederki uler zezakeen bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 80. orr.

Prometeok ergelarena egin zuen gizonei sua emanik, saldu beharrean: dirua egingo zuen, Jupiter baretu, eta saiaren larrialdi hura horrenbestez saihestu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 191. orr.

-Ergela ematen dut, ala? -bota zion zakar osaba Vernonek.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 9. orr.

Nabari da, gainera, zinez ergela eta zentzugabea izan beharko zela gizona horrelako edozer idazteko.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 203. orr.

2 irud/hed

Herria artalde ergel bat da, batzuetan zozo pairatsua, bestetan anker asaldatua.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 316. orr.

Entzun, arren, herri ergel eta zentzugabea: [...].  Elizen arteko biblia   Jr 5,21

Jakintsua gauza asko dakizkiena da, hau da, gezur eta kontu ergel asko irentsi dituena besteak beste.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 35. orr.

Luixak musu ergel bat eman zidan eta xoria bezain arin urrundu zen!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 48. orr.

Ez naiz oroitzen zer esan genion elkarri, ezta hitz bakar batez ere, baina ziur aurpegian nahiko irri ergelarekin amaitu nuela.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 96. orr.

Gogorik gabeko barre ergel bat ezpainetatik zintzilik dutela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 169. orr.

Irribarre ergel bat aurpegian zintzilik.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 121. orr.

Sentitu egiten nuen, besterik gabe, nik ere urdaila baitut; sentipen ergela, nolanahi ere.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 12. orr.

Horrez gain, [Adelak] ez zeukan besteok bezalako tabu eta herabetasun ergelik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 88. orr.

Zer eskaintzen digu, galdetzen dut nik, erlijio ergel honek?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 215. orr.

-Hauek dira eztabaida ergelak! -esaten zuen Margaritak mespretxu-muzin batez.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 39. orr.

Ezin itzurizko asturuari itzuriko zaiola sinetsarazten dion uste ergelak.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 42. orr.

Jendeak oso ideia ergela izaten dik gauzei buruz -esan zion Aracilek haserre doinuz-.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 258. orr.

Maneten margolanak defendatu zituen burgesen konformismo ergelaren kontra.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 12. orr.

Askotariko galderak egin geniezazkieke, hala nola sukaldariek zergatik jokatzen zuten hain modu ergel eta zentzugabean, janaritegia zergatik zegoen beti erdi hutsik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 47. orr.

Hirekikoak eginak zituztela pentsatzen hasiak ginenean, horra non atera gaituan hain manera ergelean sartu garen atakatik.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 9. orr.

Dituzte begiak berarenganantz eta so gelditzen zaizkio lipar batez, ikusmin ergela agertuz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 317. orr.

Alde batetik, teoria "zientifiko" ergel bat, eta, bestetik, nekazaritza-praktika katastrofiko bat.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 46. orr.

Dena berarentzat egina dagoela uste duen gizonaren harrokeria ergela.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 260. orr.

Banekian nire esperantzak ergel eta koldarrak zirela: errealitateari aurre egin behar nioan, ezin ninduan neure buruarekin gezurretan ibili, hi ez baihintzen burutik joana.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 170. orr.

Definizioa eskasa zen, ergela ez esateagatik.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 27. orr.

Hasierako intentzioen atzentzea da, bai, maizenik egiten dugun hutsegiterik ergelena.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 343. orr.

· Halako batean, barre ergelka eta algaraka hasi zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 211. orr.

3 (adizlagun gisa) ik ergelki.

Hor ergel ibili da Ettinger.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 157. orr.

Hori da, hori, ergel jokatzea!  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 88. orr.

Ez didazu neure alaba-bilobak besarkatzen utzi; oso ergel jokatu duzu.  Elizen arteko biblia   Has 31,28

Begira, bada, arretaz, nola zabiltzaten; ez jokatu ergel, zentzuz baizik.  Elizen arteko biblia   Ef 5,15

Egungo indar-erlazioak direnak direla, aldi berean pittin bat moralizatzaile eta ergel sentitzen naiz alternatibak proposatzean.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 329. orr.

Gero eta azkarrago ibiltzen zara eta erabat ergel sentitu zara arnasa estutzen ari zaizula konturatzean.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 145. orr.

Gidaria nekaturik sartzen da, eserlekuan amildu eta musika erdipurdikoa aditzea aski omen du, plastikozko apaingailuen tartean ezarritako telesaiora begira dagoela, ergel-ergel.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 124. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ergel itxuran agertuko zinateke betiere.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 346. orr.

Norbaiten eskuetatik zerbait hartu baino lehen, inongo gauzarik arruntena izanik ere, luze eta ergel-aurpegiz aztertu eta susmo txarrez hartzen zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 41. orr.

Zorioneko Amagoia lanera noiz itzuliko ote galde niezaiokeen zorioneko Felicitasi, ergel-solas horri segida emateko gogorik izan banu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 100. orr.

Halako zer kilikagarri bat, bizitzan pauso motel-arraioz joan ohi den beste ergel-ontzi horietako bat ez zinela erakusteko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 37. orr.

Etorkizunaren misterioa hain burugabeki eta lotsagabeki urratzen zuen ergel saldo haren erdian.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 20. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Txotxolo bihotz-ergel alenok, profetek hitz egin duten guztia sinesteko!  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 179. orr.

6 (-en atzizkiaren eskuinean izen gisa) ergeltasuna.

Munduaren eta mundutarren ergelak betiko erremindurik utzi zuten gizonari.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 74. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aita ergel (3); beste ergel (4); bezain ergel (3); edo ergel (4); ergel alaenak (3); ergel bat (54); ergel bat baizik (5); ergel bat bezala (9); ergel batean (3); ergel batek (14); ergel batekin (4); ergel baten (14); ergel batez (4); ergel batzuk (5); ergel eta (36); ergel ez (4); ergel haiek (5); ergel halakoa (8); ergel halakoak (3); ergel handi (3); ergel hark (7); ergel hau (4); ergel hau ez (3); ergel hori (28); ergel horiek (10); ergel horien (3); ergel horrek (21); ergel horrekin (4); ergel horren (3); ergel horrengatik (3); ergel horri (4); ergel hura (10); ergel hutsa (25); ergel jokatzea (3); ergel samarra (8); ergel samarrak (5); ergel sentitzen (4); eta ergel (23); gizon ergel (5); hain ergel (3); hain ergel eta (3); herri ergel (3); herri ergel eta (3); irribarre ergel (6); irribarre ergel bat (5); modu ergel (3); nazio ergel (3); ume ergel (4)

agure ergela (4); are ergelagoa (3); bai ergela (17); baina ez ergela (3); baino ergelagoa (4); batere ergela (3); bezain ergela (11); da batere ergela (3); da ergela (5); den ergela (3); edo ergela (3); erabat ergela (4); erdi ergela (3); ere ergela (3); ergela baino (3); ergela baino ergelagoa (3); ergela baino ergelagoa (3); ergela bezala (3); ergela bihurtzen (3); ergela da (11); ergela deitu (4); ergela deitu zion (3); ergela dela (5); ergela delako (3); ergela edo (3); ergela ematen (3); ergela ere (3); ergela eta (13); ergela ez (15); ergela ez bestea (3); ergela galanta (3); ergela haiz (7); ergela haiz edo (3); ergela halakoa (24); ergela iruditu (3); ergela iruditzen (4); ergela izan (20); ergela naiz (5); ergela naizela (6); ergela ni (4); ergela nintzela (6); ergela nintzen (3); ergela zara (3); ergela zela (5); ergela zen (6); eta ergela (15); ez da ergela (4); ez ergela (7); ez hadi ergela (4); ez naiz ergela (3); ez zaitez ergela (5); ez zen ergela (3); guztiz ergela (4); hadi ergela (4); hadi ergela izan (4); hain ergela (9); hi ergela (3); hi ergela haiz (3); horren ergela (6); naiz ergela (4); ni bai ergela (4); ni ergela (3); nintzen ergela (3); oso ergela (4); txori ergela (3); zaitez ergela (5); zaitez ergela izan (5); zein ergela (4); zen ergela (4); zer ergela (5)

baina ergelak (3); bezain ergelak (6); dira ergelak (3); edo ergelen (3); ergelak dira (3); ergelak direla (5); ergelak eta (4); ergelak ez (3); ergelak halakoak (4); ergelak izan (5); ergelak ziren (3); ergelaren moduan (5); ergelarena egin (5); ergelen bat (4); ergelen moduan (4); ergelenak ere (5); ergelik gabe (3); ergeltzat edo (3); ergeltzat hartu (4); ergeltzat hartuko (4); ergeltzat hartzen (3); ergeltzat jo (5); eta ergelak (7); eta ergeltzat (3); ez dira ergelak (3); gerrako hildako ergelena (3); hildako ergelena (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus