Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hildakoaren gorpu burugabea artean heriotza tokian zegoelarik. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 41. orr.
Gorpu burugabea artean odolusten ari zelarik, odola txirrioan zihoalarik, ea zenbat metro egingo ote zituen buru gorpugabekoak pirrika aurrera, gorputik kenduz geroztik. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 41. orr.
Negozio-gizon zuhurra, baina administratzaile burugabea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 182. orr.
-Gizon burugabe eta bihozgogorra ematen duzu gero! Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 994. orr.
Efraim uso ttunttun burugabea da: Egiptori degiote laguntzeko dei, Asiriara jotzen dute. Elizen arteko biblia Os 7,11
Han aritu zen inoren egitasmorik burugabeenak ere aurrera atera beharrez. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 90. orr.
Hain dago bazter guztietara hedaturik delako teniente horren adore burugabearen ospea, ezen, [...]. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 131. orr.
Bestela esakune burugabe hau izango genuke ondoriotzat, alegia, agerpenik balegokeela agertzen den ezer egon gabe. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 27. orr.
Inoiz ez zen amodio burugabe, naturaz kontrako horretatik sendatuko, inoiz ez! Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 52. orr.
Halako ideen errealitatea itxurazkoa soilik bihurtu nahi izatea asmo burugabea da. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 263. orr.
Buruko ilea mozteko txinatarrek duten ohitura burugabea. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 63. orr.
Anitzez ere modu burugabeagoan eta zentzugabeagoan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 311. orr.
Ikusleentzat ez zegoen arriskurik, baina izumen burugabe batek irteerara joatera bultzatu zituen denak itsumustuan. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 62. orr.
Plazer burugabeak zorigaitz luzez ordainduak dira azkenik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 341. orr.
Erretolika burugabeak luze irauten zuen oraindik. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 183. orr.
Ipuin burugabe eta gaizto hori lehen kristauek desagertarazi zuten lurraren gainetik. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 86. orr.
Hain proposamen burugabe eta amarruzkoa zen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 113. orr.
Lagun hurkoa gutxiesten duena burugabea, burutsua dena isilik egoten da. Elizen arteko biblia EsZ 11,12
Hipotesia asko egin dira, gehienak burugabeak. Berria - Euskal Herria 2006-01-20
Zein burugabea, aldean duena arbuiaturik, beragandik urrun dagoenaren bila doana! Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 81. orr.
Izan ere, burugabea litzateke judizio analitikoa esperientzian oinarritzea. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 34. orr.
Burugabe hori, konturatuko al zara behingoz egintzarik gabeko fedea alferrikakoa dena? Elizen arteko biblia St 2,20
Hura gazteluan nola sartu ote zen azaltzeko hipotesiak gero eta burugabeagoak ziren. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 137. orr.
Errebeldiak heriotza ekartzen die zentzugabeei, axolagabekeriak galtzen ditu burugabeak. Elizen arteko biblia EsZ 1,32
Roboam, herriko zoroena, burugabe itzela, bere erabakiez herria bere kontra altxarazi zuena. Elizen arteko biblia Si 47,23
Etsita baitzegoen burugabe batekin ari zela tratuan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 262. orr.
Burugabe txoro bat. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 34. orr.
Otoi, barkatu zeure morroi honen gaiztakeria, burugabe jokatu baitut. zer arrazoi ezinbestekoengatik jokatzen zuten horren burugabe? Elizen arteko biblia 1 Kro 21,8
Beti bezain burugabe segitzen nuela adierazi zidan amak. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 124. orr.
Azken hitza esan gabe denda utzi nahi ez, eta zera gehitu zuen burugabe: [...]. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 116. orr.
Etxe hondatua da jakinduria txoroarentzat, zentzugabearen ezagutza burugabeko hizketaz eratua. aberats gezurtia eta burugabeko agure adulteriogilea. Elizen arteko biblia Si 21,18
Jendetza garrasika hasi zen orduan, korrikalari burugabeko haren jokamolde eroa ikusita. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 136. orr.
Apriorizko ezagutza orotarako osagaiak, ordea, baita hautazko asmazio burugabekoetarako osagaiak ere, ezin dira egiatan esperientziatik hartu. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 81. orr.
baina burugabea (3); burugabe eta (6); burugabe hau (3); burugabe hori (3); burugabea da (10); burugabea eta (3); burugabea litzateke (4); burugabea zen (3); burugabeak dira (3); eta burugabe (6); eta burugabea (5); hain burugabea (3)